Gertakariak

Lapurreta egin dute Galtzarabordako kiroldegian

2012/11/28
Nork

Ertzaintzak jakinarazi duenez, herenegun kutxa erregistratzailea, dirua eta ordenagailu bat ostu zituzten Galtzarabordako kiroldegian. Lapurrak ustez leiho batetik sartu ziren, baina gaia sakonago aztertzen ari da Ertzaintza. Oraingoz, ez da atxiloketarik izan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea, Araiako hilketa salatzeko

2012/11/27
Nork

Oarsoaldeko mugimendu feministak feministek elkarretaratzea deitu dute etzirako —19.30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian— Araian (Araba) hilda agertu den emakumearen heriotza salatzeko. 65 urte zituen Tere Egurrolak, eta ohean agertu da hilda. Senarra ere hilda azaldu da, urkatuta. Herrizaingo Saila kasua ikertzen ari da. Aurten zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian genero indarkeriarengatik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Kutxa eta informatika materiala lapurtu dituzte kiroldegitik

2012/11/27
Nork

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo goizaldean, 05:30ean lapurreta egin zuten Galtzarabordako kiroldegian. Ustez lapurrak leiho batetik sartu ziren, eta kiroldegiko kutxa erregistratzailea eta dirua eta kafetegitik ordenagailu bat eraman zituzten. Garbitzaileak konturatu ziren lapurretaz, eta ertzainei deitu zieten. Orain, ikertzen ari dira gertakariaren nondik norakoak. Ez da atxiloketarik izan oraingoz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Errenterian atxilotutako gizon bat espetxeratu dute hainbat lapurreta leporatuta

2012/11/10
Nork

Espetxeratu egin dute apirilean estanku batean lapurreta egitea egotzita joan den  ostegunean Errenteria-Oreretan atxilotutako gizon bat. Atxiloketaren harira orain 11 urte herrian bertan zein Donostian egindako beste hiru lapurreta argitzerik izan dutela jakinarazi dute polizia iturriek. Errenterian atxilotutako eta espetxeratutako 32 urteko gizonari, joan den apirilaren 18an herriko estanku batean egindako lapurretaz gain, Donostian 2011 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Erdialdeko denda batean 200 euroko billete faltsu bat erabili dute

2012/11/09
Nork

Erdialdeko denda bateko jabeek HITZA-ri jakinarazi diotenez, herenegun 200 euroko billete faltsu batekin engainatu zituzten dendan. Ez da lehen aldia halakorik gertatzen dela, Iztietan ere saiatu direla jakinarazi baitiote HITZA-ri.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Adin txikiko bat atxilotua, lokal batean osteagatik

2012/11/06
Nork

Ertzaintzak 15 urteko mutil bat atxilotu du gazte lokal batean lapurtu duelakoan. Gaineratu duenez, adin txikikoa labana eta aizto batekin sartu zen lokalean igande goizaldean, eta mehatxupean, dirua eta ondasunak ematera behartu zituen han zeudenak. Gazteek salaketa jarri zuten, eta ertzainek gauean atxilotu zuten ustezko lapurra. Adin txikikoen zentrotik desagertua zegoen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Adin txikiko bat atxilotu dute gazte lokal batean lapurtzeagatik

2012/11/05
Nork

Ertzaintzak 15 urteko gaztetxo bat atxilotu du igande goizaldean gazte lokal batean larderiaz lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, lapurreta egiteko garaian labana bat erabili zuen gazteei beldurra eragiteko, eta ustez euren gauzak ostu zizkien. Gaineratu duenez, adin txikikoa labana eta aizto batekin sartu zen lokalean igande goizaldean, eta mehatxupean, dirua eta ondasunak ematera behartu zituen. Gertakarien [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Bikote bat atxilotu dute bizar-kentzekoak lapurtzeagatik

2012/10/17
Nork

Ertzaintzak emakume eta gizon bat atxilotu ditu Errenteria-Oreretan, 465 euroko balioa duten bizar-kentzekoak lapurtzegatik Oiartzungo saltoki handi batean. Herrizaingo Sailaren arabera, asteartean lapurtu zituzten ustez objektu horiek, 13:30 aldera, eta zinpeko zaindariek atzeman dituzte. Ertzaintzarekin harremanetan jarri eta bikote hori atxilotu zuen, eta Donostiako Auzitegira eraman dituzte.  

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak | Ez dago iruzkinik »

Gizon bat etxe batean osten saiatzeagatik atxilotu dute

2012/10/16
Nork

39 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun, Nafarroa etorbideko etxe batean lapurtzen saiatzea egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, hatzazalentzako barra batekin saiatu zen atea indarrez hartzen. Inguruko etxeetan ere saiatu zen sartzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udaltzainen autoa elbarrientzako tokian

2012/10/12
Nork
Udaltzainen autoa elbarrientzako tokian

HITZA-ko irakurle batek atzo goizean ateratako argazki bat da. Irakurle hori autoa elbarrientzako tokian aparkatzekoa zen, Santa Klara kalean —Gizarte Zerbitzuen egoitzaren parean—, baina ezin izan zuen: udaltzaingoaren autoak hartua zuen lekua.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)