Hartu hitza

Udalak auzo elkartearekin egindako bileraren haritik

2012/09/05
Nork

Jose Cruz Legorburu. Gabierrotako Auzo Elkarteko presidentea.  Errenteriako Udalak Gabierrotan bilera ireki bat deitu zuen 2011ko urriaren 3an, eta auzo elkartearen lokalean bertan egin zen egun horretan. Bertan Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez zinegotziak eta 66 bizilagunek parte hartu zuten, eta Gabierrotan dauden arazo garrantzitsuenak jakinarazi ziren, eta baita beste txikiago batzuk ere, oraindik irtenbidea eman ez zaienak. Alkateak azaldu zuen Errenteriako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Gauzak argi uzteko’

2012/07/13
Nork

Josetxo Ule. Niri buruz zenbait komunikabidetan agertu diren oharren harira, esan nahi dut testuingurutik ateratzen ari direla, zorionez, dagoeneko pasatu diren beste garai batzuetan eta egoera zehatz batzuetan izandako gertakari batzuk. Gertakari horiek garai zehatz batean izan ziren: gure gizartea aldatu gabeko tradizioak mantentzeko eta denbora berrietara egokitze aldera, horiek aldatzeko eskaeren arteko borroka bat bizi izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hartu hitza, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

‘Ez nire izenean’

2012/07/10
Nork

Ana Konpañon Valdibieso. Prentsan irakurri dudanez, aurten Errenteriako Udalak Alabergako danborrada omendu nahi du, eta horien artean, Ule jauna. Hemendik nire erabateko ezadostasuna adierazi nahi dut. Guztiok dakigu Ule jaunak urte askotan zuzendu zuela Alabergako danborrada. Era berean, guztiok dakigu gizon horrek publikoki esan zuela berak danborrada zuzentzen zuen bitartean emakumeek ez genuela bertan parte hartuko. Eta hitz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Orereta 1512′

2012/07/03
Nork

Santi Angulo. Errenteria-Orereta. XVI. mendean Europako estatu handiak sortu zirela diote historia idatzi dutenek. Historialari hauek, ostera, herri txikien eta, oro har, herritarren sufrimenduaren gainean eraiki zirela ahaztu egiten dute. Garai hartan Espainiako eta Frantziako erregeen armadak norgehiagoka zebiltzan Europan zehar, harrapatzen zuten guztia suntsitzen. 1512. urtean espainiarrek Nafarroaren erresuma independentea konkistatu zuten. Espainiarrek Guyena (gaurko Akitania gutxi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: “Plan orokorraren balorazioa”

2012/05/02
Nork

Duela zortzi urte, 2004. urteko otsailean, aldundiak Oreretako Plan Orokorra onartu zuen, hainbat eragile politikoren eta sozialen ezezkoa jaso zuen plana, hain zuzen. Balantzea egiteko garaia da, beraz, plan orokorra indarrean egoteko epea gainditu baita. Besteak beste, aipatu zortzi urteetan egiteko, aurreikusten ziren etxebizitzen kopurua zehazten zuen plan horrek, lau urteko bi tartetan gauzatzeko aukera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: “Ares jaunari”

2012/05/02
Nork

Iñigo Cabacasi gertatutakoa presente dagoenean, Errenterian, beste Iñigo bat inolako arrazoirik gabe modu basatian jipoitu zuten lau ertzainek apirilaren 14ko gauean. Antza denez, gau horretan norbait txikitzeko gogoa zeukaten (ze ausartak lau baten kontra, eta gainera, armatuak). Iñigorekin batera beste gazte bat ere erasotua izan zen. Balentria horrekin nahikoa ez, eta atxilotuta eraman zuten, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Berandu eta lekuz kanpo

2012/03/16
Nork

Santi Angulo, LABeko afiliatua. “Langabezia tasarekin kezkatuta azaltzen zaigu alderdi sozialista eta udal gobernuari enplegu-politika sustatzeko proposamena egin dio. Nik ez dakit, une honetan, PSOEk berak zorpean utzitako udalak zer ahalmen ekonomiko eta zein eskumen dituen hori aurrera eramateko, baina, berandu datorrela iruditzen zait, krisi ekonomikoak luze joko duelako eta PPren erreformak lan baldintzak enpresarien eskuetan utzi dituelako. Zazpi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Euskaltzale bat zigortuta

2012/01/20
Nork

“Joan den astelehenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen gainean hartutako erabakia ezagutu genuen. Errenteria-Oreretako sei gazteri, sei eta sei urte eta erdi arteko zigorra ezarri die epaiketa izan eta sei hilabetera heldu den epaiak. Zigortutako gazte horietako bat, Iosu Arruabarrena da. Iosu, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko langilea da eta Mintzalaguna egitasmoaren arduraduna. Euskaltzalea, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Olentzero maitea

2011/12/23
Nork

Maddi Kortabarria (Errenteria-Orereta) : Zakua opariz bete, eta mendietan behera gurera etortzekoa izango zara aurten ere. Txintxoak izan direnei opariak, eta gaiztoak izan direnei ikatza ekarriko omen diguzu, zuk jakingo duzu nor izan den nor ongileen eta gaizkileen artean. Beti amesten duzu, han eta hemen fama txarra jartzen dizuten arren. Gure aberriaren hiriburuan, adibidez, zure etorrera debekatuko dute aurten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Moroak, etorkinak eta gu

2011/12/09
Nork

«Ez dago bere burua morotzat duen inor. Beste batzuk hartzen dute halakoa morotzat, zanpatu nahi dutenean. Eta hargatik gara edo izan gaitezke denak moroak. Musulman hala euskaldun, emakumeak nahiz homosexual, beltz nahiz pobre». Ostiraleko Berria-n Sarrionaindiaren iritzi artikuluaren pasarte hori irakurri nuenean poztu nintzen. Duela hamar urte, gauza bera adierazi nahi izan zuen Marcos komandanteordeak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hartu hitza, Presoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)