Hilzorian dauden pertsonen familiei begira, jardunaldi bat prestatu dute Errenteria-Oreretan astearterako: II. Hilzorian dauden inguruko familientzako prestakuntza eta emozio-euskarrien jardunaldiak. Ekintza horren atzean Ardura Paliatiboetako Euskal Elkartea eta Mugarik Gabeko Paliatiboak elkarteak daude. Reina aretoan izango da. Astearte arratsaldera mugatuko da jardunaldia, eta helburu jakin batzuk ditu. Hala nola, gaixoen bizi kalitatea hobetzea, gaixoen familiakoen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:familia, hilzori, jardunaldi, paliatiboa
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hezizerb elkarteak, aldundiak eta udalak antolatutako gazteen parte hartzea sustatzeko bigarren saioa egingo dute bihar, Foru plazan, 11:00etatik 13:00etara. Memoria historikoa landuko dute, eta horretarako, garai bateko eta oraingo argazkien bidez herriaren garapena ikusiko dute hainbat belaunalditako lagunek.
Irakurri gehiago
Etiketak:gazteen, hartze, parte, sustatu
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak bat egin du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta batik bat, Errenteria-Oreretakoak egin duen deialdiarekin, eta hala, etzi, egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin du, 12:30ean, Zumardian. Era berean, Niessen merkataritza zentroan eta Merkatuzarren herriko hainbat ikastetxetako haurrek egindako argazkiak ikustera gonbidatu ditu herritarrak, “emakumeen kontrako indarkeria nola [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bat, Berdintasun, feminsta, indarkeria, kontrako, kontseilua, talde
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Hezizerb elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalak Oarsoaldea Etorkizunari Begirada Iragana Erreparatuz proiektua martxan jarri dute, gazteek eskualde inguruan parte har dezaten sustatzeko. Joan den astean pare bat ekimen egin zituzten, eta asteburuan berriro jarraituko dute. Hala, etzi, memoria historikoa landuko dute ekintza ireki batean, 11:00etatik-13:00etara, Foru Plazan. Hainbat belaunalditako lagunek parte hartuko dute, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gazte, hartzea, hezizerb, Oarsoaldea, parte
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak elkarteak antolatuta, hilzorian daudenen inguruko familientzako jardunaldia egingo dute Errenteria-Oreretan, asteartean. Komenigarria dela iritzi diote familientzat halako ekintzak antolatzea, “komunikazioa hobetu, zainketa antolatu, sufrimendua arindu eta etxean oreka mantendu ahal izateko”. Izan ere, zaintzaile asko ez daudela prestatuta gogorarazi du, eta zaintzaileei laguntza ematea da helburua. Arratsaldean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:daudenen, familientzako, hilzorian, jardunaldia
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Oarso taldeak antolatuta, bihar, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, Israel Gazan egiten ari den aire erasoak gaitzesteko. Ehundik gora palestinar hil dira eraso horietan eta 900 lagun baino gehiago zauritu dira.
Irakurri gehiago
Etiketak:bonbardaketa, Israel, protesta
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak proiektu bat martxan jarri dute gazteek Oarsoaldeari dagokion ekimenetan parte har dezaten: Oarsoaldea, Etorkizunera BegiraDa Iragana Erreparatuz. Hala, datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte arlo horretan ekiteko. Atzo egin zuten lehenengoa, eta hurrengoa bihar izango da, 10:00etan, Merkatuzarren. Formazioa landuko dute: Parte hartzean hezitzeko metodologia praktikoa. Hilaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gazteak, hartu, Oarsoaldean, parte, proiektu
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hileko hirugarren igandean ohi denez, bigarren eskuko azoka egingo dute, goizean zehar, Zumardian. Hara hurbiltzen diren herritarrek zenbait artikulu erosteko aukera izango dute: jantziak, jostailuak, liburuak… Interesa dutenak Zumardira izan ezik, Gipuzkoako beste herrietan egiten dituzten azokara joatera animatu dituzte herritarrrak.
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, bigarren, eskuko, zumardia
Bidalita Azoka, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Oarsoaldea, etorkizunera begirada iragana erreparatuz eskualdean gazteen parte hartzea bultzatzeko proiektua martxan jarri dute Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte, eta batik bat gazteei zuzenduta daude. Hala ere, herritar orori luzatu diote gonbitea. Egitaraua Gaur: Topaketara, elkarrizketara eta parte hartzera gonbidatzen duen gune bat sortuko dute proiektuaren gaiarekin lotutako apainketa eginez eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:etorkizunean, gazteak, hartu, Oarsoaldea, parte
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Hipoteka ordaindu ezin zuela eta, larunbatean errenteriar bat etxetik kaleratzekoak ziren, baina Kutxabankek behin-behinean kaleratzeak eteteko erabakia dela eta, oraingoz ez dute kaleratuko. Errenteriar horrek hipoteka Kutxabanki eskatu zion. Stop Desahuciosek positibotzat jo du Kutxabankez gain, Euskadiko Kutxak ere kaleratzeak behin-behinean etetea, eta gainontzeko finantza erakundeek ere bide bera hartzea espero duela jakinarazi du. Hala [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bizilagun, desahucios, Errenteriako, Etxe, kaleratze, kutxabank, stop
Bidalita Gizartea | Iruzkin bat »