Zigorra murriztu arren, espetxean segiko dute Bateragune auziko auzipetuek. Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak hartu zuen erabaki hori, eta honako espetxe zigorrak ebatzi zituen bost auzipetuentzat: Errenteria-Oreretako Sonia Jacintorentzat zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletarentzat, seina urteko espetxe zigorra (zortzina urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak); eta sei urte eta erdikoa, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat (hamarna urtekoa ezarri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzi, auzipetuei, Bateragune, gorenak, mantendu, zigorrak
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Naturaldiaren barruan, Zarautzen nahiz Errenteria-Oreretan hitzaldia emango du Joseba Azkarraga Soziologian doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak (Abadiño, 1972), beste bi aditurekin batera: Jose Maria Hernandez eta Leo Argote. Bizi kalitatea mantenduz gutxiagorekin bizitzea posible den aztertuko dute. Zeri buruz hitz egingo duzu? Azaltzen saiatuko naiz zeintzuk diren gure ongizaterako iturri funtsezkoak. Hiru iturri daude. Batetik dago ekoizpen ekonomikoa, elkartruke ekonomiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azkarraga, bizi, exijentzia, fisiko, gutxiago, joseba
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Correos rock taldeak disko berrirako prestatu dituen kantak aurkeztuko ditu, bihar, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan (Zumardian dago). Hurrengo lanaren izena Esponjas para borrar el horizonte da, eta herritar guztiak animatu dituzte musika entzutearekin batera, ongi pasatzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:berri, Correos, disko, Reyna, rock, talde
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Sagardo Eguneko zozketan honako zenbaki hau izan da irabazlea: 2418. Irabazleak hamabost egun ditu saria jasotzeko HITZA-ren bulegoan.
Irakurri gehiago
Etiketak:2418, eguna, Sagardo, saritu, zenbaki
Bidalita Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iurretako IX. Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Legorburuk irabazi du bertsopaper lehiaketa Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du lehiaketa horretan, 7.000.000.000 biztanle bertsopaperarengatik. 200 eta 100 euroko saria eraman dute, hurrenez hurren
Irakurri gehiago
Etiketak:Albistur, Bertsopaper, iurreta, Legorburu
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 19rako (larunbata), Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera. Goizetik hasi eta egun osoz hainbat ekimen prestatu dituzte antolatzaileek jai egun horretarako. Eguraldi ona eginez gero, San Markoko zelaian bertan egingo dute jaialdia, antolatzaileek zehaztu dutenez: “Txarra egiten badu, berriz, gotorlekuko goiko solairuan egingo ditugu prestatu ditugun ekimenak”, gaineratu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:19, arteko, belaunaldi, hilaren, jaia
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Larunbat arratsaldean, Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatu zuten, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. 60 kirolaritik gora bildu ziren bertan, eta hogei maila ezberdinetan lehiatu ziren.
Irakurri gehiago
Etiketak:carracelas, lehiaketa, sara
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zeruari begira, baina ospatu, ospatu zuten. Eguraldiagatik astebete atzeratu ondoren, pasa den larunbatean ospatu zuten Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna. Hogeita laugarrena, dagoeneko. Euri pixka bat egin zuen, baina ez jendea izutzeko adina. Beste urteetan baina jende gutxiago zegoela nabaritu zen Gamon Zumardian, baina hala ere, sagardozaleek ederki gozatu zuten. Zozketako zenbakia 2.418 izan zen.
Irakurri gehiago
Etiketak:2012, eguna, Orereta, Sagardo
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Duela ia urtebete presidente kargua hartuta helburu argi bat zeukan Javier Peralek (Errenteria, 1947) aurten taldea Erregional Ohorezko Mailara igotzea. Esan eta egin: larunbatean Euskaldunaren kontra 5-0 irabazita, duela lau urte galdutako mailara bueltatuko da. Zorionak! Eskerrik asko. Egia esan, oso pozik gaude, lau urte igo gabe egonda eta… Ospatu duzue dagoeneko edo beste egun baterako utzi duzue? Oraindik ez. Denboraldia bukatzeko partida bat falta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean aurkeztu zuten Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman zituen lehen urratsak euskal preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideo emanaldiarekin hasi zen, eta ondoren lau dantzarik hartu zuten taula, aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzzlea eraiki zuten ondoren, publiko artetik altxa eta oholtzara [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »