Nabarmenak

Kutxabank gezurretan ari dela salatu du Stop Kaleratzeak-ek

2012/12/10
Nork

Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu du Stop Kaleratzeak-ek, eta Kutxabanken ordezkari batek familia hori etxetik kaleratzeko data eta ordua eskatzen diola Donostiako 4. epaitegiari. Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo du, bihar, 12:00etan, Donostian, Garibai kaleko Kutxabanken [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Jone Uria nagusitu da Xenpelar Sarietan

2012/12/10
Nork
Jone Uria nagusitu da Xenpelar Sarietan

Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre hartu zion, batik bat 9ko txikian oso fin ibili zelako bizkaitarra. Mutilak eta gipuzkoarrak nagusi izan ziren finalean, neska eta bizkaitarra nagusitu zen. Uria eta Aizpuruarekin batera lehiatu zuten Gorka [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

San Silbestre lasterketan izena eman daiteke

2012/12/07
Nork
San Silbestre lasterketan izena eman daiteke

Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketan. Hilaren 29ra arte egongo da aukera horretarako helduen kasuan, eta korrikalarien muga ere finkatu dute: 750 lagun. Elkarte antolatzaileak jakinarazi du ez dela aukerarik egongo lasterketaren egunean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea, Araiako hilketa salatzeko

2012/11/28
Nork

Emakume bat hilda agertu zen atzo Araian (Araba), eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute, bihar, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Aurten zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian gizonen indarkeria jasan dutelako.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: Gazteak gara eta harro gaude

2012/11/27
Nork

Amets egiteagatik amesgaizto bukaezin batean sartu gintuzten demokraziaren izenean. 2008ko apirilaz geroztik atximur egiten diogu gure azalari amesgaizto honetatik esnatzeko, baina esna gaudela diote gure begi zabalduek. Sinestea zaila den arren, errealitatea da bizi izan dugun guztia. Demokraziaren izenean atxilotu gintuztenek, demokraziaren izenean torturatu gintuzten bost egun luzez. Baina gu omen gara gaizkileak gazte eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea, Araiako hilketa salatzeko

2012/11/27
Nork

Oarsoaldeko mugimendu feministak feministek elkarretaratzea deitu dute etzirako —19.30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian— Araian (Araba) hilda agertu den emakumearen heriotza salatzeko. 65 urte zituen Tere Egurrolak, eta ohean agertu da hilda. Senarra ere hilda azaldu da, urkatuta. Herrizaingo Saila kasua ikertzen ari da. Aurten zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian genero indarkeriarengatik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Ane Labakak irabazi du Xenpelar Sariko lehenengo kanporaketa

2012/11/24
Nork

Atzo jokatu zuten XXI. Xenpelar Sariko lehenengo kanporaketan Ane Labaka izan zen garaile, Aitor Urbieta eta Gorka Maizen aurretik. Dena den, Labakak agurrean esan zuenez atzerrira doa, hortaz, finalean ezingo du kantatu. Hori horrela, Urbieta eta Maiz dira abenduaren 8an jokatuko duten finalean egongo direnak. Laugarren postuan Haritz Casabal geratu zen, bosgarrenean Amaia Iturriotz eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

EHE: “Ipar egokirik gabeko 30 urte izan dira”

2012/11/24
Nork
EHE: “Ipar egokirik gabeko 30 urte izan dira”

Gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete ditu eta horren haritik Oarsoaldeko Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute Herriko Enparantzan Euskaraz bizi gaitezen. Aska ditzagun kateak lelopean. 30 urte horiek baloratzerako garaian, “ipar egokirik gabeko 30 urte izan” direla adierazi dute, “arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte”. EHE-ekoen iritziz, instituzioetako jarduna eta gatazka gainditzeko eztabaida [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Euskara, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Errenteriarren %12k erabiltzen dute euskara kalean

2012/10/17
Nork

Atzo aurkeztu zituzten Xenpelar Etxean Errenteria-Oreretako euskararen kale erabileraren inguruko datuak. Ikerketa horretan ondorioztatu dutenez, errenteriarren %12k erabiltzen dute euskara kalean. Euskaldunak, berriz, 2006ko datuen arabera (Eustat), %36,4 dira. Soziolinguistika Klusterrak joan den udazkenean sei auzotan egin zuen ikerketa, eta kaleko elkarrizketetan entzuten zuen hizkuntza (euskara, gaztelania edo bestelakoak) neurtzen joan zen adina eta sexuaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Aurrekontuak egiteko prozesua aurkeztuko dute asteazkenean

2012/10/05
Nork

Datorren asteazkenean bilkura irekia antolatu du udalak, iazko aurrekontuak azaltzeko, eta aurtengoak nola egingo dituzten jakinarazteko. 18:30ean jarri dute ordua, Merkatuzarren. “Prozesu parte hartzailea” izango dela aurreratu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)