“Joan den astelehenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen gainean hartutako erabakia ezagutu genuen. Errenteria-Oreretako sei gazteri, sei eta sei urte eta erdi arteko zigorra ezarri die epaiketa izan eta sei hilabetera heldu den epaiak. Zigortutako gazte horietako bat, Iosu Arruabarrena da. Iosu, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko langilea da eta Mintzalaguna egitasmoaren arduraduna. Euskaltzalea, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskaltzale, gazte, Haizetara, lau, sei, zigortu
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Maddi Kortabarria (Errenteria-Orereta) : Zakua opariz bete, eta mendietan behera gurera etortzekoa izango zara aurten ere. Txintxoak izan direnei opariak, eta gaiztoak izan direnei ikatza ekarriko omen diguzu, zuk jakingo duzu nor izan den nor ongileen eta gaizkileen artean. Beti amesten duzu, han eta hemen fama txarra jartzen dizuten arren. Gure aberriaren hiriburuan, adibidez, zure etorrera debekatuko dute aurten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kortabarria, maddi, maitea, Olentzero
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
«Ez dago bere burua morotzat duen inor. Beste batzuk hartzen dute halakoa morotzat, zanpatu nahi dutenean. Eta hargatik gara edo izan gaitezke denak moroak. Musulman hala euskaldun, emakumeak nahiz homosexual, beltz nahiz pobre». Ostiraleko Berria-n Sarrionaindiaren iritzi artikuluaren pasarte hori irakurri nuenean poztu nintzen. Duela hamar urte, gauza bera adierazi nahi izan zuen Marcos komandanteordeak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bikila, inmigrazioa, Iztieta
Bidalita Hartu hitza, Presoak | Ez dago iruzkinik »
Jone Mendigutxia eta Irati Odriozola. Oreretako eta Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak. Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erraza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bake, euskaldun, herri, iraunkor, justu
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iker Fernandez, Koldo Gorostidi eta Rebeca Wilkinson. Mikelazulo kultur elkartea. XVI. Herrien Astea, 2011. urtea. Krisi globalaren zurrunbiloan, aurten munduko hainbat herrialdeetan eman diren altxamenduetan duintasunaren esanahiaz beteriko leku-izen-izar berriak piztu dira geure hiztegietan: Tarhir, Puerta del Sol, Sintagma, Plaça de Catalunya, Ocuppe Wall Street. Aldarri propio eta bereziak leku bakoitzean, baina ahalegin eta nahi berdintsua mundu zabalean. Krisi globalaren aurka munduko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aste, elkartasun, garaia, herrien, mikelazulo
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Tomas Boada. Oreretako AHTren aurkako taldearen izenean. Yolanda Barcinari —punteria handiz— aurpegira hiru merenge-opil jaurtitzeagatik, desobedientzia zibilean diharduen Mugitu erakundeko hiru kide Madrilgo Auzitegi Nazionalera deitu dituzte, salbuespeneko epaitegi faxista horretan zabaldu dizkieten diligentziengatik akusatu gisa deklaratzera. Begi bistakoa da errepresio politiko, polizial eta mediatikoa horrelako ekintza ospatu eta zoragarri baten zain zegoela, euren letaginak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:AHT, AMA, barcina, gora, tartakide
Bidalita Gizartea, Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Agustin Arrieta Urtizberea eta koadrila: Aitorrek Zumaian eman ditu azkeneko urteak. Zumaia eta bertako familiako etxea garrantzitsuak izan dira Aitorren ibilbidean, zalantzarik gabe. Are gehiago azkeneko urteetan. Baina Aitorren bizitzan badago beste erreferentzia garrantzitsu bat: Errenteria (edo Orereta, nahi bada). Errenterian Aitorrek koadrila izan du. Koadrila horretako kideak 50 urteen inguruan gabiltza orain, baina koadrilaren muina osatzen hasi zen batzuek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aitor, Egaña, goiztiar, mendiola
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Etxea Kutxarekin hipotekatuta neukan, baina 2006an gurasoek zituzten arazo ekonomikoak medio, Kutxak euren hipotekaren kargu egitea proposatu zidan. Hala pasatu ditugu hainbat urte, bi etxebizitzak ahal dugun moduan ordaintzen. Arazoak lanarengatik etxera dirurik sartzen ez zenean etorri ziren. Ezinezkoa zen erabat bi etxebizitzen ordainketa norberaren gain hartzea, eta hortik etorri ziren ez ordaintzea eta egun [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Carmen, enkante, Etxe, hipoteka, kutxa, Mari, marquez
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Hartu hitza, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
PSOEk gobernu berriari ehun egunetan ez duela ezer egin leporatu dio, nork eta lau urtez saneamendu plana egiteko eta aurtengo aurrekontuak Foru Arauak ezartzen dituen epeetan aurkezteko gai izan ez den horrek berorrek. Aurtengo aurrekontuak maiatzaren 20an, hauteskundeen bezperan izan ere, onartu zituen aurreko korporazioak, korporazio berriaren gobernu-jarduera erabat baldintzatuz. Baina, PSOEren desgobernuaz badago gehiago [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Karlos Murua, kopeta, PSOE, Santi Angulo
Bidalita Bestelakoak, Hartu hitza, Politika | Ez dago iruzkinik »
Giza eskubideak, norbanakoak zein kolektiboak, errespetatuz, etikaren barnean oinarrituz, lortu beharreko bakea guztion egin beharra bada ere, gorengo sentiberatasun eta ardura erakutsi beharko lukete estatua gobernatzen duten instituzioek, esaterako, legegintzan, epai zereginetan eta exekutiboari dagozkion eginkizunetan. Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldeak bere desadostasuna jakinarazi nahi du bost auzipetuei ezarritako kartzela zigorra dela eta. Epaiketa horren inguruan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bakearen Aldeko Talde, Bateragune, Mikel Ugalde
Bidalita Hartu hitza, Politika | Ez dago iruzkinik »