Bihar hasiko da Musikaste euskal musikaren astea. Urteurren biribila beteko du, gainera: 40. ekitaldia izango da. Xenpelar Etxean hasiko da, 12:30ean. Memoria musikalaren transmisioa izango da hasiera ekitaldiaren gaia, eta azalpenak emateaz gain, Maddi Oihenartek errezitalditxo bat egingo du Zuberoako kantuekin. “40 urtez etenik gabe” aritzea nabarmendu zuen musika astearen aurkezpenean Mari Karmen Garmendia Andra [...]
Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta horrenbestez, Sevilla, Kadiz, Granada eta Malagako lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte. Horrez gain, poeta batzuen lanak eta horien gaineko poesia eta literatur tailerrak egin ahal izan dituzte.
Ikasturtean zehar plastikako eskola tailerrak egiten dituzten ikasleen lanak ikusteko aukera izango da Merkatuzarren. Zehazki, herriko zortzi ikastetxeetako 550 ikaslek egindako lanak dira (Beraun Beri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz, Orereta, San Jose Gurutzearen Alabak eta Telleri), 5. eta 6. mailan dauden ikasleen lanak. Hilaren 17ra arte egongo da erakusketa martxan, eta aretoa 17:00etatik 20:00etara [...]
Correos rock taldeak disko berrirako prestatu dituen kantak aurkeztuko ditu, bihar, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan (Zumardian dago). Hurrengo lanaren izena Esponjas para borrar el horizonte da, eta herritar guztiak animatu dituzte musika entzutearekin batera, ongi pasatzera.
Iurretako IX. Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Legorburuk irabazi du bertsopaper lehiaketa Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du lehiaketa horretan, 7.000.000.000 biztanle bertsopaperarengatik. 200 eta 100 euroko saria eraman dute, hurrenez hurren
Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Zine Txiroaren barruan, bihar, Abiadura handiko mafia dokumentala emango dute, elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Alpeetako hegoldeko kasua ezagutaraziko du film horrek, eta hala nola, zuritutako diru beltzarekin finantzatu dutela salatuko du: “Zabor ilegalen birziklapen, elikagaien aizuntzea, droga, prostituzio edota arma merkataritzari esker lorturikoa”. Manolo Luppichini eta Claudio Metallok zuzendu dute, eta 60 minutu irauten [...]
Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du, etzi, 19:00etan, Lau Haizetararen elkartean: Gaien trataera bertsolarien aldetik. Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara elkarteak prestatu dute ekimena, eta zehaztu dutenez, oholtza gainean dagoen bertsolari batek gai bat esan orduko izan ditzakeen burutapenak azalduko ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleak. Gaineratu dute “bertsolari batek gai baten aurrean hartu [...]
IX. Iurretako Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Hain zuzen, Legorburuk irabazi du hamargarren ekitaldia, Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du 7.000.000.000 biztanle bertsopaperarengatik. 200 eta 100 euroko saria eraman dute.
Barbara Jacobs idazle mexikarraren Las hojas muertas eleberriaren gaineko irakurketa egingo dute, gaur, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Literatur solasaldien barruko ekimena da, eta Jose Luis Canchok gidatuko du hizketaldia. Bertan parte hartzeko nahikoa da liburua irakurtzea eta Xenpelar Etxetik pasatzea.
18:00etan, azalpenen eta txalapartaren ondoren, irrintziarekin lehertu zen festa. Edalontziekin eman zuten zenbakiaren zozketan, berriz, honako zenbakia suertatu zen irabazle: 2.418. Hamabost eguneko epea dauka irabazleak, OARSO BIDASOKO HITZAtik oparia jasotzera pasatzeko.
Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, [...]
Bateragune auziaren gainean Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko eta “konponbide garaia” dela aldarrikatzeko, hamarnaka herritarrek egin dute bat Errenteriako Gobernu Taldeak gaur eguerdirako deitu [...]
Zigorra murriztu arren, espetxean segiko dute Bateragune auziko auzipetuek. Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak hartu zuen erabaki hori, eta honako espetxe zigorrak ebatzi zituen bost auzipetuentzat: Errenteria-Oreretako Sonia [...]
Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.
Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.