Ekonomia

Eskaintza erakargarriak azokan

2012/02/28
Nork
Eskaintza erakargarriak azokan

Asteburuan Oiarso Stock Azoka egin dute Merkatuzarren, eta %60tik gorako beherapenek jende ugari animatu dute azokatik pasatzera. Larunbat goizean, jendearen joan-etorria nabaria zen. Arropak begiratu, probatu eta baten batzuk poltsarekin ere ikus zitezkeen. 24 erakusleiho zeuzkaten bisitatzeko, eta horietan, jantziak, oinetakoak edo osagarriak ziren nagusi. Aurten, gainera, La Perlara joateko hiru sarrera bikoitz zozkatu dituzte. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zabaldu dute VII. Stock Azoka

2012/02/25
Nork

Atzo arratsaldean eta gaur goizean asko izan dira Merkatuzarren jarri duten stock azokatik pasatzera animatu diren herritarrak. Produktu guztiak prezio merkean jarri dituzte 24 erakusleihoetan, eta jantziak, oinetakoak, osagarriak eta beste zenbait elementu ikus eta eros daitezke. Horrez gain, haur txokoa ere irekita dago, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Gaur eta bihar egun osoan zabalik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Koldo Mitxelena Oarsoaldeko enplegu zerbitzuetan

2012/02/22
Nork
Koldo Mitxelena Oarsoaldeko enplegu zerbitzuetan

Lana bilatzera joan ziren pasa den otsailaren 1ean Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak Oarsoaldea Garapen Agentziaren enplegu zerbitzuetara. Lana bilatzeko nahiz hobetzeko garapen agentziaren bidez zein baliabide eduki ditzaketen jakin ahal izan zuten: Lanbiden izena emanez edota lanbide prestakuntza edo lantokiko prestakuntza programen bidez, besteak beste. Hala ere, lana bilatzeko modu bakarra aktiboki bilatzea dela nabarmendu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Astelehenero protesta

2012/02/21
Nork
Astelehenero protesta

Oreretako Langabeen Asanblada astelehenero elkartuko da Herriko Plazan euren egoera salatzeko, eta atzo, asteko lehen eguna izanik halaxe egin zuten. Hogei bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean. Horrez gain, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egin zuten protesta dagoeneko ikus daitezke Interneten .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Langabeek 12:00etan elkartzera deitu dute

2012/02/20
Nork

Astelehenero bezala, gaur ere eguerdiko hamabietan elkartuko dira Oreretako Langabeen Asanblada, Herriko Plazan, eta herriko langabe guztiak deitu dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Horrekin batera, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egindako protestaren bideoa ere ezagutarazi dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea | Iruzkin bat »

Erreformaren kontra

2012/02/16
Nork
Erreformaren kontra

LAB sindikatua kalera atera zen atzo lan erreforma eta murrizketak salatzera. Erdialdeko kaleetan zehar manifestazioa egin zuen Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Kutxabanken paretik ere pasatu ziren parte hartzaileak, eta kaleratzeen harira duen jarrera ere kritikatu zuten. Horrez gain, etzi Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzera deitu zituen LABek herritarrak. 17:30ean irtengo da, Bulebarretik

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Marquezen familia ez kaleratzeko eskatu du Ezker Anitzak

2012/02/15
Nork

Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela azaltzen du Donostiako epaitegiak sendiari bidali dion dokumentuan. Ildo horretatik, Kutxabanki eskatu dio kaleratzeko agindua bertan behera uzteko. Horrez gain, sendiari elkartasuna adierazi dio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Murrizketak salatu ditu LABek

2012/02/15
Nork

LABek antolatuta, murrizketen kontrako manifestazioa egin dute gaur Erdialdeko kaleetan zehar. Hala nola, Kutxabanken bulegotik pasatakoan kaleratzeak salatu dituzte parte hartzaileek. Han izan dira Oreretako Langabeen Asanbladako kideak ere. Manifestazioaren bukaeran aurrera begira egingo diren mobilizazioen parte hartzera deitu du LABek. Bihar, esaterako, lanuzteak egingo dituzte administrazioan, eta larunbatean, manifestazioa egingo dute Donostian, Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Ezker [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Manifestazioa egingo du LABek 12:30ean

2012/02/15
Nork

Oarso Bidasoako eta Donostialdeako delegatuen batzarra egiten ari da LAB sindikatua momentu honetan Reina aretoan, eta batzarra amaitutakoan, 12:30ean, manifestazioa egingo dute Xenpelarretik abiatuta. Lan erreforma eta negoziazio kolektiboaren erreforma “basatiak” salatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)