Joseba Etxarte Hirigintza zinegotziaren jarrera salatu du ezker abertzaleak, eta “harrokeria eta nagusikeria” erabiltzen dituela iritzi dio. Etxarte “Hirigintza arloan ardura ez duena” bezala jo dute duela hiru urte (2008ko ekainean) eskatu zioten txosten baten harira: “Gure udal taldeak Lau Haizetako Parkeko Plan Berezian ezarritako helburuen betetze mailari buruzko txosten teknikoa eskatu zuen, helburuak betetzeko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Etxarte, ezker abertzale, jarrera
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Juan Carlos Merino alkateak, Joseba Etxarte Hiri Mantenurako zinegotziak eta Luis Andres Ingurugiro zinegotziak hiri mantenurako egoitzan jarri dituzten eguzki plakak aurkeztu dituzte gaur goizean. Guztira, 208 plaka jarri dituzte 40 kilowatteko potentzia dutenak. Merinoren arabera, beste egoitzetan dauzkaten eguzki plakak 5 kilowattekoak dira, eta hiri mantenurako egoitzan daudenak “zortzi aldiz handiago” dira. Plaka horiek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Andres, eguzki plaka, Etxarte, Merino
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Hezkuntza eta Gazteria batzordeak garapen bidean dauden herrialdeentzako proiektuak finantzatzeko 2010. urteari dagozkion laguntzak onartu zituen pasa den asteartean. Horiekin batera kultur aniztasunaren sentsibilizazioari dagokionak ere onartu zituen. Guztira, 23 gobernuz kanpoko erakundek eskatu dituzte laguntzak 25 proiektuetarako, eta horietatik hiru atzera bota zituzten baldintzak ez zituztelako betetzen. Laguntza horietara 200.000 euro bideratuko dituzte, eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Beraun-Kaputxinoetako igerilekuko lanak hasi dira dagoeneko, eta hori iragartzen duen kartela jarri dute. EB Ezker Batuaren arabera, baina, kartela nahasgarria da, bertan agertzen den irudia hasierako proiektuari baitagokio, eta ez egingo denari: “Marrazkia egin duenaren akatsa izan da edo hauteskunde aurreko publizitate nahasgarria da?”, adierazi du. Kartela kentzeko ere eskatu du EBk.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beraun, EB, Igerileku, kaputxino, kartela
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Pasa den astelehenean urtea amaitu aurretik tarifak batzeko lehen pausoa eman zuten EuskoTrenek, Renfek, Lurraldebusek eta Errenteriako, Irungo eta Donostiako autobusek. Besteak beste, lehen bidaiatik Lurraldebus txartelaren erabiltzaileei %25eko deskontua egitea aurreikusten du sinatutako protokoloak, baina Aralarrek egun bezala, beherapen hori %40ekoa izatea eskatu du.
Irakurri gehiago
Etiketak:, beherapen, Lurraldebus
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Fiskaltzak bi urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du herriko kiosko batean 1.429 euro lapurtu zituelakoan eta kioskoaren jabeari kolpe bat eman ziolakoan. 2010eko azaroaren 2an gertatu zen ustezko lapurreta. Akusatua kiosko batean sartu zen, eta kioskoaren arduraduna despistatu zen momentu batean dirua zegoen poltsa ostu zuen ustez. Kioskoko arduraduna ohartarazi zuen beste pertsona [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:fiskaltza, kiosko, lapurreta, poltsa
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Herriko kontsumo talde bateko kidea da Leo Argote (Errenteria-Orereta, 1983). Taldea duela hilabete gutxi sortu zen, baina orain bertako baserritar baten bila ari dira tratua egiteko. Lur sailen bat alokatzeko ere prest daude, horiek landuko lituzketen nekazari gazteak ezagutzen baituzte. Zeri deitzen diozue kontsumo taldea? Bertako produktuak zuzenean baserritar bati erosteko interesa daukan herritar talde bat izaten da. Normalean barazkiekin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Argote, ekologiko, Kontsumo, Leo, talde
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak elkarteek diru laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Zehazki, gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteek eskatu ahal izango dituzte 2011rako laguntzak. Martxoaren 9ra arte (asteazkena) edukiko dute aukera laguntza horiek eskatzeko. Oinarriak hiru tokitan eska daitezke: Gizarte Zerbitzuen departamentuan (Santa Klara, 19), Udalaren webgunean eta bbravo[a bildua]errenteria.net posta elektronikora idatzita.
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, gizarte, Laguntza, zerbitzu
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Elektrizitate tarifaren igoera salatzeko gaur, gaueko hamarretan, argia itzaltzera deitu dute hainbat taldek, eta Ezker Batuak (EB) bat egin du deialdiarekin. Nahikoa arrazoi ikusten ditu EBk protesta egiteko: “Oinarrizkoena elektrizitate tarifak %50 igo direla 2008tik”. Herritarrak ere 22:00etan argiak itzaltzera animatu ditu ordu laurdenez.
Irakurri gehiago
Etiketak:EB, elektrizitate, itzalaldi, tarifa
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek ezagutzen ez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erakusketa, Merkatuzar, Ura
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »