Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ibiltzen da urtean zehar, eta orain, urte osoko agendari beste bat batu dio: I. Bolo Txapelketa. Igandean egingo dute Foru plazan, eta horretarako, 18-20 metroko luzera duen gunea baliatuko dute. Izena edozeinek eman dezake, eta 11:00etatik 12:00etara egongo da horretarako aukera. Gero boloak tiratzen egongo dira bazkal [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bolo, euskal, kultura, Niessen, sustatzeko, txapelketa
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Amalatz, Bilgune Feministak eta Garaipen emakume taldeek “iraintzat” hartu dute aurtengo madalenetan Josetxo Ule omentzea. Ule aurtengo txupinazoa jaurtiko duen Alabergako Tanborradaren zuzendari ohi gisa omentzea onartu du udalak Mitxel Blanco Txuri egungo zuzendaria, Mila Urrutia haurren danborradaren zuzendaria eta beti danborradaren atzean izan den Maite Hernandezekin batera. “Danborrada zuzendu duen urte guztietan, bera zuzendari [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Aurtengo madelenetan Alabergako danborrada omentzea erabaki du gaur aho batez Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, eta berak jaurtiko du txupinazoa hilaren 21ean jaiei hasiera emateko. Alabergako danborradak 50 urte beteko ditu aurten.
Irakurri gehiago
Etiketak:50, Alaberga, danborrada, Madalenak, omendu, urte
Bidalita Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Joan den ostiralean gizon batek emazte hil zuen Senperen. Hura salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00 Niessengo Merkataritza guneko sarreran Errenteria-Oreretako emakume taldeek eta talde feministek. Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin du deialdi horrekin eta “halako gertaeren kontrako borrokan konpromiso irmoa” berretsi du. berdintasunerako kontseiluak elkartasuna adierazi dio emakumearen familiari.
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, Emakumea, hilketa, salatu
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Esku pilotako Zuloaga oroitaldia datorren astean jokatuko da. Asteartean da lehen partida. Gazteen Mailan, Ugalde-Imaz bikoteak Ormazabl-Imaz bikotearen kontra jokatuko du. Promesen Mailan, aldiz, Sukia-Galarza eta Lopez-Beraza bikoteak ariko dira nor baino nor. Asteazkenean beste bi partida jokatuko dituzte: Promesen Mailako Bendoiro-Lasa eta Zangitu-Bergera, eta Zaleen mailako Ojuel-Gorrotxategi eta Ansotegi-Pazos. Azkenik, ostegunean, Gazteen Mailako Sarasti-Erostarbe [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:zuloaga oroitaldia
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Urtebete egin du Bilduk eta Ezker Anitzak osatutako Udal Gobernu Taldeak agintean, eta sei hilabeterekin bezala, hamabi hilabeteen balantzea egin du. Denbora horretan, “gertutasunean oinarritutako eta norabide argi eta arduratsua duen gobernua” osatu dutela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Herritarrekiko gertutasuna parte hartzean oinarritu dela iritzi dio. Ildo horretatik, “gainontzeko alderdiekin elkarrizketarako gaitasuna” izan duela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:balantzea, gobernu, talde, udal, urtebete
Bidalita Nabarmenak, Politika, Udala | Iruzkin bat »
Aitzol Gogorza Oreretako euskal presoa “etxeratzeko” galdegingo dute bihar goizean Basauriko espetxearen aurrean, Oreretako Herrira bilguneak antolatutako martxaren bidez. Gogorza, gaixotasun larri eta sendaezina duen, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko hamabost kideetako bat da. Basaurira joateko autobusa, bihar 10:00etan irtengo da Zumarditik, eta oraindik izena eman daiteke ohiko lekuetan, 10 euro ordainduta. Herrira bilgunetik herritar [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:basauri, etxeratu, gogorza, herrira, martxa
Bidalita Ekitaldiak, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ez dute erakunde armatuko agintari bezala epaitzeko eskatuko; etakide izatea leporatuko diote. Gurrutxaga eta Xabier Aranburu igandean atxilotu zituzten Parisko Fiskaltza antiterroristak adierazi du ikertzaileen datuen arabera ezin dela esan Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) ETAko talde militarreko burua zenik eta, ondorioz, ez dutela ETAko agintari gisa epaitzeko eskatuko. Haren arabera, etakide izatea leporatuko diote. Gurrutxaga eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak Parisen dauzkate asteartetik, epailearen aurretik pasatzeko. Igandean atzeman zituen Frantziako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxiloketa, errenteria, gurrutxaga, Orereta, oroitz
Bidalita Nabarmenak, Politika, Presoak | Ez dago iruzkinik »
Oroitz Gurrutxaga Gogorza oreretarra eta Xabier Aranburu Sagarminaga ustezko etakideak Baionako polizia etxetik Parisera eraman dituzte arratsaldean, epailearen aurretik pasatzeko. Igandean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Caunan (Akitania). Atxiloaldia gehienez ere 96 ordukoa izaten da Frantziako Errepublikan. Ustez auto batean zihoazela atxilotu zituzten. Autoak matrikula faltsua zeukala esan zuen Poliziak, eta biek armak zituztela. Espainiako Auzitegi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxiloketa, errenteria, gurrutxaga, oroitz
Bidalita Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Herenegun izan ziren atxiloketak, Caunan (Okzitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Baionako polizia etxean dauzkate Gurrutxaga eta Aranburu. Autoak matrikula faltsua zeukala esan du poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atxilotu, gurrutxaga, okzitania, oroitz, polizia
Bidalita Nabarmenak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »