Gizartea

Amaia Egaña gogorarazteko eta desjabetzeak salatzeko elkarretaratzea egin dute

2012/11/10
Nork
Amaia Egaña gogorarazteko eta desjabetzeak salatzeko elkarretaratzea egin dute

Oarso Taldeak deituta, atzo Barakaldon bere buruz beste egin zuen Amaia Egaña gogorarazteko elkarretaratzea egin dute. Batzorde judiziala etxea desjabetzera joan zirenean egin zuen bere buruz beste. Caixa bankuarekin zuten hitzarmena. Hamarnaka herritar Niessen merkatalguneko atarian bildu dituen elkarretaratzea bukatzea, desjabetzeen aurkako taldeko kide batek hartu du hitza. Desjabetuak izateko arriskuan dauden herritarrei deia egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Amaia Egaña gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

2012/11/10
Nork

Amaia Egaña gogoratzeko eta desjabetzeak salatzeko elkarretaratzea deitu du Oarso Taldeak gaur arratsaldeko zazpietarako. Niessen Merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea eta herritar guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera. Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen atzo Barakaldon, etxetik kaleratzear zirela.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

“Bertako eta etorkinen espazio” izatea du xede Bizilagunak ekimenak

2012/11/08
Nork
“Bertako eta etorkinen espazio” izatea du xede Bizilagunak ekimenak

Lehen aldiz egingo dute hilaren 24an Bizilagunak ekimena. Europan urteak dira egiten dutela, eta aurten Gipuzkoan ere egingo dituzte bertako eta etorkinen arteko bazkariak, baita eskualdean ere, SOS Arrazakeriaren eskutik. Bizilagunak ekimenak “espazio bat” izan nahi du, “bertakoak eta etorkinak hobeto ezagutzeko”. Herenegun aurkeztu zuten ekimena Gerardo Carrere SOS Arrazakeriako kideak eta Ainitze Zabala dinamizatzaileak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da hilaren 13an

2012/11/07
Nork

Hilaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi dioten Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. 2010eko urriaren 26an izan ziren gertakariak. Gizonak ustez labanaz mehatxatu zuen lehenbizi emakumea, eta lepoan zauri bat ere egin zion. Emakumea ama  telefonoz deitzen saiatu zen, baina gizonak ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bizilagunak ekimena, bertako eta etorkinentzako espazioa

2012/11/07
Nork
Bizilagunak ekimena, bertako eta etorkinentzako espazioa

Europako zazpi herrialdetan egingo da hilaren 18an Bizilagunak ekimena, eta Euskal Herrian ere izango du tokia aurten. Ekimen horren oinarria bertakoak eta etorkinak elkar ezagutzeko espazio bat ematea da, eta hori bazkari batean oinarrituko da. Dagoeneko eskualdean hamabi familiek eman dute izena, eta bazkari bat egiteko konpromisoa hartu dute: oraindik ez dakite euren etxean izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da

2012/11/05
Nork

Azaroaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gizon horri emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi diote. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. Duela bi urte izan ziren gertakariak, 2010eko urriaren 26an. Gizonak ustez labanaz mehatxatu zuen lehenbizi emakumea, eta lepoan zauri bat ere egin zion. Emakumea amari telefonoz deitzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

1943-44ko kintoak hilaren 17an elkartuko dira

2012/11/03
Nork

Errenteria-Oreretan 1943 eta 1944. urteetan jaio zirenek, jai eguna izango dute hilaren 17a. 12:30ean meza izango dute Madalena ermitan, eta 14:00etan bazkaltzera bilduko dira Lintzirin hotelean. Ondoren, dantzaldia izango dute. Jaian parte hartzeko interesa dutenek, aurrez 50 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korronte zenbakian: 3035 0011 230111051678.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kintoak | Ez dago iruzkinik »

Gobernu taldeak eta PSE-EEk adostu dituzte Ordenantza Fiskalak

2012/11/02
Nork
Gobernu taldeak eta PSE-EEk adostu dituzte Ordenantza Fiskalak

Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”. Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Azaroaren 7an berdintasun gaia landuko du udalak herritarrekin batera

2012/11/01
Nork

Errenteriako Udalaren 2008-2012 Berdintasun Plana martxan da, eta orain, planaren iraunaldia bukatzear dela eta, ondorioak atera eta hurrengo urterako erronkak definitu nahi dituzte, eta hori egiterako garaian herritarren ideiak kontuan hartu nahi dituzte. Horretarako, bilera bat antolatu dute azaroaren 7rako, 18:00etatik 21:00etara, Xenpelar Etxean. Saio horretan “berdintasun gaietan aurrera begirako lan-ildoak eta landu behar dituen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gizonduzen barruko prestakuntza saioak jasoko dituzte udalean

2012/10/30
Nork

Emakundek sustatutako Gizonduz programaren barruan, udalean hainbat prestakuntza saio egingo dituzte. Udaltzainek, esaterako, indarkeria maskulinoa aztertuko dute. Hasteko, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruzko oinarrizko ezagutza jasoko dute. Ondoren, berriz, indarkeria mota desberdinen eta maskulinitatearen eraketa kulturalaren arteko harremana ikertuko dute. Zentzu horretan, gizonei zuzendutako estrategia prebentiboak ezagutuko dituzte, baita gizonen jarrera emakumeen aurkako indarkeriaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Multiaventuras Trenti
25,00 €

deskontua

%54

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)