Duela zortzi urte, 2004. urteko otsailean, aldundiak Oreretako Plan Orokorra onartu zuen, hainbat eragile politikoren eta sozialen ezezkoa jaso zuen plana, hain zuzen. Balantzea egiteko garaia da, beraz, plan orokorra indarrean egoteko epea gainditu baita. Besteak beste, aipatu zortzi urteetan egiteko, aurreikusten ziren etxebizitzen kopurua zehazten zuen plan horrek, lau urteko bi tartetan gauzatzeko aukera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:balorazioa, etxebizitza, orokorra, plan
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iñigo Cabacasi gertatutakoa presente dagoenean, Errenterian, beste Iñigo bat inolako arrazoirik gabe modu basatian jipoitu zuten lau ertzainek apirilaren 14ko gauean. Antza denez, gau horretan norbait txikitzeko gogoa zeukaten (ze ausartak lau baten kontra, eta gainera, armatuak). Iñigorekin batera beste gazte bat ere erasotua izan zen. Balentria horrekin nahikoa ez, eta atxilotuta eraman zuten, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ares, cabacas, Iñigo, jaunari
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Jaten duguna garela diote, eta horregatik, ondo jaten txikitatik ikasi behar da. Jaten ezezik, baita janaria prestatzen ere, eta horretan aritu ziren joan den astean Errenteria-Oreretako sei ikastetxetako (Beraun Berri, Gurutzearen Alabak, Langaitz Ikastola, Koldo Mitxelena, Telleri Alde eta Orereta Ikastola) ikasleak Eskola Gastronomi Jardunaldietan. Guztira, ehun ikasle sartu dira Euskaldarrak eta Niessen elkarteetako sukaldeetan. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eskola, gastronomi, jardunaldi
Bidalita Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Jendea gora eta behera dabil, posturen batek atentzioa eman arte. Orduan geratu, artisauari galdetu, eta baten batek poltsatxoan bilduta eraman du eskulana. Inguruan, berriz, artisauak lan eta lan ari dira euren produktuak kontu handiarekin eginez. Horrela ibili dira azken hiru egunotan XXIV. Euskal Herriko Eskulangintza Azokan, eta atzo ez zen salbuespena izan. Eguerdian hamarnaka eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, barietatea, ereintza, eskulangintza, Merkatuzar
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Don Boscoko elektronikako ikasle Aitor Dominguez errenteriarrak eta Ruben Morillo zarauztarrak, hainbat sari eskuratu dituzte joan den astean Granadan egindako Granabot Lehiaketan. Minisumoen mailan, hirugarren postua lortu zuten Terminator robotarekin eta belozistetan, berriz, Azkarrena2 robotarekin laugarrena. Horrekin batera, beste saria lortu zuten Don Boscokoek, Laberintoaren proban Wally hirugarren sailkatu baitzen. Don Boscotik “proiektuetan oinarritutako metodologiaren” [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aitor, Bosco, dominguez, Don, elektronika, morillo, ruben
Bidalita Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hemendik aurrera Gaztaño pasealekuak izen berria izango du: Altxu kalea. Joan den osteguneko udalbatzarrean aho batez onartu zuten zinegotziek izen berria. Izena aldatzeko ideia Gaztañoko bizilagunengandik dator. Izan ere, askotan kamioilari edota postariek auzoarekin nahasten dutela jakinarazi zioten udalari auzoan izandako bilera batean. Auzotarrek Altxu izena jartzea proposatu zuten, eta udalak ontzat eman zuen, gaztañotar [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:altxu, Gaztaño, kale, pasealeku, udalbatzarra
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Dena prest dago Errenteria-Oreretan gaurko Dantzari Txiki Egunerako, eta aurten 400 dantzari bilduko dira haurren dantza festa handian. Sagardo Egunarekin ikusitakoak ikusita, zerura begira ariko dira antolatzaileak. Hala ere, gaur ez duela euri gehiegi egingo iragarri dute adituek. Ekintza guztiak kalean egingo dituzte, baina euria eginez gero, alternatiba ere badute: Galtzarabordako kiroldegia. Ekitaldi nagusia eguerdian [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:400, dantzari, egun, ereintza, txiki
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Dena prest dago, herriko elkarteek egindako lanari esker, bihar Sagardo Egunaren hogeita laugarren ekitaldia ospatzeko. Aurten, 59 sagardogileren uzta dastatu ahal izango dute Zumardira eta Agirre Lehendakariaren plazara 18:00etan biltzen direnek. Sagardoaren festa handia,baina, ez da arratsaldera bakarrik mugatuko, antolaketa lanean aritu diren hemezortzi elkarteei esker, egun osoz zipriztinduko baititu sagardoak herriko txokoak. Horretarako, eguerditik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:59, aukeran, eguna, Sagardo, sagardo_eguna, uzta
Bidalita Aisia, Paperekoa | Iruzkin bat »
Lesakarra da aurtengo Sagardo Eguneko protagonista. Urtero omentzen dute sagardogile bat, eta aurten Lesakako (Nafarroa) Linddurren Bordako Juan Mari Lopez (Oiartzun, 1972) izan da. Zer esanahi dauka zuretzat omenaldi hori jaso izanak? Hamar urte inguru dira Oreretako Sagardo Egunera eramaten dudala sagardoa, eta egindako lanaren sari bat bezala hartu dut. Ilusioa ematen du aurrera jarraitzeko. Nolatan hasi zinen Sagardo Egunera zure uzta ekartzen? Tartean, Nafarroako sagardogileak ere nahi zituzten, gipuzkoarrak zein [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, Juan, Lopez, Mari, omendu, Sagardo, sagardo_eguna
Bidalita Aisia, Elkarrizketa, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Sagardo Egunera itxaron ezin dutenek gaur aukera bikaina izango dute sagardoa probatzeko. Izan ere, gaur, 19:00etatik aurrera, kata berezia egingo dute udaletxeko areto nagusian. Elkarte antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo berritasun nagusia horixe izango da. Enologo batek emango ditu dastatzeko pausoak; alegia, “sagardoa nola gozatu behar den” irakatsiko du. Beraz, agertzen diren guztiek izango dute jakintza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:areto, kata, nagusi, Sagardo, sagardo_eguna, udaletxe
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »