Ekonomia

Protesta zaratatsua egingo dute gaur

2012/10/26
Nork

Espainiako Gobernuak egindako murrizketei zaratarekin erantzungo diete herritarrek, gaur, 19:00etan, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Lapikoak astinduko dituzte, euren ezadostasuna adierazteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hiru hilabete daramatzatela kobratu gabe salatu dute Gurbisako langileek

2012/10/26
Nork
Hiru hilabete daramatzatela kobratu gabe salatu dute Gurbisako langileek

Udalari zerbitzua ematen dion Gurbisako langileek hiru hilabete daramatzatela kobratu dute salatu dute, gaur, Herriko Plazan. Oraindik ez dute grebarik egin, baina horrela jarraituz gero, ez dutela baztertzen adierazi dute. Asteartean, udalbatzarraren egunean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan bertan, Catelsa eta Sabecoko langileekin batera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Udala | Ez dago iruzkinik »

Langabezian dagoen herritar bat etxetik kaleratuko du Kutxak

2012/10/26
Nork

Stop Desahucios kolektiboak jakinarazi duenez, Kutxa herritar bat kaleratzeko zorian da. Data ere zehaztu du: azaroaren 10a. Kaleratze hori saihesteko, gaur 11:00etan elkarretaratzea egingo du Donostiako Kutxako egoitzaren parean (Garibay kalean). Herritar guztiengana zabaldu du deia. Herritar hori langabezian dago momentu honetan, eta 13 urteko alaba dauka bere kargu. Stop Desahuciosek azaldu duenez, herritar horri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udala Fiareren bazkide izateko hitzarmena sinatu dute

2012/10/25
Nork
Udala Fiareren bazkide izateko hitzarmena sinatu dute

Errenteriako Udalak eta Fiare banku etikoak hitzarmen bat sinatu dute. Udalak 1.800 euro inbertitu ditu kreditu kooperatiba proiektuan, eta Fiareko bazkide egin da. Banku etiko horrek bazkideek jarritako dirua proiektu sozialetara bideratzen du. Era berean, bazkide guztiek botoa emateko eskubidea dute batzarretan. Alegia, udalak ere botoa emango du proiektuak erabakitzerakoan. Julen Mendoza alkateak eta Juan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Iruzkin bat »

Sabecoko gatazkan “ahal duen guztia” egin duela esan du udalak

2012/10/25
Nork

Sabecoko langile izan zirenek udala egin dute euren egoeraren erantzule, eta udalak erantzun die euren gatazka konpontzeko «ahal duen guztia» egin duela. Gogorarazi du ere Murias Centerren %10eko parte hartzea baino ez duela, eta inongo eraginik ez duela enpresa horretan, legalki. Joan den astean Niessen merkataritza zentroan Eroski ireki zuten, lehen Sabeco zegoen tokian, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Ordenantza fiskalak %2,5 igotzea proposatu du EAJk

2012/10/24
Nork

EAJk %2,5ko igoera proposatu du ordenantza fiskaletan, “gobernu taldearen %3ko proposamenaren aurrean”. Horrez gain, uraren tasa izoztea planteatu du zaborrarenarekin batera, “Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren etorkizuna argitu arte”. Era berean, ostalaritza sektoreari lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaintzen zaion tasa %2koa izatea jarriko du mahai gainean EAJk. Talde jeltzalearen arabera, udala gastuak murriztuz joan behar du, baina herritarren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »

Murrizketen kontra atera dira Don Boscoko langileak

2012/10/24
Nork
Murrizketen kontra atera dira Don Boscoko langileak

Gaur goizean manifestazioa egin dute herriko kaleetan barrena Don Boscoko ikasle, irakasle eta langileek. Hezkuntzan izaten ari diren murrizketak salatu dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Udalak eta Fiarek sinatu dute konbenioa

2012/10/24
Nork
Udalak eta Fiarek sinatu dute konbenioa

Errenteriako Udalak eta Fiarek akordio bat sinatu dute gaur eguerdian, eta horri esker, udala banku etikoko bazkide izango da. Fiare kreditu kooperatiba bat osatzeko proiektu bat da, eta bazkideek jarritako dirua proiektu sozialetan inbertitzen dute. Bazkideek batzarretan parte hartzen dute, eta beraiek dira erabaki eskubidea dutenak. Banku etikoa da, irabazi asmorik gabea, eta behetik gora [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Udala | Ez dago iruzkinik »

Protesta zaratatsua egingo dute etzi, murrizketen kontra

2012/10/24
Nork

Ostiralean burrunba izango da Errenteria-Oreretan. Zenbait herritarrek protesta zaratatsua egingo dute murrizketen kontra kazolak joz. Euren zorra ez dugu guk ordainduko lelopean bilduko dira Niessen merkataritza zentroaren atarian, 19:00etan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »

Sabecoko gatazkan udalak “ahal duen guztia” egin duela esan du

2012/10/23
Nork

Sabecoko langile izan zirenek udala egin dute euren egoeraren erantzule , eta udalak erantzun die euren gatazka konpontzeko “ahal duen guztia” egin duela. Udalak gogorarazi du Murias Centerren %10eko parte hartzea baino ez duela, eta inongo eraginik ez duela enpresa horretan, legalki: “Beraz, Errenteriako Udalak langileen alde egin badu ere, Murias Centerrek hartu ditu hartu dituen erabakiak, kasu honetan, udalaren iritziaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)