Amaiur indartsu eta PSE-EE gainbehera

2011/11/21
Nork

Amaiur indarrrarekin sartu da agertoki politikoan atzoko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ostean. 2008ko hauteskundeetako datuekin alderatzerik ez badago ere, 6.419 errenteriarrek egin du koalizio subiranistaren aldeko hautua eta lehenengo indar bihurtu da beraz, Errenteria-Oreretan. Aurreko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta bozka alde handiena izan duen alderdia PSE-EE izan da. 2008an jasotako 9.478 bozken aurrean, 3.548 gutxiago jaso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute gaur arratsaldean Gaztetxean

2011/11/11
Nork

Une “historikoaren” harira, “eskubide guztien errespetuan oinarritutako agertokia lortzeko gazte ezkertiar eta independentistak elkartzeko” deia egin dute gaztetxetik. Horretarako, Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute, gaur, Zabala Enea II gaztetxean, 20:30etik aurrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hauteskundeak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Odon Elorzak larrosak banatuko ditu Beraunen

2011/11/11
Nork

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Odon Elorza hautagaia larrosak banatzen ariko da Beraunen, bihar, 11:30ean. Elorzarekin batera, Rafaela Romero PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramailea eta Juan Carlos Merino Errenteriako PSE-EEko bozeramailea izango dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hauteskundeak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Amaiurrek ekitaldia egingo du ostegunean Niessenen

2011/11/08
Nork

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Amaiurrek lan ildoak aurkeztuko ditu etzi, 19:00etan, Niessen aretoan. Oro har, nazioak “aldaketa politiko eta sozialaren prozesuan behin betiko bakea, aitorpena eta konponbide demokratikoen agertokia” eskatzen duela iritzi dio Amaiurrek, eta horrenbestez, “Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen defentsa irmoa” egingo duela. Larunbatean bigarren ekitaldi bat egingo dute: Zubi ekimen erraldoia . 12:00etan elkartuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Mendoza: “Herriak behar zuen kolore aldaketa lortu dugu”

2011/06/11
Nork
Mendoza: “Herriak behar zuen kolore aldaketa lortu dugu”

Herritarrek txalo artean hartu dute aldaketa. 28 urteren ostean alkatetza kendu dio Bilduk PSE-EEri, eta Julen Mendozak hartu du aginte makila. Bederatzina boto lortu dituzte Bilduko hautagai Mendozak eta PSE-EEko hautagai Juan Carlos Merinok. Horrenbestez, hauteskundeetan boto gehien lortutako alderdiak, Bilduk, lortu du alkatetza. Kargua hartu bezain pronto “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aldaketa etorri da Errenterian Bildurekin

2011/06/11
Nork

Jakinmina argitu da: Bilduk hartu du Errenteria-Oreretan aginte makila, eta Julen Mendoza izango da alkate berria. EAJk bere hautagaitza aurkeztu du baina txuri bozkatu du. PSE-EEk ere ez du nahikoa izan PPren botoekin. Bilduk, berriz, EBren botoekin lortu du gehiengoa alkatetza lortzeko. PSE-EErena izan da alkatetza azken 28 urteetan, eta Bildurekin etorri da aldaketa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ordu erdi alkatea erabakitzeko

2011/06/11
Nork

Ordu erdi falta da alkate berria nor den erabakitzeko. Ertzaintzaren presentzia nabaria da Herriko Enparantzan 11:00etan hasiko den kargu hartze saioa dela eta. Jakinmina handia da herritarren artean, eta azken egunotan Errenteria-Oreretako egoera Donostia eta Lasarteko udaletakoarekin alderatu dute. Azken bi horietan Bilduk lortu berri du alkatetza.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Julen Mendoza: «Azken minutura arte jokatuko den partida izango da hau»

2011/06/08
Nork

Oarsoaldeko eta Bidasoko udal gehienetan dagoeneko dena erabakita dagoen arren, Errenteria-Oreretan ezin da halakorik esan. Karguak hartzeko 48 ordu falta  direnean oraindik ez dago ezer erabakita, eta hautesleek aukeratutako ordezkariek zer bozkatu duten ikusitakoan erabakiko da nola osatuko den udal berria. Hori etzidamu izango da, 11:00etatik aurrera. Hala ere, ezingo du edonork joan, gonbidapenak beharko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

“Bazterketarik gabeko” erronda egin ari da Errenteria-Oreretako Bildu

2011/06/03
Nork

Hilaren 11n eratuko dira Oarsoaldeko eta Bidasoko Udalbatzak. Zentzu horretan, punturik interesgarrienetakoa Errenteria-Oreretan dago, 28 urteren ondoren PSE-EEren hegemonia hautsi zuelako maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioak. Hala, Bildukoek jakinarazi dute alkatearen izendapenari begira “bazterketarik gabeko” erronda egiten ari direla ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin, “herritarrek eskatutako aldaketa ahalik eta modurik eraginkorrenean egin dadin”. Bide batez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du Bilduk

2011/05/30
Nork

Udal hauteskundeetan Bildu izan da garaile zortzi zinegotzi eta 6.301 botorekin, eta auzoetan ere bera nagusitu da: herriko hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du. Gainontzeko hiruretan PSE-EE izan da garaile. Bilduk bost auzo kendu dizkio aurten PSE-EEri. Duela lau urteko bozetan Agustinetan; Alabergan; Gabierrotan, Fanderian eta Lartzabalen (bat bezala kontatzen dira); Iztietan eta Pontikan alderdi sozialista [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]