Hartu hitza

Aupa gazte!

2011/04/28
Nork

Maitane Linazasoro. Oreretako Gazte Mugimenduaren izenean. Oreretako gazte bat naiz. Jaio nintzenean, guztiak bezala, ez neukan naizenaren eta izan nahi dudanaren kontzientziarik. Baina orain, heltzen noan heinean, konturatu naiz nire bizitza guztia espetxean pasatu duzula, borrokan pasatu duzula. Jaio, eta herriko egoera zein zen ez nekien baina errealitatea da, momentu horietan, zu, beste hainbat euskal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

EAJk ateratako idazkiari buruz

2011/04/13
Nork

Karlos Murua eta Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotziak. Garrantzizkoa iruditzen zaigu Udalaren egoera ekonomikoa dela-eta EAJk argitaratutako idazkiari buruz hainbat adierazpen egitea: Sozialisten kudeaketa ereduak gure Udala egoera larrian jarri duela esanda, litekeena da EAJk horren erantzukizuna PSOEk soilik duela pentsarazi nahi izatea. Aldiz, ez dugu ahaztu behar EAJk hainbat legealditan jardun duela kudeaketan PSOErekin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Korrika 17. Errenteria-Oreretako argazkiak

2011/04/13
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Hartu hitza, Kirola, Nabarmenak | Iruzkin bat »

Lan jazarpena eta ardurak

2011/03/30
Nork

Javier Sanz. LABeko ordezkaria. Lan jazarpenaren gaia, mobbing bezala ezagutua, “gaitz sozialen” alorrean geroz eta espazio handiagoa hartzen ari da inolako zalantzarik gabe. Gai horren barnean zaila da albisteren bat ontzat jotzea. Hala ere, duela aste batzuk Espainiako Estatuko prentsak gertakari batzuk ezagutarazi zituen, eta hori jazarpen mota hori errotik mozteko ahaleginean, jarrera konstruktiboa dela iritzi diogu. La Rioja egunkariak, otsailaren 15ean, mobbing kasu baten berri eman zuen, Errioxako Gobernuko langile baten kontra egindakoa. Salaketa jarri zuen, eta prozedura legal baten ondoren, langileari 81.492 euro ematera zigortu zuten gobernua. Epai hori dela eta, erkidego horretako PSOEk erabaki du jazarpenaren arduradunei exijitzea zigorra ordaintzea, eta ez diru kutxa publikoei. Horrekin batera, dimisioa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Murias Center 4

2011/03/24
Nork

Iñaki Queralt. Ezker abertzaleko zinegotzia. (Erredakzioan itzulia) Ez dakit zehazki zenbatetan Errenteriako Udalbatzak agertarazi duen bere posizio irmoa Niessen merkataritza zentroan supermerkatu zerbitzua emango duen enpresak Sabecoko langileak berriro kontratatu ditzan. Gogorarazi behar  da duela sei hilabetetik dagoela itxita supermerkatura bideratuta dagoen gunea. Udalbatzaren jarrera irmoak ez du beste interpretazioetarako aukerarik ematen, ezta interpretazio interesatuena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Madarikatuak!

2011/03/23
Nork

Joxe Iriarte Bikila . Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta. Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren  gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu  (eta agindua bete) zenutenak! Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak! Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Zinegotzi independentisten gutuna: “Martxoaren 8a, zutik emakumeok!”

2011/03/08
Nork

Martxoaren 8a, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna, emakumeok urteko gainontzeko egunetan bezala, gure eskubideak ozen aldarrikatzeko eguna dugu . Egun, emakumeok pairatzen dugun eskubide  urraketa eta zapalkuntza sistematikoak etengabekoak dira. Martxoaren 8a hurbiltzen denean, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mezuak helarazten dizkigute erakunde ezberdinek. Baina, zer egiten da eguneroko politikan? Gizarte patriarkal honetan, emakumeek jasaten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea, Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Libiarekin eta ipar Afrikako herriekin elkartasun aktiboa

2011/02/28
Nork

Joxe Iriarte Bikila . Errenteria-Orereta. Ipar Afrikako basamortuetako haize bortitzak (Simuna edo Riag entinak) zirimolaka hasten denean aurrean harrapatzen duen guztia airean eramaten du edo hareaz estali. Tokiz tokiko berezitasunak dela medio, antzeko zerbait ari da gertatzen lurralde horietako herrietan. Tunezen hasitako herri errebolta eta gero, toki askotan iraultza demokratikoa  gauzatzen ari dira diktadurak abailduz eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Fermin Balentzia, Landaren

2011/02/23
Nork

Juan Diego Ramos Martinez Pelukas . Errenteria-Orereta. Hilaren 18an Landare elkarteak afari-kontzertua antolatu zuen Fermin Balentzia musikariarekin. Amaiak eta une hartan  bere laguntzaile  izandako gazteek, jatetxerik onenetakoen pareko menua eskaini ziguten. Gula entsalada , foie, txanpinoi eta patatekin lagunduta; haragi egosia; helatua eta petit chouxak. Ondoren, inprobisatutako agertokira igo zen Fermin , eta emanaldia hasi zuen. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Tamalgarria, Touring-Beti Ona

2011/02/16
Nork

Juan Diego Ramos Martinez Pelukas . Errenteria-Orereta. Tamalgarria izan zen larunbatean Fanderian ikusi genuena,  arrazoi askorengatik. Tamalgarria jokalariek zelaian emandako ikuskizun lotsagarriarengatik. Kolpeak izan ziren euren artean. Elkarrekin bizi dira Oreretan, eta soberan ezagutzen dira, baina beraiek partidaren tentsioaren aitzakia zuten. Harmailetan ikusleen jarrera ere tamalgarria izan zen. Ika-mikak eta irainak herritarren artean. Tamalgarria izan zen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 38 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 43 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.