Jaiak

San Tomas feria: argazkiak

2012/12/21
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Santomasak, prest

2012/12/18
Nork
Santomasak, prest

Aurten ere, auzolaean antolatutako San Tomas Eguna ospatuko dute Errenteria-Oreretan Iaz ekin zion San Tomas Batzordeak bideari, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan, auzolanean sortuak. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak, eta norbanako zein eragileak. Ostiralean izango da San Tomas Eguna: «Inoizko azoka egunik ederrena eta handiena». Hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin Gamon [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Herritarren San Tomasak hilaren 21ean

2012/12/14
Nork
Herritarren San Tomasak hilaren 21ean

Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak. Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Azoka larunbatean egingo dute Beraunen

2012/12/12
Nork

San Tomas Eguna ostiralean izango da, baina herriko zenbait auzo elkartetan aurreko asteburura aurreratzen dute, Beraunen, esate baterako. Hala, larunbatean egingo dute San Tomas Azoka. Goizean goizetik baserriko produktuen erakusketa izango da, eta animaliak ere ikusteko aukera izango da. Horrez gain, baserriko produktuak erosi ere egin ahal izango dira, eta era berean, baita tripa bete [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azoka, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Egunean postua jartzeko eskaerak hilaren 16ra arte

2012/11/07
Nork

Udalak abenduaren 21eko San Tomas Egunari begira postua jartzeko asmoa dutenei jakinarazi die hilaren 16ra arte dagoela epea postua jartzeko eskaerak aurkezteko. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dira, erregistro orokorrean, baina horiek jasotzeko kulturgunetik pasatu behar da (Alfontso XI kalea). Horrekin batera, jarri nahi den postuaren krokisa aurkeztu behar da, neurri eta ezaugarriak zehaztuz. Bestalde, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 5ean hasiko dira San Tomas Eguna lantzen

2012/10/30
Nork

Abenduaren 21a gerturatzen ari da, eta hori buruan dutela, datorren astelehenean, hilaren 5ean, bilduko dira lehen aldiz San Tomas Eguna prestatzen hasteko. Batzar hori 19:30ean hasiko da Merkatuzarreko balioanitzeko gelan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Madalenetako ondorioak aterako ditu jai batzordeak

2012/10/17
Nork

Madalenetako jai batzordeak aurtengo jaien balorazioa egingo du, etzi, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Jai batzordean parte hartu zuten guztiak deitu dituzte bilera horretan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Hiru egunez festa giroan murgilduko da Agustinak auzoa

2012/09/14
Nork
Hiru egunez festa giroan murgilduko da Agustinak auzoa

Hiru egunetako jaiak hasiko dira gaur Agustinak auzoan . Gaurtik igandera bitartean, beraz, musika, dantza eta jokoak ez dira faltako auzoan. Arratsaldeko zazpietan hasiko dira jaiak, duela 32 urte Agustinetako haur danborrada sortu zuen Segundo Ruizen eskutik. Ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. 21:00etan auzo afaria egingo dute entsalada, saiheskia eta postrearekin. Auzotar guztiak gonbidatuta daude hara joateko. Joan nahi izanez gero, tiketak erosi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agustinetako jaiak hasiko dira bihar

2012/09/13
Nork

Hiru egunez jaietan murgilduko da Agustinak auzoa. Hauxe egitaraua: Ostirala 19:00: Txupinazoa, duela 32 urte Agustinetako haur danborradaren sortzailea izan zen Segundo Ruizen eskutik. 19:30: Poteo herrikoia auzoko tabernetan trikitilariek alaiturik. Bertan, pintxo txapelketa izango da. Ondara, Moran, Agustinas eta auzo elkarteko tabernetan (lau pintxo eta lau pote 6 euro). 22:30: Mus txapelketa, Agustinas tabernan (tabernan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Jaiak | Iruzkin bat »

Festak giro onean

2012/09/11
Nork
Festak giro onean

Beraunen Ama Guadalupekoaren Jaiak ospatu dituzte egunotan, baina egun handiena larunbata izan zen, haurren eta helduen danborradekin. Horrez gain, pilota partidak ere jokatu zituzten Beraun Bera elkarteak antolatuta. Gomazko paletan Jose Angel eta Eduk irabazi zieten Txistu eta Igorri.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)