Gizartea

Turismoa sustatzeko eskatu dio udalari PSE-EEk

2012/04/25
Nork

Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. Plana aurrera aterako ez balitz, 60.000 euro Oarsoaldeko Turismo Sailera bideratzeko eskatu du, “langileak kontratatu eta 2012ko turismo kanpaina sustatzeko”. Turismoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Kabia proiektuaren lehen bileran 85 herritarrek parte hartu dute

2012/04/24
Nork
Kabia proiektuaren lehen bileran 85 herritarrek parte hartu dute

Abiatu da Kabia proiektua. Larunbatean egin zituzten egitasmoaren lehen urratsak Merkatuzarren, eta sustatzaileek —Errenteriako Udala, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016— egindako deiari 85 lagunek erantzun zioten. Ordurako bildu ziren guztiak, 09:45erako, eta hantxe zeuden harrera egiteko proiektuaren sustatzaileak. Sartu bezain pronto parte hartzaileen datuak bildu zituzten: izen-abizenak, herria, kontakturako modu bat… Segidan, Julen Mendoza alkateak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

“Tapoi solidarioak” Telepizzan utz daitezke

2012/04/21
Nork

Telleriko Ikasle eta Gurasoen Elkartea “Tapoi Solidarioak” biltzen dihardu, eta laguntza eman nahi duten herritar orori ekarpena erraztu asmoz, tapoiak Telepizzan utz daitezkeela iragarri dute. Interneteko helbide bat ere zabaldu dute, informazio gehiago nahi duenarentzat. Horrez gain, hurrengo larunbatean (hilak 28) Telleri Ikastetxean Batzar orokorra egingo dutela iragarri dute. 12:00etarako egin dute lehen deialdia, eta 12:30erako bigarrena. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Udalak Kabia proiektu «parte hartzailea» aurkeztu du

2012/04/20
Nork

Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du  Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berria” eta “berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak, eta aldi berean irekia izango dela, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua, berriz, Errenteria “ezberdina” [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ibilbide zerbitzua martxan jarriko dute, berriz ere, maiatzaren 2an

2012/04/19
Nork

Gurpil aulkia behar duten edo ezintasuna duten bizilagunei zuzendutako Ibilbide Escalamovil zerbitzua, maiatzaren 2tik aurrera berriz ere martxan jarriko dutela jakinarazi dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek. Ezintasun iraunkorra edo tenporala izanik, traba arkitektonikoengatik kalera jaisteko zailtasunak dituzten herritarrei zuzendutako zerbitzua, astelehenetik ostiralera emango dute arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Interesdunek informazio gehiago eskura dezakete [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Kabia ekimen “parte hartzailea” aurkeztu du udalak

2012/04/19
Nork
Kabia ekimen “parte hartzailea” aurkeztu du udalak

Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du gaur goizean Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berri eta berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak eta aldi berean irekia, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua berriz, Errenteria “ezberdina” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Kabia proiektuaren helburuak azaldu ditu Mendozak

2012/04/19
Nork

Gaur goizean aurkeztutako Kabia proiektua “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea” dela azaldu du Julen Mendoza alkateak. Horretarako, herritarren “parte hartzea eta ahalduntzea beharrezkoak” direla esan du: “Herritarren parte hartzerik gabe proiektu honek ez du biderik”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Ardo dastatzea egingo dute bihar, ostalariei begira

2012/04/16
Nork

Oñatiko Upaingoa Baserriak ekoiztutako Upaingoa Getariako txakolin dastatzea egingo dute bihar Txiki Kaian 19:30etatik aurrera. Dastaketa, ostalariei begira antolatu dute, eta bertara Errenteria-Oreretako zein Oiartzungo tabernari zein jatetxeetako arduradunak gonbidatu dituzte.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Oncek 35.000 euro utzi ditu Errenterian

2012/04/14
Nork

Osteguneko Onceren zozketak 35.000 euroko saria utzi du Errenteria-Oreretan. Xenpelar kalean kupoiak saltzen dituen David Pariente Castillerok saldu du zenbaki saritua. Azken egunetan ere Oncek Euskal Herriko hainbat tokitan utzi ditu sariak: 35.000 euro Basaurin (asteazkenean) eta 25.000 euro Barakaldon. Errenteriari dagokionez, azken hilabeteetan bigarren aldia da loteriek edo zozketek sariak utzi dituztela: Gabonetako loteriarekin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Astelehenetik hasita erabili ahalko da txartel bakarra hiri barneko autobusetan

2012/04/13
Nork
Astelehenetik hasita erabili ahalko da txartel bakarra hiri barneko autobusetan

Herritarren aspaldiko eskaera astelehenetik aurrera beteko dute: ordutik aurrera Lurraldebuseko txartel bakarra erabili ahal izango dute hiri barneko autobusetan. Horrenbestez, bidaia merkeago aterako zaie txartel bakarra erabiltzen dutenei. Ez dutenek, ordea, ohiko txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute. Lurraldebus txartela oraindik ez dutenek, bost euro pagatu behar dituzte txartela egiteagatik. Hortik aurrera, Errenteriako Udalak bidaiako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 38 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 40 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.