Edaria hartzearekin batera jateko aukera izango da Aker tabernan gaur 19:00etatik 22:00etara. Hainbat pintxoren artean aukeratu ahal izango dute bezeroek: hanburger txikia, hot dog txikiak, patata tortilla eta itsaskiak.
Irakurri gehiagoEdaria hartzearekin batera jateko aukera izango da Aker tabernan gaur 19:00etatik 22:00etara. Hainbat pintxoren artean aukeratu ahal izango dute bezeroek: hanburger txikia, hot dog txikiak, patata tortilla eta itsaskiak.
Irakurri gehiagoBigarren eskuko azoka egingo dute etzi Gamon Zumardian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria egingo balu, Xabier Olaskoaga plazan jarriko dituzte salmenta postuak. Guztira, hamabost saltzaile eta beste hainbeste postu jarriko dituzte, “eguraldiaren arabera hori alda daiteke, txarra egiten duenean, hainbatek postua ez jartzea erabakitzen dutelako”, esan dute antolatzaileek. Denetarik eta modu onean Bigarren eskuko azoka 10:00etan irekiko dute, eta eguerdiko [...]
Irakurri gehiagoBerdintasunerako 4/2005 legearen 26. artikuluan komunikabideek berdintasunarekiko zein neurri hartu behar dituzten zehazten da, eta horren haritik, atzo Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak eta Maite Blanco Berdintasun teknikariak komunikabideekin bilera izan zuten, hedabideetan berdintasuna bermatzeko zenbait proposamen bideratzeko. Legearen arabera, hedabideetan zaindu egin behar da berdintasuna. Esate baterako, hedabideek ezingo dute adierazi pertsonek, sexu batekoak [...]
Irakurri gehiago
Monfrague elkarteak antolatuta, Extremadurako ogi mamien eguna egingo dute etzidamu Gamon Zumardian. Monfragueko presidente Angel Mateosek zehaztu duenez, “orain 21 urte sortu zen Monfrague, eta ordutik urtero-urtero egin izan dugun ekimena da honakoa”. Errenteriako Udalak lagunduta antolatzen duten Extremadurako ogi mamien eguna goizeko bederatzietan hasiko da. “Orduan hasiko gara ogi mamiak prestatzen”, azaldu du Mateosek. [...]
Irakurri gehiagoSan Sebastian Egunaren harira, kontzertua emango du Udal Txistulari Taldeak etzidamu. Udaletxeko arkupeetan izango da emanaldia eguerdiko ordubatetatik aurrera, eta gonbidatuta daude herritar guztiak. Udal Txistulari Taldeko kideak ez dira bakarrik ariko; izan ere, beraiekin bat egingo du Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko haurren danborradak igandeko kontzertuan. Egitaraua Gure Donosti (Biribilketa). Joxe Olaizola. Moldaketa: J. I Ansorena. Donostia (Pasodoblea). [...]
Irakurri gehiagoLau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, beste behin ere, kantu jira egitasmoak euskal doinuekin beteko ditu herri erdialdeko kaleak etzi. Hilero egin ohi duten moduan, 12:00etan hasiko dira abesten egitasmoan parte hartzen dutenak, eta Herriko Enparantzatik abiatuta, Erdialdeko kaleak euskal abestien doinuekin beteko dituzte. Hala ere, azken horiek, ordubete lehenago elkartuko dira, “pobreen elkartean hamaiketakoa egingo [...]
Irakurri gehiagoUrdaburu Mendizale Elkartekoek hilabete honetan amaituko dute Urumeako bira. Hilaren 21ean egingo dute zortzigarrena eta azkena izango den etapa, Artikutzatik abiatuta. Kausoko lepoan hasiko dute, zehazki, zeharkaldia eta sei ordu beranduago Donostian bukatuko dute. Horretarako 07:30ean irtengo dira Zumardiko autobus geltokitik. Bidean, Zaria, Aldura eta Txoritokietako gailurretatik pasatuko dira Urumeako biraren azken etapan parte hartzen [...]
Irakurri gehiagoIpuin kontalaria izango da gaur Xenpelar Etxean. Urte berrirako ipuinak kontatuko dituzte gaurko saioan, bost urtetik gorako haurrei zuzendutako egitasmoaren barruan. Arratsaldeko seietan hasiko da haurrentzako ipuin kontaketa, eta sarrera doakoa da. Parte hartu nahi duten umeek bertara joan beharko dute saioa hasten den ordurako. Hilaren 19an, berriz, gaztelaniazko ipuin emanaldia egingo dute, eta orduan Casi cuentos kontatuko dute. Hileko azken ipuin kontaketa urtarrilaren 26an izango da, euskarazkoa; orduan Belarriak berotzeko ipuin hotzak kontatuko [...]
Irakurri gehiago
Hilabete pasatu da azkeneko aldiz Zine Txiroko pantaila piztu zenetik, eta orain, urtarrileko filmaren txanda da: Vecinos, bandurrias y guateques . 40 minutuko dokumental horretan, kostan eta mugan dagoen herri bat izango da protagonista, eta bertako musika izango da ardatza: “Toki horri betidanik askotariko musika interesatu izan zaio. Hala, pelikulak musikarekiko pasioa jorratzen du, eta kameraren bidez gazte batzuengana [...]
Irakurri gehiagoEgoiliar txartela berritzeko epea zabaldu du Errenteriako Udalak. Hori dela eta, txartel berria eskuratu ez duten herritarrek, TAO zerbitzuak Iztieta kaleko 8. zenbakian duen bulegotik pasa beharko dute hura jasotzera, otsailaren 18a baino lehenago. TAOren bulegoa, astelehenetik ostiralera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 19:30era. Txartela jasotzeko, berriz, NA eta gidabaimen originala aurkeztu beharko dituzte [...]
Irakurri gehiago