Euskara

Bihar bukatzen da langabeentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea

2012/12/13
Nork

Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Langabeek euskaraz doan ikasteko aukera izango dute udalaren eskutik

2012/11/30
Nork
Langabeek euskaraz doan ikasteko aukera izango dute udalaren eskutik

Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Udala | Ez dago iruzkinik »

Arantza Garmendia izan da Ezetz Asmatu lehiaketako irabazlea

2012/11/29
Nork

Errenteriako Euskara Departamenduak eta Errenkoaldek antolatutako Internet bidezko Ezetz Asmatu lehiaketak badu garailea: Arantza Garmendia. Horren bidez, Errenkoalderen eskutik, 50 euroko erosketa txartela lortu du herriko dendetan gastatzeko. Lehiaketa hori toponimiari buruzko Herria Ezagutzen webgunearen barruko atal bat da, eta test moduko galderak erantzun behar ziren Errenteria-Oreretako toponimiari buruz. Horren bidez, inguruko toponimiaren inguruko ezagutza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »

Hiesa eta euskara gogoan izango dituzte ludoteka eta gaztelekuetan

2012/11/27
Nork

Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Eguna da eta 3an, berriz, Euskararen Eguna. Zenbait tokitan kontuan izango dituzte bi egun horiek, hala nola, Errenteria-Oreretako ludoteka eta gaztelekuetan. Hiesaren Aurkako Egunaren harira, Gabierrotako gaztelekuan film labur bat emango dute, eta segida, Mikel Martin errenteriarrak gaixotasunaren eta prebentzioaren inguruan hitz egingo du. Euskararen Eguna gogoan, abenduaren 3an bertan, hainbat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Euskara, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Euskararen Astea egingo dute Gamon ikastetxean

2012/11/26
Nork

Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira, Cristobal Gamon ikastetxean ere toki bat egin nahi izan diote euskarari, eta aste osorako egitaraua prestatu dute. Egunero, esaterako, sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika egongo da jarrita txikienentzat. Horrez gain, 3. zikloko ikasleek karaokea egingo dute. Egun potoloena, astelehena izango da, abenduaren 3a. Mural handi bat egingo dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara | Ez dago iruzkinik »

EHE: “Ipar egokirik gabeko 30 urte izan dira”

2012/11/24
Nork
EHE: “Ipar egokirik gabeko 30 urte izan dira”

Gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete ditu eta horren haritik Oarsoaldeko Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute Herriko Enparantzan Euskaraz bizi gaitezen. Aska ditzagun kateak lelopean. 30 urte horiek baloratzerako garaian, “ipar egokirik gabeko 30 urte izan” direla adierazi dute, “arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte”. EHE-ekoen iritziz, instituzioetako jarduna eta gatazka gainditzeko eztabaida [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Euskara, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Euskara oraindik ez dela erdigunea salatu du EHEk

2012/11/23
Nork

Euskararen legeak 30 urte beteko ditu bihar, eta EHEk, urte horietan urratsak eman diren arren, sumisioan oinarritutako urteak izan direla salatu du. Horrez gain, euskara beste adar bat dela gaineratu du, eta «ez erdigunea». Hala ere, euskararen erabilerak goia jo duela esan du, eta instituzioei normalizaziorako bidean lanean jarraitzeko eskatu die.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Euskara batzordeak bigarren bilera egingo du

2012/11/21
Nork

2025era begirako plan estrategikoa martxan jarri du udalak, eta astelehenean, 19:30ean, Torrekuan, bigarrenez elkartuko da euskara batzordea. Herritarren parte hartzea garrantzitsutzat jo du udalak, eta bilkurara joatera animatu ditu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elixabete Perez Gazteluk hitzaldia emango du Euskararen Egunean

2012/11/15
Nork

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Euskara departamentuak antolatuta, Elixabete Perez Gazteluk gai horri buruzko hitzaldia emango du, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Herritar guztiak animatu dituzte hitzaldi horretan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Ehunka lagunek hartu dute parte Irritxoen Egunean

2012/11/12
Nork

Inoiz haurrentzat antolatutako egunik handiena izatea zuen helburu, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, antolatzaileek bete dute asmoa. Ehunka lagun hurbildu ziren Errenteria-Oreretara atzokoan Irritxoen Egunaren harira antolatutako hamaika ekimenetan parte hartzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Elkartasuna, Euskara, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)