Paperekoa

Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean

2012/02/22
Nork
Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean

Glam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Epea zabalik dago AISA euskara ikastaroetan izena emateko

2012/02/22
Nork

Herriko etorkinek dagoeneko izena eman dezakete AISA ikastaroetan. 16 urtetik gorako etorkin guztiei dago zuzenduta, batik bat etorri berriak direnei, eta orain arte euskararekin harreman gutxi eduki dutenenei. Laguntza horiek HABE eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituzte, Euskara Departamenduarekin batera. Irune Balentziaga Euskara zinegotziaren arabera, helburua etorkinei “euskal kultura ezagutzen hasteko bidea irekitzea da”, eta horretarako, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Euskara, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Bahitutako herritar bat askatu du Frantziako Poliziak

2012/02/22
Nork

Tolosan (Okzitania) aurkitu dute bahitua zegoen errenteriar bat, ustez droga trafikoarekin lotutako polizia operazio batean. Ertzaintza, Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroarekin harremanetan jarri zen bahiketaren berri emateko. Hala, pasa den asteburuan ikerketa bat egin ostean, Frantziako Polizia gizonaren bila hasi zen, eta Tolosako pisu batean aurkitu zuen. Polizia operazioan ustezko bahitzaileak (hiru gizon) ere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Karta txapelketan 80 emakume aritu dira lehian urtarrilean zehar

2012/02/22
Nork

Auzoetako emakume elkarteek urtero karta txapelketa antolatzen dute, eta aurtengoak baditu jadanik irabazleak. Briskan lehen saria, Petra de la Fuentek eta Loli Barcenillak lortu dute; bigarren, Rosi Somoza eta Elo Rodriguez izan dira. Tutean, Antxoni eta Mari Carmen Frutos izan dira garaile, eta Maribi Ziganda eta Pili Ruesgas bigarren; eskoban, berriz, Esperanza Encinas eta Mari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Epaiketaren harira, Joseba Agudo absolbitzeko eskatu du Eleak mugimenduak

2012/02/21
Nork
Epaiketaren harira, Joseba Agudo absolbitzeko eskatu du Eleak mugimenduak

Bihar hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Joseba Agudo abokatu oreretarraren kontrako epaiketa. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian, eta Alacanteko espetxean (Herrialde Katalanak) egon da orain arte, epaiketaren zain. Horren harira, Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak Agudoren absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera eskatu du, duela hilabete gazte auzipetuekin egin bezala. Hain zuzen, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Furgoneta bat lapurtu duelakoan, atxilotua

2012/02/21
Nork

Ertzaintzak 18 urteko emakume bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, kalean aparkatuta zegoen furgoneta bat lapurtzen saiatu delakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, harri batekin kristala hautsi, eta barrura sartzen saiatu zen atzo. Gaineratu duenez, emakumeak berak onartu zien ertzainei furgoneta ez zela berea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Erdialdeko bizilagunek bilera egingo dute bihar

2012/02/21
Nork

Bihar bilerara deitu dituzte Erdialdeko bizilagun guztiak, eta 19:00etan bilduko dira, Erdiko Auzo Elkartean (Txirrita parkea). Azaroaren 15ean udalarekin izandako bilera aztertuko dute, eta bizilagun bakoitzak bere proiektu ideia eta arazoak aurkezteko aukera izango du. Eskari eta galderentzako tartea ere izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

EPLE-Usurbil partida gaur jokatuko dute

2012/02/21
Nork

EPLE (Donibane Zangitu eta Imanol Bergara) eta Usurbilen arteko lehia atzeratu egin zuten, eta gaur jokatuko dute, 19:15ean, Fanderian. Larunbatean ezin izan zuten jokatu frontoian zegoen hezetasunaren eraginez. Gainontzean, lau garaipen eta hiru porrot jaso dituzte asteburuan herriko pilota taldeek. Porrotetako bat EPLEk jaso du, Malerreka txapelketako finalerdietan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Erraz garaitu du Ereintzak Aranga BM Soria: 37-27

2012/02/21
Nork

Jokoan zeuden bi puntuak etxean geratu ziren larunbatean, 37-27 irabazi baitzion Ereintzak Aranga BM Soriari. Indartsu zetozen soriarrak pasa den astean liderra garaitu ostean; ezin izan zuten gauza bera egin Ereintzarekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Astelehenero protesta

2012/02/21
Nork
Astelehenero protesta

Oreretako Langabeen Asanblada astelehenero elkartuko da Herriko Plazan euren egoera salatzeko, eta atzo, asteko lehen eguna izanik halaxe egin zuten. Hogei bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean. Horrez gain, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egin zuten protesta dagoeneko ikus daitezke Interneten .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]