Paperekoa

Bost lagun atxilotu dituzte heroina banatzea leporatuta

2012/02/29
Nork

Bost lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa) heroina banatzea egotzita. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete bi etxebizitzatan egindako miaketetan. Gaineratu duenez, horietako batean “itxurazko pistola bat” aurkitu dute. Txapeldun izena jarri dioten operazioan, Guardia Zibilak adierazi du “erdigunea Errenterian zuen banaketa kanal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Pontikako lurzoruko kutsadura maila aztertuko dute

2012/02/29
Nork

Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatuta eta lurperatuta dagoen Mastiko ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du ingurumen zinegotziak. Ikerketa  gauzatzeko, Ondoan enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu zuen udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du ekimen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eskaintza erakargarriak azokan

2012/02/28
Nork
Eskaintza erakargarriak azokan

Asteburuan Oiarso Stock Azoka egin dute Merkatuzarren, eta %60tik gorako beherapenek jende ugari animatu dute azokatik pasatzera. Larunbat goizean, jendearen joan-etorria nabaria zen. Arropak begiratu, probatu eta baten batzuk poltsarekin ere ikus zitezkeen. 24 erakusleiho zeuzkaten bisitatzeko, eta horietan, jantziak, oinetakoak edo osagarriak ziren nagusi. Aurten, gainera, La Perlara joateko hiru sarrera bikoitz zozkatu dituzte. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zabalik da udaleku itxi eta irekietan izena emateko epea

2012/02/28
Nork
Zabalik da udaleku itxi eta irekietan izena emateko epea

Uda urruti egon arren, planak egiten hasteko garaia da, eta haurren oporrei begira, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du. Dagoeneko aurrez izena emateko aukera dago udaleku itxi eta irekietan (Lousada eta Beire). Aurten berritasun ugari izango  dira, eta nagusiena plazena izango da, ez baitira beste urteetan bezala mugatuak izango. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agudori elkartasuna

2012/02/24
Nork
Agudori elkartasuna

Joseba Agudo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dutela salatzeko, Eleak Mugimenduak deituta elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean. Jarduera juridikoak libre eta legala izan behar duela aldarrikatu zuten Xabier Olaskoaga plazara bildu ziren herritarrek eta elkartasuna adierazi zioten Agudori. Luis Barroso fiskalak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen herenegun egin zuten epaiketan abokatu oreretarrarentzat. Agudok, berriz, bere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Angel Blancok Ermuako kartel lehiaketa irabazi du

2012/02/24
Nork

Angel Blanco Egoskozabal errenteriarrak Ermuako Udalak martxoaren 8ari begira antolatu duen kartel lehiaketa irabazi du. Guztira 24 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara, baina Blancoren Sin límites (Mugarik Gabe) lana aukeratu du epaimahaiak. Ez da Blancok irabazten duen halako lehenengo saria, 2009ko Iruñeako San Ferminetako kartela berak egin zuen, besteak beste.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udaberri Txapelketa, gaur Fanderiako pilotalekuan

2012/02/24
Nork

Udaberri Txapelketako partida jokatuko dute gaur gauean Fanderiako Udal Pilotalekuan. Helduen Bigarren Mailako Javier eta Ignacio Martinez, Usurbilgo pilotarien kontra ariko dira, 21:15etik aurrera, gomazko paletan. Bihar, bestalde, eskuz binakako partida jokatuko dute haurrek. EPLEko kideek Antigua 3ko pilotarien aurka jokatuko dute, 17:45ean hasita.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bigara Pulporen aurka ariko da bihar Ereintza

2012/02/24
Nork

Ereintza eskubaloiko lehenengo taldeko jokalariak, Bigara Pulpo taldekoen aurka ariko dira bihar, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Lubaki kiroldegian. Ereintza taldekoak bigarrenak dira sailkapen taulan 30 punturekin, Zarauzko Amenabarren atzetik. Azken horrek 31 puntu ditu, beraz, liderrarengandik puntu bakarrera daude errenteriarrak. Bigara Pulpo taldekoak, berriz, hamabigarrenak dira. Zumaiarrek bederatzi puntu dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Garagune zentroa inauguratu dute

2012/02/24
Nork
Garagune zentroa inauguratu dute

Gaur eguerdian inauguratu dute Martin Etxeberria kaleko Garagunea, adimen urritasuna daukatenei zuzendutako zentroa. Hain zuzen, bi erabiltzailek hartu dute hitza, eta zentro berriaren abantailak nabarmendu dituzte. Erabiltzaileen gurasoek ere eskerrak eman dituzte zentroa irekitzeagatik. Abendutik daude erabiltzaileak zentro berria; zaharra, Tulle kalean zegoen, baina Txolarte aisialdirako elkartearekin partekatzen zuten, eta horrek hainbat traba eragiten zizkieten, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Touring etxean, eta Beti Ona etxetik kanpo

2012/02/24
Nork

Touringek etxean jokatuko du bihar Mariñoren kontra, 16:30ean. Touring bigarrena da sailkapenean 44 punturekin, eta Mariño bosgarrena da taulan. Beti Onak, berriz, Martutenen kontra jokatu du etzi, 12:30ean, azken horren zelaian. Beti Onakoak zazpigarrenak dira, 29 punturekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)