Ekonomia

Koldo Mitxelena Oarsoaldeko enplegu zerbitzuetan

2012/02/22
Nork
Koldo Mitxelena Oarsoaldeko enplegu zerbitzuetan

Lana bilatzera joan ziren pasa den otsailaren 1ean Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak Oarsoaldea Garapen Agentziaren enplegu zerbitzuetara. Lana bilatzeko nahiz hobetzeko garapen agentziaren bidez zein baliabide eduki ditzaketen jakin ahal izan zuten: Lanbiden izena emanez edota lanbide prestakuntza edo lantokiko prestakuntza programen bidez, besteak beste. Hala ere, lana bilatzeko modu bakarra aktiboki bilatzea dela nabarmendu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Astelehenero protesta

2012/02/21
Nork
Astelehenero protesta

Oreretako Langabeen Asanblada astelehenero elkartuko da Herriko Plazan euren egoera salatzeko, eta atzo, asteko lehen eguna izanik halaxe egin zuten. Hogei bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean. Horrez gain, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egin zuten protesta dagoeneko ikus daitezke Interneten .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Langabeek 12:00etan elkartzera deitu dute

2012/02/20
Nork

Astelehenero bezala, gaur ere eguerdiko hamabietan elkartuko dira Oreretako Langabeen Asanblada, Herriko Plazan, eta herriko langabe guztiak deitu dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Horrekin batera, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egindako protestaren bideoa ere ezagutarazi dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea | Iruzkin bat »

Erreformaren kontra

2012/02/16
Nork
Erreformaren kontra

LAB sindikatua kalera atera zen atzo lan erreforma eta murrizketak salatzera. Erdialdeko kaleetan zehar manifestazioa egin zuen Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Kutxabanken paretik ere pasatu ziren parte hartzaileak, eta kaleratzeen harira duen jarrera ere kritikatu zuten. Horrez gain, etzi Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzera deitu zituen LABek herritarrak. 17:30ean irtengo da, Bulebarretik

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Marquezen familia ez kaleratzeko eskatu du Ezker Anitzak

2012/02/15
Nork

Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela azaltzen du Donostiako epaitegiak sendiari bidali dion dokumentuan. Ildo horretatik, Kutxabanki eskatu dio kaleratzeko agindua bertan behera uzteko. Horrez gain, sendiari elkartasuna adierazi dio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Murrizketak salatu ditu LABek

2012/02/15
Nork

LABek antolatuta, murrizketen kontrako manifestazioa egin dute gaur Erdialdeko kaleetan zehar. Hala nola, Kutxabanken bulegotik pasatakoan kaleratzeak salatu dituzte parte hartzaileek. Han izan dira Oreretako Langabeen Asanbladako kideak ere. Manifestazioaren bukaeran aurrera begira egingo diren mobilizazioen parte hartzera deitu du LABek. Bihar, esaterako, lanuzteak egingo dituzte administrazioan, eta larunbatean, manifestazioa egingo dute Donostian, Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Ezker [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Manifestazioa egingo du LABek 12:30ean

2012/02/15
Nork

Oarso Bidasoako eta Donostialdeako delegatuen batzarra egiten ari da LAB sindikatua momentu honetan Reina aretoan, eta batzarra amaitutakoan, 12:30ean, manifestazioa egingo dute Xenpelarretik abiatuta. Lan erreforma eta negoziazio kolektiboaren erreforma “basatiak” salatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Lanpostuak ziurtatzeko eskatu dute Sabecoko langileek

2012/02/08
Nork
Lanpostuak ziurtatzeko eskatu dute Sabecoko langileek

Murias Center 4k eta Eroskik sinatu zuten hitzarmenaren haritik, Sabecoko langile izan zirenek euren lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari, Niessen merkataritza zentroa kudeatzen duen enpresaren %10aren parte izanik. Supermerkatuan lan egiten zuten 40 langileen subrogazioa bermatu ondoren, Gipuzkoako elikaduraren hitzarmena ere ezar diezaieten eskatu dute langile ohiek. Bi elementu horiek biltzen dituzte 2009an eta 2010ean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]