Hirugarren aldiz, Olagarro Festa egingo dute Fanderian igandean, Erdiko Erreka auzo elkarteak antolatuta, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Hara hurbiltzen diren herritarrek, behintzat, nahiko olagarro probatzeko aukera izango dute 300 kilo prestatuko baitituzte. Kiloko zazpi errazio ateratzea kalkulatzen dute antolatzaileek; beraz, 2.100 errazio izango dituzte herritarren artean banatzeko. Aurten jaio antolatzen ahalegin handia egin duen lankide [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:300 kilo, Fanderia, festa, olagarro
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteetan urtean zehar egindako lanak Merkatuzarren ikusteko aukera dago egunotan. Zehazki, honako auzoetako elkarteek hartu dute parte: Galtzaraborda, Olibet, Beraun, Pontika, Alaberga, Agustinak, Gabierrota eta Kaputxinoak. Ostiralera arte ikusi ahal izango dira, 17:00etatik 20:00etara Jose Luis Caso aretoan.
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, erretiratu, lan, Merkatuzar
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Donostiar bat eta oiartzuar bat izan dira Gazte Mailako Gipuzkoako XXV. Aurresku Txapelketako garaileak: Aitor Lasa eta Aritz Olarte, hurrenez hurren. Lasa A Sailean aritu da (2000-2004 urte bitartean jaiotakoak) eta 154,75 puntu lortu ditu. Olartek, berriz, B Sailean parte hartu du (1996-1999 urte bitartean jaiotakoak), eta 192,5 puntu erdietsi ditu. Larunbatean jokatu zuten aurresku [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aitor Lasa, Aritz Olarte, aurresku, donostiarra, gazte, mailako, oiartzuarra, txapelketa
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Orereta Abesbatzak Errioxako XXIX. Musika Zikloan kontzertua eskainiko du, bihar, Logroñoko Udal Auditorioan. Lehen aldia izango da haur abesbatza batek musika ziklo horretan parte hartuko duela. 53 neska-mutilez osatutako korua eramango du Logroñora Orereta Abesbatzak.
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, Errioxako, musika, Orereta, ziklo
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Landare elkarteak dantzarekin hitzordu bikoitza prestatu du astebururako. Batetik, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa izango da bihar Errenteria Hiria Kulturgunean; bestetik, Kukai Dantza Konpainiak Hnuy Illa lana emango du toki berean, etzi. Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren 25. ekitaldia da aurtengoa. Horregatik, Landareko kideek lehia horretan txapeldun izan diren guztiak omentzeko, herrira ekarriko ditu eta bitan egingo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurresku txapelketa, Errenteria-Orereta, Hnuy Illa, kukai, Landare
Bidalita Dantza, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Bihar hasiko da Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta poesia astearen hamaikagarren aldia, eta horren barnean hainbat ekimen antolatu dituzte ekainaren 2a arte. Hamar urteko ibilbidearen ostean “honakoa gogoetarako erabiliko dugu” azaldu dute antolatzaileek eta horretarako, aurrera egiteko asmoarekin atzera begiratuko dutela zehaztu dute. Bihar hasita, larunbata arte egunero antolatu dituzte poesia emanaldiak Mikelazulo elkartean bertan. Horrekin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:mikelazulo kultur elkarteak, poesia astea hamaikagarrenez
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Herritar talde bat bildu eta aurreskuari txoko bat egitearren Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa lehen aldiz antolatu zutenetik 25 urte pasatu dira. Urteurren berezia izango da, eta maila horretako egitaraua antolatu nahi izan dute Landare Elkarteko antolatzaileek. Errenteriako Udalaren eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntza ere izan dute urte guzti horietan. Asteburua hartu dute 25. urteurreneko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:25, aurresku, txapelketa, urte
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Eskolatik Kalera ekimenean Iratxoaren kondaira antzezlana prestatu dute oraingo honetan. Antzart taldea dago lan horren atzean, eta ostiralean taularatuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 17:30etik aurrera. Haurrei zuzenduta dago ekimena, zehazki, 6-12 urte artekoentzat, eta ohi bezala, Lau Haizetarak eta Euskara departamentuak antolatu dute. Iratxoen bizitzan murgilduko dira haurrak antzezlan horretan. Pertsonaia txiki horiei esker, euskal [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antzezlanak, eskolatik kalera, Iratxoaren kondairak
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Musikaste euskal musikaren astea jadanik sartu da azken egunetan. Bihar antzinako musika landuko dute, eta bertan Jose de Vaquedanoren lanari egingo diote errepasoa Fatimako parrokian, 20:00etan. Iruñeko kamara abesbatzak interpretatuko ditu Josep Cabreren zuzendaritzapean. 11 abestitako egitaraua osatu dute, batik bat Santiago apostoluari eskainitako abestiekin. Izan ere, Garesen (Nafarroa) jaio arren, bere bizitzako urte gehienak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azken, egunetan, Musikaste
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Emakumea: topaketa eta parte hartze soziala izenburupean herriko emakume taldeek egindako lanekin erakusketa bat osatu dute, eta etzi arte ikusteko aukera dago Merkatuzarren (Jose Luis Caso aretoan). Ordutegia 17:00etatik 20:00etara da. Honako emakume taldeek hartu dute parte: Bidexka, Erlontzi, Laguntasuna, Patxiku Zelaia, Lore-Toki, itzatu, Goizalde, Alai, Gurekin, Gure Leku eta Ekinez Egin.
Irakurri gehiago
Etiketak:emakume, lanak, Merkatuzar, talde
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »