Beti Prest Dantza Elkarteak Plazara ekimena antolatu du biharko (larunbata). Herriko dantzak eta kantak uztartuz egingo dute ekimena, Herriko Enparantzan, eta herriko erraldoi Xanti eta Maialenek bertan parte hartuko dute. Bi taldetan banatuko dira dantzariak eta erraldoi eta buruhandiak, eta denek bat egingo dute 19:00etan Herriko Enparantzan. Dantzariak 18:00etan abiatuko dira Musika plazatik, 18:30ean Kutxaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:buruhandi, dantza, erraldoi, errenteria, Orereta
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean eman zituzten Xenpelar Bertso Eskolaren XXIV. Zapirain Anaiak eta XIV. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sariak. Lehenean, Lasarte-Oriako Ane Labaka izan zen irabazlea, Lurretik mila metrora lanagatik; bigarren saria Aitor Albistur errenteriarrak irabazi zuen, Forastero bertso sortarekin. Bigarren sariketan, berriz, Aitor Servier-Etchechuri azkaindarra izan zen onena, Eragin ezberdina sorkuntzarekin. Iraitz Mateo oiartzuarra atzetik izan zuen, Munduaren amaiera egunkari bakarrean lanarekin. Sariak eman ondoren Arrebak -en saioa eman zuten
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolaritza, errenteria
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Torrekua berritu zutenetik hutsik egon da, eta orain, hain zuzen, eraikina zerekin bete, horrexek sortu du ika-mika. Eraikina jantzi museo izateko xedearekin berritu zuten duela bi urte, Iraultza dantza taldeak urteak egin ostean nahi horren atzetik. Orain, ordea, udalak ostatu bihurtzeko asmoa azaldu du, eta dantza taldea sinadurak biltzen hasi da Interneten Torrekua jantzi museo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, dantza, irauntza, jantzi, museo, sinadurak, talde, Torrekua
Bidalita Kultura, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Mikelazulok literatura eskola antolatu du etzirako, 10:00etan, elkartean. Karlos Del Olmo EIZIEko kide eta itzultzaileak bere gremiokoei buruz hitz egingo du. Hala, lehen itzultzaileak nortzuk izan ziren azalduko du, eta euskarara zein ekarpen egin zuten. Izena emateko oierguillan[a bildua]hotmail.com -era idatzi behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:eskola, Literatura, mikelazulo
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Xenpelar Sarien ostean, bertso eskolaren emanaldiak aurrera doaz, eta astebururako bi ekitaldi antolatu ditu: Xenpelarri buruzko hitzaldia etzi, eta Bi arreba ikuskizuna, larunbatean. Xabier Amuriza ariko da Xenpelarri buruzko pasarteak eta bitxikeriak kontatzen hitzaldian. 19:00etan hasiko da, Xenpelar Etxean. Hurrengo egunean, berriz, Xenpelar eta Chopinen gorputzean sartuko dira Andoni Egaña eta Xabier Lizaso Bi arreba antzezlanean. Bertsolaria nahiz pianista [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arreba, bertso, bi, chopin, eskola, ikuskizuna, Xenpelar
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Jone Uria: Xenpelar Sarietako txapelduna Kontrakotasunei aurre egin zien Jone Uriak (Algorta, 1990) larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Bost mutilekin batera igo zen oholtzara eta bizkaitar bakarra zen Peio Ormazabalekin batera. Hala ere, bera izan zen nagusi, eta Xenpelar Sariko txapela jantzi zuen. Zer esanahi dauka zuretzat Xenpelar Saria irabazi izanak? Poza beti ematen du txapel bat irabazteak. Horrelako sariketak gazteontzat beste plaza bat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolari, elkarrizketa, gazte, jone, sari, uria, Xenpelar
Bidalita Elkarrizketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hirugarren aldiz antolatu du EHGAMek gazteen literatur lehiaketa, eta dagoeneko jakinarazi du zeintzuk diren aurtengo irabazleak. Sari guztiak atzerrira joan dira. 16-18 urte artekoen mailan, Carlos Catena Cozar jaendarra (Andaluzia, Espainia) nagusitu da, eta bigarren Jazline de la Caridad Chavez Quian kubatarra izan da. 18-25 urtekoen mailako sariak Espainiara joan dira: Pamela Fernandez Tovarrek lortu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EHGAM, gazteen, gltb, hamazazpi, lan, lehiaketa, literatur, madelon
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Orereta abesbatzako gazteak Alemaniako Oihan Beltzean izan dira asteburuan, Altensteigeko koruarekin —Christophorus Kinder un Jungendchor— abestu dute, elkar truke baten barruan. Uztailean alemaniarrak izan ziren Errenteria-Oreretan, eta Fatimako elizan kontzertu bat eman zuten Orereta abesbatzarekin batera. Orain alderantzizko prozesua eduki dute. Altensteigen bi kontzertu eman ditu, hilaren 6 eta 7an, Gabonen testuinguruan. Imanol Elizasu abesbatzako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, Alemania, buelta, elkartruke, Orereta
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Klasikoak Badatoz egitasmoa martxan jarri du Mikelazulo kultur elkarteak, eta igandean, pieza klasikoak landuko dute elkartean. Berpizkundetik gaur egunerainoko musika klasiko eramatea proposatu du Mikelazulok, eta gero joaten diren aurrean aurkeztea, pieza horren azalpen bat emanez. Ekimen hori igandean izango da, 10:30ean, Mikelazulon. Pieza horiek artxibo digitalean, CDan edo biniloan eramateko eskatu dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:klasikoa, landu, mikelazulo, musika
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »