Gizartea

Kanpaldia egiten ari dira langabeak

2012/03/24
Nork
Kanpaldia egiten ari dira langabeak

Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, atzo 20:30ean hasi eta gaur arratsaldera arte egiten ari diren kanpaldia da. “Egoera jasanezina” dela salatu dute langabeek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Saltokiak modernizatzeko laguntzak martxan dira

2012/03/22
Nork

Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko eta inbertsiorako laguntza finantzarioak eskatzeko deialdia egin dute. Hala nola, altzariak eta ekipamenduak berritu ahal izango dira horien bidez. Informazio gehiago lortzeko 943 51 45 53 telefono zenbakira deitu behar da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Hamarnaka herritarrek bat egin dute kaleratzeen aurkako manifestazioarekin

2012/03/20
Nork
Hamarnaka herritarrek bat egin dute kaleratzeen aurkako manifestazioarekin

Hamarnaka herritarrek egin zuten bat larunbateko manifestazioarekin. Stop Desahucios taldeak zein 33 talde eta eragilek deitu zuten, kaleratzeen aurka eta Mari Carmen Marquezen familiarekin elkartasunean. 18:00etan abiatu zen Beraungo Pablo Sorozabal plazatik martxa, eta ibilbide osoan zehar Kutxabanken aurkako oihuak eta etxebizitza eskubidearen aldekoak entzun ahal izan ziren. Manifestazioa amaituta, Gipuzkoako Stop Desahucios taldeko Iker [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ekosoziofeminismoaz ariko da Nekane Jurado datorren asteazkenean

2012/03/20
Nork

Nekane Jurado ekonomista eta idazlea ekosoziofeminismoari buruz ariko da datorren asteazkenean, hilak 28, Reina Aretoan: Salida de la crisis: ecosociofeminismo izeneko hitzaldia emango du. Berdintasun Kontseiluak eta auzoetako emakume taldeek antolatu dute, eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera. 17:30ean hasiko da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Hamarnaka herritar bildu dira kaleratzeen aurka

2012/03/17
Nork
Hamarnaka herritar bildu dira kaleratzeen aurka

Hamarnaka herritarrek egin dute bat Stop Deshaucios taldeak deituta, eta 33 talde eta askotariko eragileek gaur arratsalderako kaleratzeen aurka eta Marquez familiarekin elkartasunean deitutako manifestazioarekin. 18:00 abiatu da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik eta ibilbide osoan zehar Kutxabanken aurkako oihuak eta etxebizitza eskubidearen aldekoak entzun ahal izan dira. Orain minutu gutxi amaitu  da manifestazioa Herriko Enparantzan. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gizon bat atxilotu dute urruntze agindua urratu duelakoan

2012/03/17
Nork

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo  urruntze agindua urratzea leporatuta. Iztietako taberna batean izan zen gertakaria 00:30ean gizon batek ustez emakume bat erasotu zuenean azken horren bikotekidearen aurrean. Ertzaintza heltzerakoan, gizon bat bikote batekin eztabaidan ari zela ikusi, eta hirurak identifikatu zituzten. Ustez erasotutako emakumearen bikotekideak urruntze agindua zuela eta atxilotuta eraman zuten.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bildu: “Herritar guztien alde lan egitea da gure interes bakarra”

2012/03/17
Nork

Bilduren “interes bakarra”, Errenteria-Oreretako langile, dendari eta oro har, herritar guztien “interesen alde lan egitea” dela adierazi du koalizioak, atzokoan Errenteriako PSE-EEk egindako agerraldiari erantzunez. Niessengo supermerkatuaren gainean, 2009ko martxoaren 27an  Errenteriako Udalak aho batez onartutako erabakiarekiko “koherentziaz” jokatzen ari dela esan du Bilduk, eta bide hori aukeratu zutenek orain “irtetea” zergatik erabaki duten azaldu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Sei kaleratze kasu berri aztertzen ari da Stop Deshaucios taldea herrian

2012/03/16
Nork
Sei kaleratze kasu berri aztertzen ari da Stop Deshaucios taldea herrian

Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki  azaltzean izan duen adoreagatik, berea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Atzeratu egin dute bakeari buruzko jardunaldien bigarren saioa

2012/03/15
Nork

BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi jardunaldiak antolatu ditu bihar eta hilaren 23rako. Biharko saioak aurrera jarraitzen du, baina ez, ordea, hilaren 23koak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzeratu egin dute. Bertan, eskualdean indarkeria pairatu dutenak ziren gogoratzekoak. Biharko hitzaldian, berriz, askotariko erlijio eta ideologietako pertsonak bilduko dituzte, eta indarkeriaren aurrean nolako portaera izan duten aztertuko dute. Konpromisoetara ailegatzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

‘Etorkizunean bakean bizi’ jardunaldiak antolatu dituzte

2012/03/14
Nork
‘Etorkizunean bakean bizi’ jardunaldiak antolatu dituzte

Etorkizunean bakean bizi lelopean jardunaldiak antolatu ditu BAT Bakearen aldeko Taldeak. “Gure herriaren historiaren ikuspuntutik oso une berezi eta garrantzitsuan aurkitzen gara”, nabarmendu dute antolatzaileek eta jardunaldien helburua, “guztion artean bake-bizitza eraikitzen hastea” dela gaineratu dute. Etzi egingo dute jardunaldien barruko lehenengo saioa. Bizikidetzaren bila izenburupean, erlijio nahiz pentsaera askotariko lagunak bilduko dira, taldeak Madalen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 41 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.