Badaude finalistak bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarietarako. Sei izango dira larunbatean Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Urbieta eta Oier Aizpurua zarauztarrak, Gorka Maiz gabiriarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Peio Ormazabal arrigorriagarra eta Jone Uria getxotarra. Joan den asteburuan azken bi kanporaketak egin zituzten, eta horietan Unai Gaztelumendi nabarmendu zen. Guztira, 230,5 puntu lortu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gaztelumendi, kanporaketa, nabarmendu, sari, unai, Xenpelar
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Golden Apple Quartet taldeak mende laurdena bete du aurten, eta aretoz areto dabiltza horren haritik atera duten azken lana aurkezten. Igande honetan Errenteria-Orereta bisitatuko dute Érase una vez… Los Golden lana aurkezteko. Emanaldia 20:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken lan horretan bere buruaz hitz egingo du Golden Apple Quartetek: “Gizon helduak eta arduratsuak bihurtu aurretik, gure ordura arteko bizipenak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:apple, golden, kulturgune, quartet
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Azaroko udalbatzarrean Errenteriako Udala Alkateen Itunera atxikitzea onartu zuen Udalbatzak aho batez. Ingurumen Saila “pozik” agertu da erabaki horrekin, eta itun hori tokiko energia iraunkor baten alde hartutako erabaki garrantzitsua dela nabarmendu du. Europako Batzordeak klima aldaketa eta energia arloan sustatutako itun horrekin udalerriek konpromisoa hartzen dute CO2 isurketak %20 murrizteko, hori lortzeko energia eraginkortasuna [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkateen, ingurumen, ituna, onartu, pozik, saila
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pinturas Iztieta saltokiak berriro egin du deialdia, dagoeneko hamazazpigarrenez, antolatzen duen pintura lehiaketan parte hartzeko. Dagoeneko aurkez daitezke lehiarako lanak hilaren 15era bitartean. Ohi bezala, haur, gazte zein helduei zuzenduta dago lehiaketa, eta helduek, esaterako, 150 eta 350 euroko sariak izango dituzte jokoan. Haur zein gazteentzako saria, berriz, olio margoekin maletin bat izango da. Saririk [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Iztieta, lehiaketa, pinturas
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Erakusketa estreinatuko dute bihar Mikelazulon, Raul Santestebanen azken lanekin: Tanteos. Koadro sorta horretan ez du gai eta teknika konkretu bat erabili artista nafarrak, Euskiyo-es aurreko lanean egin bezala. Hor, hain zuzen, euskal eta japoniar kulturak batu zituen.
Irakurri gehiago
Etiketak:mikelazulo, raul, santesteban
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Rentoks taldeak Kadete Mailako Euskadiko Softbol Txapelketa antolatu du larunbaterako. Beste hiru talde lehiatuko dira Errenteria-Oreretako taldearen kontra: Atletico San Sebastian, Lazkao eta Orioko OBB. Guztiek jokatu beharko dute guztien kontra, eta 10:00etatik 16:00ak arte izango dituzte partidak jarraian
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskadiko, kadete, Maila, txapelketa
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hilero moduan odola emateko elkartasun keinua egitera animatu ditu errenteriarrak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. Gaur egingo dute urteko azken saioa, 18:30etik 20:30era, Beraungo anbulatorioan. Adinez nagusia izatea da baldintza bakarra.
Irakurri gehiago
Etiketak:emaile, Odol, zita
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Herrirak bilgune zabala antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Hiru puntu nagusi aztertuko dituzte: urteko balantzea, Gabonak eta urtarrilaren 12ko mobilizazio orokorra.
Irakurri gehiago
Etiketak:balantze, herrira, urteko
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako langabeek aukera bikaina daukate euskara ikasteko. Errenteriako Udalak ikastaro bat martxan jarriko du urtarrilean, eta doakoa izango da herriko langabeentzat. Ikastaroak urtarriletik martxora arte iraungo du, eta dagoeneko izena eman daiteke hilaren 14ra bitartean (ostirala) udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian. Bi toki horietan emango dituzte eskolak. Ikastaroetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, Euskara, ikastaro, langabe
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Iruzkin bat »
Baditu finalistak bertsolari gazteen Xenpelar Sariak, eta Aitor Urbieta eta Gorka Maizekin batera igoko dira taula gainera Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Guztien artean, Gaztelumendi nabarmendu da. Bigarren kanporaketa irabazteaz gain, hiru lehietan puntuazio gehien lortu duen bertsolaria izan da: 230,5 puntu. Gaztelumendi larunbatean kantatzekoa zen, baina aldaketak izan ziren programazioan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gaztelumendi, kanporaketa, nabarmendu, sari, unai, Xenpelar
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »