Kultura

Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean

2012/02/22
Nork
Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean

Glam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jose Luis Ansorenak jasoko du Manuel Lekuona saria

2012/02/17
Nork

Jose Luis Ansorenak jasoko du Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona Saria. Andra Mari Abesbatzak argitaratzen duen AMA Berripapera boletinaren bosgarren zenbakian eman dute horren berri, eta jakinarazi dutenez, udaberrian emango diote saria Ansorenari, “horri begira Eusko Ikaskuntzak antolatutako ekitaldi publikoan”. Eusko Ikaskuntzak 1.983. urtean sortu zuen Manuel Lekuona saria, euskal kulturako pertsonei “interes handiko obra osoa” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ahoarekin eta oinarekin margotzen duten artisten lanak, Xenpelar Etxean

2012/02/15
Nork
Ahoarekin eta oinarekin margotzen duten artisten lanak, Xenpelar Etxean

Ahoa eta oinarekin margotzen duten artisten lanen erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean. Errenteriako Udalaren laguntzarekin ahoa eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak antolatutako erakusketan 30 lan bildu ditu guztira, eta martxoaren 2ra bitarte ikus daiteke, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara. Elkartearen Espainiako Estatuko zuzendari Ricardo Charlofe izan zen herenegungo aurkezpen ekitaldian. Azken horrek azaldu zuenez, erakusketan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zazpi urrezko lortu dituzte musika eskolako ikasleek

2012/02/10
Nork

Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kukaik ‘Out/in’ lana aurkeztu du, ‘Karrikan’-en aretorako egokitzapena

2012/02/09
Nork
Kukaik ‘Out/in’ lana aurkeztu du, ‘Karrikan’-en aretorako egokitzapena

Out/in ikuskizunarekin etorri da Kukai. Karrikan proiektuaren ondorengoa da, hain zuzen, “kaleko ikuskizunaren areto barrurako moldaketa”, Jon Maia Kukai dantza konpainiako kideak azaldu duenez: “Karrikan kale ikuskizun bat da; kalerako sortu zen espresuki. Orduan egindako lanaren ondoren, ikusi genuen ikuskizunak garapen berri bat izan zezakeela, eta areto barruan ere oso ondo funtzionatu zezakeela”. Ikuskizuna bi zatitan banatua dago: Aupa mutil eta Sorbatza . Lehenengoa, Iker Gomez koreografoarekin osatu dute. Gomezi eskatu zioten Gipuzkoako dantzetan inprobisazioaren gainean dauden dantzei buruz gogoeta bat egiteko, eta hortik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eresbilek 2.800 dokumentu berri bildu ditu azken urtean

2012/02/09
Nork
Eresbilek 2.800 dokumentu  berri bildu ditu azken urtean

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren funtsa 210.000 dokumentuetaraino heltzear dago, 2011. urtean bildu dituen 2.879 dokumentuei esker. Funtsean dauden dokumentuetatik 99.979 ikus-entzunezko materialak dira; 76.146 partiturak; 17.200 liburuak, aldizkariak eta mikroformak; eta 15.722 eskutitzak, argazkiak, programak eta kartelak. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak eman zuen atzo 2011 urteko datuen berri. Halaber, 2012rako dituzten erronka eta egitasmo berriak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inauteri giroko kontzertua emango du udal txistulari taldeak

2012/02/09
Nork

Inauteriak gainean daudela kontuan izanik, udal txistulari taldeak Inauteri giroko kontzertua emango du igandean, 12:00etan, Herriko Plazan. Ordu erdi beranduago, Telleri ikastetxeko ikasleak batuko zaizkie, eta kaldereroen konpartsako doinuak joko dituzte, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Honako egitaraua prestatu dute: Ihauteriko banda doinuak, Andre Madalen, Habanera, arin arina, Pastelero, Hemezortzi neska zahar, Baratzeko pikuak, jota eta Kaldereroen konpartsa .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburu aurkezpena eta solasaldia, Mikelazulon

2012/02/08
Nork

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, eta Mikelazuloko Gosariak ekimenaren barruan, Umbrales. Fugas de la institución total; entre captura y vida liburua aurkeztuko dute igandean, goizeko hamar eta erdietatik aurrera. Liburu hori osatzen duten hemeretzi ataletan zehar, hainbat erakunderen egungo egoeraren gaineko idatzi eta testigantzak bildu dituzte. Espetxeak leku berezia duela zehaztu dute antolatzaileek: “Villabona (Asturias, Espainia) espetxeko modulo terapeutiko batean egindako ikerketa izan da, itxialdi prozesuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inaxio Garmendia omenduko du bandak bere azken kontzertuan

2012/02/08
Nork

Inaxio Garmendia EMKE Errenteria Musika Kultur Elkartearen bandako klarinete jotzaileak azken kontzertua joko du bandarekin, etzi arratsaldean, Fatimako Andra Mariaren elizan. Emanaldia doan da, eta 20:30ean hasiko da. Azken kontzertua dela eta, EMKEk egitarau berezia prestatu du, Garmendiari gehien gustatzen zaizkion abestiekin: Yesterday (The Beatlesena), Egmon (Beethovenena), Rapsodia Hungara (Lisztena), La isla de las perlas eta Maite (Pablo Sorozabalenak) eta Glenn Millerren hainbat abesti. Inaxio Garmendiak 80 urte ditu, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Karrikan’-en ondorengoa: ‘Out/in’

2012/02/08
Nork

Kukai dantza konpainiak Out/in lan berria aurkeztu du gaur Errenteria Hiria Kulturgunean. Igandean izango da estreinaldi ofiziala toki berean (19:30ean). Jon Maiak kideak azaldu duenez, iazko maiatzean aurkeztu zuten Karrikan proiektutik abiatuta jarri dute martxan Out/in . Bi koreografiatan dago banatuta: Aupa mutil eta Sorbatza . Lehenengoa Iker Gomez koreografoarekin osatu dute, eta bigarrena, berriz, Damian Muñoz eta Virginia Garciarekin. Errenteria Hiria Kulturgunean estreinatuko dute lana udalarekin sinatutako akordioaren haritik. Dagoeneko sarrerak salgai daude leihatilan, 7 eta 9 euroren truke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 41 segundo · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 44 segundo · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]