Gaur egin diote epaiketa Joseba Agudo abokatu oreretarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta errugabetzat jo du bere burua. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi du. Ildo horretatik eskaera bat ere egin du abokatuak: “Bezero ditudanen atzetik ibiltzeari utz diezaioten (asko deserriratuak eta erbesteratuak) eskatu nahi dut, eta haiek [...]
Gaur epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du, “iheslarien eta ETAko zuzendaritzaren artean zubi lanak” egitea leporatuta. Atzo, Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak salatu zuen Agudo “deserriratuen eta erbesteratuen eskubideak defendatzeagatik” epaituko dutela. “Agudoren kontrako erasoa Espainiako Estatuaren jarreraren salatzaileek kontrako mendekuko politika baten ikuspegitik” baino [...]
Bihar hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Joseba Agudo abokatu oreretarraren kontrako epaiketa. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian, eta Alacanteko espetxean (Herrialde Katalanak) egon da orain arte, epaiketaren zain. Horren harira, Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak Agudoren absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera eskatu du, duela hilabete gazte auzipetuekin egin bezala. Hain zuzen, [...]
Hilaren 8an 28 urte bete ziren GALek Bizente Perurena Peru eta Angel Gurmindo Stein hil zituenetik. Hala, omenaldia egin diete bi oreretarrei. Peruk Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen bere familiarekin 1980an, eta bertan iheslariak laguntzen aritu zen. 1984ko martxoaren 8an, Steinek Perurengana jo zuen laguntza eske, atzetik segika zituelako susmoa baitzuen. Egun hartako arratsaldean [...]
Torturaren Aurkako Eguna izan zen atzo Euskal Herrian, Joxe Arregiren heriotzaren 31. urteurrenean. Egun hura gogoratzeko eta ordukoa berriro gerta ez dadin aldarrikatzeko, torturaren salaketa Errenteria-Oreretako Herriko plazaraino eraman zuten atzo (irudian). Oiartzunen, halaber, elkarretaratzea egin zuten 20:00etan Doneztebe plazan. Euskal Memoria Fundazioak jasotako datuen arabera, azken 50 urteetan 10.000 euskal herritar baino gehiago torturatu [...]
Balata (Nablusen dago) errefuxiatu gunetik elkartasuna adierazi diete gazte auzipetuei: “Hemen bezala askotan jasaten dituztelako haur eta gazteen aurkako sarekadak, eta beraien eskubideak egunero daudelako zapalduak”.
Gobernu batzordeak ohiko bilkura egingo du bihar 08:00etan. Urtarrilaren 20an egindako aktaren irakurketa eta onespena egingo dute. Horrekin batera, idazkari eta diruzain lanpostuak betetzeko lehiaketa arautuko duten oinarriak proposatuko dituzte, eta azkenik, zakurrak eduki eta zaintzeko ordenantza hausteagatik zigor espedienteak ebazteko proposamena aztertuko dute.
Zazpi mozio zituzten eztabaidatzeko zinegotziek herenegun arratsaldeko ohiko udalbatzarrean. Mozioetako bat PSE-EEk ume lapurtuen gainean aurkeztutakoa izan zen. Talde guztiek eman zioten babesa, eta aho batez onartu zuten. Gipuzkoan emandako ustezko ume lapurtuen kasuak eta legez kanpoko adopzioak argitzeko bitarteko guztiak jartzeko eskatzen zioten Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Espainiako Gobernuari mozio horretan. Hasierako [...]
Atzo arratsaldean egin zuten urtarrileko ohiko udalbatzarra, eta zazpi mozio zeuzkaten eztabaidatzeko zinegotziek. Horien artean, PSE-EEk ume lapurtuen gainean aurkeztutakoa izan zen, eta aho batez aurrera atera zen. Haatik, mozio bakarra baztertu zuten Gipuzkoako azpiegituretako obra handiak gelditzeari buruzkoa: Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztu eta horien babesa bakarrik izan zuen, gainontzeko taldeek kontra bozkatu zuten. [...]
Bihar hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Joseba Agudo abokatu oreretarraren kontrako epaiketa. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian, eta Alacanteko espetxean (Herrialde Katalanak) egon da [...]
Ahoa eta oinarekin margotzen duten artisten lanen erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean. Errenteriako Udalaren laguntzarekin ahoa eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak antolatutako erakusketan 30 [...]
Segikoak direlakoan zigortu ditu Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan. Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco [...]
Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.
Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.
Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.
Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]
Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]