Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak . Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jokin Mitxelenak izan du ardura ilustrazioak egiteko, eta Ereinekin argitaratu du. Landak haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa egin du. Hainbat sari lortu ditu 30 urte horietan, eta hala [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bi, desioa, inurriak, Landa, Liburu, maitagarria, Mariasun, marikanta
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Elirale taldearen eskutik, Ninika antzezlana emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, ostiralean, 18:00etatik aurrera. Hilabetero haurrei zuzendutako antzezlan emanaldien barruan kokatzen da aste honetako ekitaldia. Zehazki, 4 urtetik gorakoentzat prestatu dute lan hori. Dantza da Elirale konpainiak adierazpen tresna, eta gorputz mugimenduaren bidez, bidaia batera eramango du ikuslea obra horretan. Dagoeneko sarrerak salgai daude 3 euroan Errenteria [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emanaldia, haurrentzako, ninika
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Atzo jokatu zuten XXI. Xenpelar Sariko lehenengo kanporaketan Ane Labaka izan zen garaile, Aitor Urbieta eta Gorka Maizen aurretik. Dena den, Labakak agurrean esan zuenez atzerrira doa, hortaz, finalean ezingo du kantatu. Hori horrela, Urbieta eta Maiz dira abenduaren 8an jokatuko duten finalean egongo direnak. Laugarren postuan Haritz Casabal geratu zen, bosgarrenean Amaia Iturriotz eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsoak, errenteria, kanporaketa, lehenengo, Orereta, Saria, Xenpelar
Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Santa Zezilia Zikloaren barruan, txistu eta danbor doinuak entzun ahal izango dira, igandean, 10:00etatik aurrera, erdialdeko kaleetan. Udal Txistulari Banda, Errenteriako Txistulari Taldea eta Amulleta Danborraren Kofradiak egingo dute ibilbide hori.
Irakurri gehiago
Etiketak:danbor, santa, txistu, zezilia
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Sei gazte auzipetuei modu askotara ari dira azken hilabeteetan elkartasuna adierazten: atxikimenduekin, argazkiak bidaliz… Oraingo honetan musikaren bidetik egingo dute. Oreretako Gazte Asanbladak kontzertuak antolatu ditu biharko. Arratsaldetik goizaldera, beraz, elkartasun musikaz beteko da gaztetxea. Gazte asanbladak azaldu duenez, kontzertu horiek Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainaren barruan antolatu dituzte, “herriko sei gazteei elkartasuna eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bidez, elkartasuna, musikaren
Bidalita Kultura, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Yemamah taldeak Brasilgo doinuak ekarriko ditu Errenteria-Oreretara, gaur gauean. Kontzertua 22:30ean izango da De Cyne Reyna tabernan. Brasil eta Euskal Herriko kideekin osatutako taldea da Yemamah, eta horrek ere taldearen aniztasunean eragina izan du. Hala nola, bossa nova, samba eta fogo doinuak joko dituzte, eta funk, reggae eta jazzarekin nahastu. Lau kideko taldea da: Rodrigo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aste, Cyne, De, herrien, mikelazulo, Reyna, taldea, yemamah
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Fatimako parrokian, gaur, 20:00etan, gazteen txanda izango da Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia zikloan. Musika tailerra lehenik, Mutilak gero, eta segidan, Orereta Txiki abesbatza, Orereta eta Oinarri abesbatzak igoko dira taulara. Kontzertua hiru abesbatzen Tutira Mai-rekin bukatuko da.
Irakurri gehiago
Etiketak:fatimako, gazteak, parrokia, santa, zezilia
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bihar, 22:30etik aurrera, kontzertua izango da De Cyne Reynan. Urrutitik etorritako taldea igoko da oholtzara oraingoan: Brasilgo Yemamah. Brasilgo doinuak entzuteko aukera izango dute Zumardiko tabernara joaten direnek: Bossa nova, samba, fogo… hori guztia, funk, reggae eta jazzarekin nahastuko dute. Lau lagunek osatzen dute taldea: Rodrigo Martins (bateria eta perkusioak), Filipe Bittencourt (gitarra eta ahotsa), [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:astea, brasil, Cyne, De, herrien, Reyna, yemamah
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia Zikloa martxan da. Larunbatean hasi ziren kontzertuak, eta igandera bitartean, musikak, dantzak, bertsolaritzak eta mota guztietako kultur adierazpenek izango dute tokia Errenteria-Oreretan. Gaur atseden hartuko dute, baina, bihar esaterako, Errenteria Musikaleko ikasleen bandak eta dantzako ikasleek, eta ondoren, Errenteria Musikaleko orkestra eta lengoaia musikaleko ikasleek kontzertua emango dute Fatimako parrokian, 20:00etan. Informazio gehiago errenteria.hitza.info -n. a.
Irakurri gehiago
Etiketak:abian, Andra, astea, Mari, musikarien, santa, zezilia
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bertsolari gazteak hartzeko prest dago Errenteria-Orereta. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko dira XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta horietan hemezortzi gazte ariko dira nor baino nor lehian. Hiru kanporaketa jokatuko dituzte, eta sei bertsolari sailkatuko dira finalerako, kanporaketa bakoitzetik bi. Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etan. Azken urteetan bezala, aurten ere Ereintza elkarteak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:23, hilak, kanporaketak, sari, Xenpelar
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »