Herrira herri bilguneak euskal preso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako [...]
Alex Agirretxek beste garaipen bat eskuratu du, oraingoan Euskadiko Duatloi Txapelketan. Asteburuan jokatu dute Arrigorriagan (Bizkaia) eta atleta errenteriarrak lortu du garaipena. Lasterketa osatzeko 12 kilometro egin behar zituzten korrika, 75 kilometro bizikletan eta azkenengo 12 kilometroak berriz ere korrika. Agirretxek jakinarazi duenez, lehenengo kilometroak lasai hasi zituen, eta “sentsazio onekin”; izan ere, hasi eta [...]
Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du gaur goizean Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berri eta berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak eta aldi berean irekia, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua berriz, Errenteria “ezberdina” [...]
Gaur goizean aurkeztutako Kabia proiektua “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea” dela azaldu du Julen Mendoza alkateak. Horretarako, herritarren “parte hartzea eta ahalduntzea beharrezkoak” direla esan du: “Herritarren parte hartzerik gabe proiektu honek ez du biderik”.
Gaurtik aurrera Lurraldebus txartela erabil daiteke hiri barruko autobusetan. Autobusetako gidariek azaldu dutenez, gaur, oraindik, ez dute herritarrek txartela askorik erabili, baina jendea jakitun zen duela egun batzuetatik aldaketaren bat egongo zela. “Makinen oinarriak jarrita zeuden aurretik, eta jendea galdezka zebilen noiz jarriko zuten martxan”, esan du Jose Luis Garcia gidariak. Gaur, berriz, prezioengatik eta [...]
Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak froga faltagatik. Herenegun jakinarazi zuen epaia, eta horren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du “atzerrian bizi ziren ETAko kideei aholkuak” ematen zizkiela Agudok, baina ez 2008an Xabier Lopez Thierry -ri atzemandako dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik. Horrenbestez, epaiak dio ezin dela frogatu Pagoa izengoitiarekin ETAren [...]
Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto oreretarra eta Miren Zabaleta Bateragune auziko zigortuek “gatazkaren aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute gaur hainbat lagun ezagunek Donostian, Miramar jauregian. “Bake eta konponbiderako lanean diharduten sektore politiko, sindikal eta sozial guztien berme eta sinesgarritasuna dute auzipeturiko lagunek”. Bostak “berehala eta baldintzarik gabe aske” uzteko eskatu dute, bide batez. “Herri honetako [...]
Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, etorri da Joseba Agudo oreretarra herrira. Hamarnaka herritarrek egin diote ongi etorria Herriko Plazan, eta horien artean gurasoek: autotik atera bezain laster, amak besarkatu du, eta ondoren, aita eta bikoteak. Atzo utzi zuten aske Joseba Agudo, 20:00etan . Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen. Behin-behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako [...]
Kaleratzeak salatu eta Marquez familiari elkartasuna adierazteko, manifestazioa egingo dute gaurkoan. Arratsaldeko seietan abiatuko da Pablo Sorozabal plazatik eta herriko kaleak zeharkatuta Herriko Enparantzan amaituko da. Deialdiak, alderdi politiko, sindikatu eta askotariko eragileen babesa jaso du. Gipuzkoako Stop Deshaucios taldeak eta gainontzeko 33 sinatzaileek bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Hainbat jatorritako Urretxuko bizilagunak herriko plaza aukeratu dute topagune asteburu honetan. Goizeko hamaiketan eman diote hasiera Kulturen Azoka koloretsuari. Hainbat postu prestatu dituzte plazan, musika,
Gipuzkoako metalgintzako enpresetako langileek greba eguna izan zuten atzokoa, eta Goierrin ere jarraipen zabala izan zuen lanuzteak. Iluntzean Beasainen manifestazioa egin zuten ehunka lagunek LABek deituta.
Gaur goizean hasiera emanda, bihar arte izango da XVIII. Erdi Aroko Azoka Ordizian. Usain bereziz, argiz eta kolorez bete dira herriko kaleak goizean goizetik. Herrian azoka berezia da honakoa, lehen orduetan