Ingurumena

«Gipuzkoako PSEri desgaste estrategia uzteko eskatzen diogu»

2012/12/21
Nork

EAJren proposamena sorpresa ez dela izan esan dute Oarsoaldeko Eguzkik eta Errenteria Orereta Bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuen harira, hondakinen gaiarekin herritarren borondatearen aurka jo dela nabarmendu dute Oarsoaldeko Eguzki eta Errenteria-Orereta Bizirik taldeek. «Gipuzkoako PSEri desgaste estrategia alde batera uzteko eskatzen diogu eta gai honi buruz bere hasierako planteamenduak berreskuratzeko», adierazi dute. EAJren proposamena [aurrekontuaren partida bat gordetzea Zubietan errauste planta bat egiteko] ez da sorpresa izan talde [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hondakin Batzordea astelehenean bilduko da

2012/12/07
Nork

Hirugarren bileraren ostean, astelehenean bilduko da berriro Hondakinen Batzordea, 19:00etan, Merkatuzarren. Ingurumen Sailak aurreratu duenez, laster partekatuko dute orain arte egindako lanketa auzo elkarteekin, eta euren iritziak eta ekarpenak bilduko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen Batzordearen hurrengo bilera, astelehenean

2012/12/06
Nork

Errenteriako Hondakinen Batzordeak hondakin solidoen gaineko hausnarketa egiten ari da, eta dagoeneko hiru bilera egin ditu. Laugarrena, asteartean izango da, 19:00etan, Merkatuzarren. Astearteko bilera irekia da, eta edonork joan ahal izango du. Hori bai, asistentzia jakinarazi beharko da aitor[a bildua]izadi21.net helbidera idatzita edo 943 49 22 15 telefono zenbakira deituta. Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, laster [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Alkateen Ituna onartu delako pozik agertu da Ingurumen Saila

2012/12/05
Nork

Azaroko udalbatzarrean Errenteriako Udala Alkateen Itunera atxikitzea onartu zuen Udalbatzak aho batez. Ingurumen Saila “pozik” agertu da erabaki horrekin, eta itun hori tokiko energia iraunkor baten alde hartutako erabaki garrantzitsua dela nabarmendu du. Europako Batzordeak klima aldaketa eta energia arloan sustatutako itun horrekin udalerriek konpromisoa hartzen dute CO2 isurketak %20 murrizteko, hori lortzeko energia eraginkortasuna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alkateen Itunarekin bat egiteagatik pozik agertu da Ingurumen Saila

2012/11/30
Nork

Errenteriako Ingurumen Departamendua asteartean Udalbatzak Alkateen Itunarekin bat egiteko hartutako erabakiarekin pozik agertu da. Klima aldaketa eta energia arloan Europako Batasunak sustatuko ekimena da, eta energia iraunkorreko politikak aurkezterako garaian, tokiko agintariei babesa eman eta ahalegina sostengatzea du helburu. Jose Manuel Ferradas buru duen departamenduak azaldu duenez, udala hainbat konpromiso hartzera bultzatzen du itunak: CO2 isurketak %20 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen batzordea hirugarrenez bilduko da

2012/11/27
Nork

Gaur bilduko da hondakinen batzordea, dagoeneko hirugarrenez. Bilkura Merkatuzarren izango da, 19:00etan. Herritar guztiei zabaldu diete parte hartzeko gonbidapena, baina konfirmatu egin beharko da, 943 49 22 15 telefono zenbakira deituz edo aitor[a bildua]izadi21.net -era idatziz Informazioa ere eska daiteke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ingurumenaren gainean, herriko eragileen 40 esperientzia bildu dituzte

2012/11/23
Nork

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea da honakoa —hilaren 17tik 25era—, eta Errenteria-Oreretan ekimen bat martxan jarri dute horren harira. Hain zuzen, elkarte, ikastetxe eta norbanakoen artean, ingurumenaren arloan 40 esperientzia bildu dituzte, eta horien berri emateko informazio karpa bat osatu dute. Astelehenean Zumardian jarri zuten bezala, asteburuan, beste bi txokotan izango da: bihar, Xabier Olaskoaga plazan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen batzordea asteartean elkartuko da

2012/11/23
Nork

Hirugarren lan saioa egingo du Hondakinen Batzordeak asteartean, Merkatuzarren. Bilera horien asmoa “herrian dagoen hondakinen arazoari irtenbide bat ematea” dela gogorarazi du Ingurumen Sailak. Batzarra 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, eta antolatzaileen arabera, gehienez ere bi ordu iraungo du. Bileran parte hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar da, edo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Añarbeko baso erreserbarekiko “ardura” eskatu diote aldundiari ekologistek

2012/11/22
Nork

Añarbeko baso erreserba izendatzeko erabakiaren gainean oraindik ez du Gipuzkoako Foru Aldundiak pausorik eman, eta Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde talde ekologistek “ardura” eskatu diote erakundeari. Zentzu horretan, “onartezina” dela esan dute “udaletxean erabakia hartu zenetik ia hiru urte igaro direnean, natur parkearen kudeatzaile den aldundiak, basoaren jabearen eskaera luzatzearen estrategiarekin jarraitzea”. Gaineratu dutenez, “presazkoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ekimenak, Europako Hondakinen Prebentziorako Astearen harira

2012/11/21
Nork

Hilaren 17tik 25era, Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatzen da, eta Errenteria-Oreretan ere egin diote txoko bat ekimen horri. Errenteriako Ingurumen Sailak herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 40 esperientzia bildu ditu, eta horiek auzoz auzo erakusten ari da. Astelehenean Erdigunean (Gamon Zumardian) egon zen informazio karpa hori, eta larunbatean Xabier Olaskoaga plazan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)