Gizartea

Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean

2012/02/22
Nork
Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean

Glam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kaleratze bat gelditzeko eskatu du Ezker Anitzak

2012/02/16
Nork

Hilabete baten buruan Beraunen duten etxebizitza utzi beharko dute Mari Carmen Marquezen gurasoek. Donostiako epaitegiaren oharra jaso berri dute, eta Kutxabanki kaleratzeko agindua  geldiarazteko eskatu dio Ezker Anitzak. Horrez gain, gogorarazi du beharrezkoa balitz, indarra erabiliko dutela zehazten dutela dokumentu horretan. Ezker Anitzak iragarri du datorren udalbatzarrean espresuki Mari Carmen Marquezen familiari babesa adierazi eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Añarbeko baso erreserba gehiago ez atzeratzeko eskatu udalak

2012/02/15
Nork

Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du gaur Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumena zaintzeko neurriak eskatuko dizkio, eta batik bat, Añarbeko baso erreserba sortzea gehiago ez atzeratzeko. Ingurumen Sailaren arabera, oinarrizko garrantzia du gune horrek, eskualdeko klimaren erregulazioa, ur hornikuntzan eta tokiko bioaniztasunaren kontserbazioan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

2012rako ekintzak aurkeztu ditu Niessen elkarteak

2012/02/15
Nork

Niessen elkarteak urtean zehar egingo dituen ekintzak aurkeztu ditu. Lehenengoa II. Mus Txapelketa izango da, martxoaren 5etik 30era. Gainontzeko ekitaldi nagusiei dagokienez, apirilean dagoeneko sendotu den III. Odolki Astea egingo dute, 11, 12 eta 13an. Apirilaren 28rako, berriz, XXIV. Sagardo Eguna antolatu dute. Maiatza eta ekainean ere beste bi ekintza nagusi izango dituzte, biak bigarren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herriko hiru boluntario beterano omendu ditu Gurutze Gorriak

2012/02/15
Nork

Errenteriako Gurutze Gorriak Victoria Arrieta, Eugenio Boubeta eta Jose Luis Trapero herriko hiru boluntario omendu zituen pasa den urtarrilaren 21ean “egunez egun, urteak joan eta etorri, egin duten lana aitortzeko”. Jose Antonio Fernandez Errenteriako Gurutze Gorriko presidenteak eman zien plaka eta diploma hiru boluntarioei. Era berean, Goierriko asanbleari ere egindako lana aitortu zioten ekitaldi horretan. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Marquezen familia ez kaleratzeko eskatu du Ezker Anitzak

2012/02/15
Nork

Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela azaltzen du Donostiako epaitegiak sendiari bidali dion dokumentuan. Ildo horretatik, Kutxabanki eskatu dio kaleratzeko agindua bertan behera uzteko. Horrez gain, sendiari elkartasuna adierazi dio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Kaleratzeak geldiaraztea helburu

2012/02/10
Nork

Geroz eta gehiago dira hipotekari aurre egin ezin dioten lagunak, eta horren ondorioz, ugaritzen ari dira desjabetze kasuak eta kaleratzeak. Etxebizitzaren arazoaz, eta bereziki, kaleratzeen gaineko informazioa eman  eta arazoaren sozializazioa lortzeko lanean dihardu Gipuzkoako Stop Deshaucios kolektiboak.  Horretarako, Gipuzkoako herri eta auzoetako auzo elkarteekin batera, hitzaldiak antolatzen ari dira. Herenegun Errenteria-Oreretan izan ziren kolektibo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

35 urteko zigorra eskatu dute armekin dendetan lapurtzeagatik

2012/02/09
Nork

Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat herriko lau dendetan armak erabiliz lapurtzea egotzita. 1.000 eurotik gora poltsikoratzea leporatu diote. Akusazioaren arabera, gizonak labana, aizto eta kuterrak erabiltzen zituen lapurtzeko, eta 2011ko apiriletik ekainera zazpi aldiz lapurtu zuen lau komertziotan. Gaineratu duenez, lehenengoa apirilaren 15ean izan zen, 11:40 aldera. Ustez arropa denda [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gertakariak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

19 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekidea jo duelakoan

2012/02/08
Nork

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du bart gauean emakume bat (bikotea) jotzea egotzita, jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Gaineratu duenez, 04:00ak aldera gertatu da erasoa, eta abisua jaso dute ertzainek. Ustezko biktima osasun zentro batean artatu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Stop Deshaucios-ek hitzaldia emango du bihar

2012/02/07
Nork

Stop Deshaucios taldeko kideek hitzaldia emango dute bihar udalerrian. Reina Aretoan izango da solasaldia, 19:30etik aurrera. Stop Deshaucios taldetik herritar guztiak deitu dituzte hitzaldian parte hartzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]