Nabarmenak

Herrirak, preso eta iheslarien alde lan egitera deitu ditu herritarrak

2012/04/26
Nork
Herrirak, preso eta iheslarien alde lan egitera deitu ditu herritarrak

Herrira herri bilguneak euskal preso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Alex Agirretxe Euskadiko Duatloi Txapelduna da

2012/04/25
Nork
Alex Agirretxe Euskadiko Duatloi Txapelduna da

Alex Agirretxek beste garaipen bat eskuratu du, oraingoan Euskadiko Duatloi Txapelketan. Asteburuan jokatu dute Arrigorriagan (Bizkaia) eta atleta errenteriarrak lortu du garaipena.  Lasterketa osatzeko 12 kilometro egin behar zituzten korrika, 75 kilometro bizikletan eta azkenengo 12 kilometroak berriz ere korrika. Agirretxek jakinarazi duenez, lehenengo kilometroak lasai hasi zituen, eta “sentsazio onekin”; izan ere, hasi eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kabia ekimen “parte hartzailea” aurkeztu du udalak

2012/04/19
Nork
Kabia ekimen “parte hartzailea” aurkeztu du udalak

Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du gaur goizean Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berri eta berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak eta aldi berean irekia, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua berriz, Errenteria “ezberdina” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Kabia proiektuaren helburuak azaldu ditu Mendozak

2012/04/19
Nork

Gaur goizean aurkeztutako Kabia proiektua “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea” dela azaldu du Julen Mendoza alkateak. Horretarako, herritarren “parte hartzea eta ahalduntzea beharrezkoak” direla esan du: “Herritarren parte hartzerik gabe proiektu honek ez du biderik”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Lurraldebus txartela hasi dira erabiltzen herriko autobusetan

2012/04/16
Nork
Lurraldebus txartela hasi dira erabiltzen herriko autobusetan

Gaurtik aurrera Lurraldebus txartela erabil daiteke hiri barruko autobusetan. Autobusetako gidariek azaldu dutenez, gaur, oraindik, ez dute herritarrek txartela askorik erabili, baina jendea jakitun zen duela egun batzuetatik aldaketaren bat egongo zela. “Makinen oinarriak jarrita zeuden aurretik, eta jendea galdezka zebilen noiz jarriko zuten martxan”, esan du Jose Luis Garcia gidariak. Gaur, berriz, prezioengatik eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Joseba Agudo absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak, froga faltagatik

2012/04/12
Nork

Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak froga faltagatik. Herenegun jakinarazi zuen epaia, eta horren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du “atzerrian bizi ziren ETAko kideei aholkuak” ematen zizkiela Agudok, baina ez 2008an Xabier Lopez Thierry -ri atzemandako dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik. Horrenbestez, epaiak dio ezin dela frogatu Pagoa izengoitiarekin ETAren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Oarso Bidasoko Hitzaren oharra

2012/04/03
Nork

Aste Santuko oporrak direla eta, webgune hau ez da eguneratuko. Hilaren 11tik aurrera egongo da martxan.

Irakurri gehiago

Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘Bateragune auziko’ zigortuek “aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute hainbat lagun ezagunek

2012/03/24
Nork

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto oreretarra eta Miren Zabaleta  Bateragune auziko  zigortuek “gatazkaren aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute gaur hainbat lagun ezagunek Donostian, Miramar jauregian. “Bake eta konponbiderako lanean diharduten sektore politiko, sindikal eta sozial guztien berme eta sinesgarritasuna dute auzipeturiko lagunek”. Bostak “berehala eta baldintzarik gabe aske” uzteko eskatu dute, bide batez. “Herri honetako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Etxean da Joseba Agudo

2012/03/23
Nork

Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, etorri da Joseba Agudo oreretarra herrira. Hamarnaka herritarrek egin diote ongi etorria Herriko Plazan, eta horien artean gurasoek: autotik atera bezain laster, amak besarkatu du, eta ondoren, aita eta bikoteak. Atzo utzi zuten aske Joseba Agudo, 20:00etan . Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen. Behin-behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Kaleratzeak salatzeko manifestazioa egingo dute gaur

2012/03/17
Nork

Kaleratzeak salatu eta Marquez familiari elkartasuna adierazteko, manifestazioa egingo dute gaurkoan. Arratsaldeko seietan abiatuko da Pablo Sorozabal plazatik eta herriko kaleak zeharkatuta Herriko Enparantzan amaituko da. Deialdiak, alderdi politiko, sindikatu eta askotariko eragileen babesa jaso du. Gipuzkoako Stop Deshaucios taldeak eta gainontzeko 33 sinatzaileek bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Bastero Kulturgunea
12,00 €

deskontua

%20

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)