Paperekoa

Orereta Ikastolako bi irakasle omenduko dituzte etzi

2012/12/21
Nork

Eguberriko ekitaldi akademikoa egingo dute; Oiartzoko ikasleek diploma jasoko dute Orereta Ikastolan hogeita bost urte lanean bete dituztelako, Juan Mari Barrenetxea Lekuona eta Fatima Gonzalez Egiluz irakasleak omenduko dituzte. Omenaldia etzi Errenteria Hiria Kulturgunean egingo duten Eguberriko ekitaldian izango da, 12:00etan. Ez dira omendu bakarrak izango, ordea. Oiartzo Ikastolan batxilergoa bukatu duten 72 ikasleei diploma emango diete. Aitor Sarriegi bertsolariak hartuko du lehen hitza ekitaldian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mari Domingik eta Olentzerok harrera egingo diete etzi herriko haurrei

2012/12/21
Nork
Mari Domingik eta Olentzerok harrera egingo diete etzi herriko haurrei

Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzerok Iraultza dantza taldearen laguntza izango du Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzero etzi aterako da Madalen ermitatik, 17:00etan. Eguna, baina, ez da horretara mugatuko: 12:00etan, Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias kalean, topoaren geltoki parean), tradiziozko ahozko ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Egun osoan zehar baserritar jantzia soinean izateko eskatu dute elkarteko kideek, eta opariak egiteko garaian «euskal kulturaren alde» egiteko aholkatu dute. 17:00etan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gazteekiko elkartasuna plazan

2012/12/21
Nork
Gazteekiko elkartasuna plazan

Gobernu taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Herriko Enparantzan, herriko auzipetutako eta espetxe zigorrera kondenatutako bost gazteei elkartasuna adierazteko, eta zigor hori arbuiatzeko. Horren harira, EAJren udal taldeak esan du espetxeratzeko agindua «bidegabea» dela, «dena ETA da argudioaren barruan kokatzen delako. Politika egiteko eskubidearen kriminalizazioa» da epaia. Hala, «egian, justizian eta begirunean oinarritutako bakea» [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udal Txistu Bandaren Gabonetako kontzertua, igandean

2012/12/21
Nork

Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailako haurrekin batera abestiak tartekatuko dituzte Udal Txistulari Bandak eta Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailetako ikasleek Gabonetako kontzertua emango dute etzi, igandean, 12:30ean, udaletxean. Txistulariek eta haur abeslariek euren kantak tartekatuko dituzte, eta bukaeran, denek elkarrekin, Gau erdian, Hator, hator eta Olentzero interpretatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Gipuzkoako PSEri desgaste estrategia uzteko eskatzen diogu»

2012/12/21
Nork

EAJren proposamena sorpresa ez dela izan esan dute Oarsoaldeko Eguzkik eta Errenteria Orereta Bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuen harira, hondakinen gaiarekin herritarren borondatearen aurka jo dela nabarmendu dute Oarsoaldeko Eguzki eta Errenteria-Orereta Bizirik taldeek. «Gipuzkoako PSEri desgaste estrategia alde batera uzteko eskatzen diogu eta gai honi buruz bere hasierako planteamenduak berreskuratzeko», adierazi dute. EAJren proposamena [aurrekontuaren partida bat gordetzea Zubietan errauste planta bat egiteko] ez da sorpresa izan talde [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Inbertsioen atala nabarmen igoko da 2013ko udal aurrekontuetan

2012/12/19
Nork
Inbertsioen atala nabarmen igoko da 2013ko udal aurrekontuetan

46,4 milioi euroko kontu proposamena landu du gobernu taldeak, eta PSE-EEren babesa izango du Okerrik ezean, 2013rako gobernu taldeak prestatu dituen aurrekontuak aurrera aterako dira biharko udalbatzarrean. Aurten baino aurrekontu handiagoa izango du herriak: 2012ko 45,2 milioi eurotik, 46,4ra pasatuko da sarreren eta gastuen zerrenda. Hau da, 1,2 milioi euro gehiago izango ditu udalak erabiltzeko. Batez ere, inbertsioen atala indartuko dute igoera horrekin, bi lan nagusitan: Lekuona eraikinaren egokitzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Paperekoa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »

Sei gazteetatik bosten epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

2012/12/19
Nork
Sei gazteetatik bosten epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Oreretako bost gazteri Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra, eta Xabier Lujanbiok, Arkaitz Anzak, Ion Aitor Alberdik, Maitane Linazasorok, eta Aitor Francok espetxera joan beharko dute. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu zuen Gorenak. Atzo eguerdian jakinarazi zuen auzitegiak errekurtsoaren gaineko erabakia. Auzipetuen abokatuak orain dela bederatzi hilabete jarri zion epaiari helegitea, eta duela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bertsopaperen sariak eman dituzte

2012/12/18
Nork
Bertsopaperen sariak eman dituzte

Larunbatean eman zituzten Xenpelar Bertso Eskolaren XXIV. Zapirain Anaiak eta XIV. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sariak. Lehenean, Lasarte-Oriako Ane Labaka izan zen irabazlea, Lurretik mila metrora lanagatik; bigarren saria Aitor Albistur errenteriarrak irabazi zuen, Forastero bertso sortarekin. Bigarren sariketan, berriz, Aitor Servier-Etchechuri azkaindarra izan zen onena, Eragin ezberdina sorkuntzarekin. Iraitz Mateo oiartzuarra atzetik izan zuen, Munduaren amaiera egunkari bakarrean lanarekin. Sariak eman ondoren Arrebak -en saioa eman zuten

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Laugarren partida jarraian galdu du Touring futbol taldeak

2012/12/18
Nork

Ereintzak, berriz, burua altxa ezinda jarraitzen du, eta Torrelavegaren kontra nabarmen galdu du Galtzarabordan Erregional Ohorezko Mailako liga oso ondo hasi zuen Touring futbol taldeak, baina azken lau jardunaldietan ez du punturik lortu, eta horregatik, sailkapen nagusiaren erdialdera jaitsi da. Larunbatean 0-2 galdu zuen Fanderian Berioren kontra, eta horrenbestez, sailkapenaren zonalde epelean jarri dira gorritxoak. Hurrengo partida urte berriarekin batera jokatuko du Touringek, Lagun Onak taldearen etxean. Azpeitiarrak, errenteriarrak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Osasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritzi

2012/12/14
Nork
Osasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritzi

Foie grasaren gaiaren harira, Momotegi etxaldearen jarduera ere behin-behinean geldiarazteko agindu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak espedientea ireki dio Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeari, eta aintzat hartu du Igualdad Animal taldeak uztailean egindako salaketa. Oiartzungo Momotegi etxaldeko ahateek tratu txarrak jasaten zituztela salatu du talde horrek, eta etxalde horri erosten dio foie grasa Mugaritzek. Etxalde horren jarduera ere behin-behinean geldiarazteko agindu du Osasun Sailak. Andoni Luis Adurizen jatetxetik jakinarazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Osasuna, Paperekoa | Iruzkin bat »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)