Ekitaldien egutegia

Ekitaldien zerrenda Egutegia
iCal inportazioa

2012/05/01

Hilaren 28ra arte entregatu daitezke madalenetako kartelak

Kultura Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko parte har daiteke Madalenetako XXVIII. Kartel Lehiaketan, eta hala egin nahi duenak lanak hilaren 28a baino lehen entregatu beharko ditu udaletxeko erregistro orokorrean lanaren argazkia duen CD batekin batera.

Epaimahaia ekainaren 4ean elkartuko da erabakia hartzeko, 12:00etan, udal areto nagusian. Erabakitzen duen lanaren egileak 1.050 euroko saria eramango du.

Lehiaketako oinarriak udaletxean, kulturgunean nahiz Errenteriako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Hasi: 2012/05/01 08:00
Amaitu: 2012/05/28 14:00
Lekua: Udaletxeko erregistroan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/05/07

Testamentuari buruzko hitzaldiak emango dituzte auzoetan

Udalak doako hitzaldiak emango ditu testamentua zer den azaltzeko eta horren gainean sortzen diren zalantzak argitzeko. Oinordekoei buruz eta ahalordetzak ere zer diren ere azalduko dute.

Hitzaldiak auzoetako erretiratuen elkarteetan egingo dituzte datozen asteetan, astelehenero (maiatzaren 28an izan ezik), eta guztiak 17:00etan izango dira. Lehenengoa Beraunen izango da astelehenean Bienvenido zaharren elkartean; eta azkena, berriz, ekainaren 18an Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkartean. (Beheko zerrendan egun eta toki guztiak).

Gizarte Baliabideetako Departamentuak azaldu duenez, kasuen % 95ean senar emazteek uste dute bietako bat falta denean ondasun guztiak bikotekidearentzat diela, eta seme-abalek ezingo luketela ezer erreklamatu. Gaineratu duenez, baina, guztiz kontrakoa da.

Hitzaldiak

  • Maiatzak 7: Beraungo Bienvenido zaharren elkartean, 17:00etan.
  • Maiatzak 14: Olibeteko Beti Bizkor gizarte zentroan, 17:00etan.
  • Maiatzak 21: Agustinetako San Agustin erretiratuen elkartean, 17:00etan.
  • Ekainak 4: Pontikako Arramendipe erretiratuen elkartean, 17:00etan.
  • Ekainak 11: Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartean, 17:00etan.
  • Ekainak 18: Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkartean, 17:00etan.
Hasi: 2012/05/07 17:00
Amaitu: 2012/06/18 19:00
Lekua: Auzoetako erretiratuen elkarteetan
Helbidea:
Errenteria-Orereta
Kostua: Doan

2012/05/11

Udan kirol ikastaroak izango dituzte txikienek

Udal Kirol Patronatuak kirol ikastaroak antolatu ditu 3 urtetik gorako haurrentzat udarako: Uda Kanpaina. Horien asmoa da “eskolaumeei hastapen eta perfekzionatze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten, eta ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri izan daitezen”, azaldu du patronatuak.

Jaiak direla eta, lehen txanda ekainaren 25ean hasiko da, eta hamar saiokoa izango da gainontzekoak bezala.

Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegian egingo dituzte ekintzak. Lehenengoan, igeriketa, multijarduera, dantza eskola, padela eta tenisa ikasi ahal izango dute, eta bigarrenean berriz, kirol kanpusa, kirol udalekuak, dantza eskola, igeriketa, patinak eta tenisa.

Kirol kanpusean futbola izango da kirol nagusia, eta kirol udalekuetan, berriz, kirol hastapenerako jarduerak eta joko tradizionalak.

Izen ematea

Interesa duten abonatuek dagoenek eman dezakete izena, eta Errenterian erroldatuta daudenek, berriz, astelehenetik aurrera. Gainontzekoek asteazkenera arte itxaron beharko dute.

Informazio gehiago Fanderia (943 34 44 23) nahiz Galtzarabordako (943 44 96 90) kiroldegietako harreran eta kirol patronatuko webgunean.

Hasi: 2012/05/11
Amaitu: 2012/05/30
Lekua: Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegian
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/05/14

Eskulangintza tailerrak egingo dituzte astelehenetako merkatuan

Astelehenetan Zumardian egiten duten merkatuarekin batera, eskulangintza tailerrak egingo dituzte datozen asteetan. Hain zuzen, astelehenean bertan izango da lehenengoa. Zurezko jostailuak, metalizatutako hosto naturalak eta larrua dira  tailerren gaiak; eta horrenbestez, larruzko zorroak, gerrikoak, apaingarriak, bitxiak eta bestelako elementuak nola egiten diren ikasiko dute.

Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotziak jakinarazi duenez, ekimen horren bidez, eskulangintzari balorea eman nahi diote.

Hasi: 2012/05/14
Amaitu: 2012/05/28
Lekua: Zumardian
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Agustin Diaz de Islaren margolanak Gaztelun

Erakusketa berri bat jarri dute Gaztelu ostatuan: Agustin Diaz de Islaren margolanak. Olioan egindako lanak dira, eta erretiroa hartu zuenean hasi zen margotzen. Gazteluk jakinarazi duenez, autodidakta da, eta era guztietako gaiak lantzen ditu: itsaso paisaiak, bodegoiak… Ekaina bukaera arte egongo da martxan.

Hasi: 2012/05/14
Amaitu: 2012/06/15
Lekua: Gaztelu ostatuan
Helbidea:
Erre

2012/05/16

Ate irekiak Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartean

Gaurtik hasi eta ekainaren 7ra arte ate irekiko jardunaldiak izango dira Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta. Horrenbestez, interesa duten umeek igeriketa taldearekin entrenatzeko aukera izango du. Parte hartzeko, zuzendaritza[a bildua]oarsoaldeaike.com helbidera idatzi behar da haurraren datuak eta zein egunetan joatea gustatuko litzaiokeen zehaztu behar dira.

Hasi: 2012/05/16
Amaitu: 2012/06/07
Lekua: Galtzarabordako igerilekuan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Erraldoi eta buruhandi erakusketa

Erraldoi eta buruhandi erakusketaErraldoi eta buruhandien erakusketa hartu dute herriko 40 saltokik, ekainaren 17ra arte. Jose Luis Insaustiren ekimenez, Errenkoalde merkaritza elkarteak antolatu du erakusketa, eta bertan, 130 erraldoi eta buruhandiren miniaturak eta 225 argazki ikus daitezke. Miniaturak Insaustik berak 90. hamarkadatik hona bildutakoak dira, hainbat herritan, eta azaldu duenez, “Errenkoalde eta nire familiaren laguntzari esker, betidanik izan dudan ametsa bete dut erakusketa honekin”.

Hasi: 2012/05/16
Amaitu: 2012/06/17
Lekua: Saltokietako erakusleihoetan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/05/19

Goñerrian ibiliko da Urdaburu elkartea

Datorren asteburuan Goñerrian, Nafarroan, ibiliko dira Urdaburu elkarteak antolatutako ibilaldira joaten diren herritarrak. Hain zuzen, Valdorba-Andia abelbidearen azken etapa izango da: Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta bidean Urdanoz herritik eta Usabide menditik pasatuko dira. Ibilbidea bost ordukoa izango da.

Bukaeran bazkaria egingo dute Arbizuko jatetxe batean.

Irteera hurrengo larunbatean, hilaren 19an izango da, eta autobusa Zumardiko autobus geltokitik aterako da, 07:30ean.

Izena emateko astearte eta ostegunean pasatu beharko da Urdabururen egoitzatik, 20:30etik 22:00etara, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu ordutegi berberean.

Hasi: 2012/05/19 07:30
Amaitu: 2012/05/19 18:00
Lekua: Zumardiko autobus geltokian
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Haurren aurresku txapelketan 27 dantzarik parte hartuko dute

Landarek antolatzen duen haurren aurresku txapelketaren aurkezpenaLandare elkarteak 26.enez antolatu du Haur Mailako Aurresku Txapelketa, eta aurtengoan 27 dantzari ariko dira lehian: hamalau A sailean (7 eta 11 urte artekoak) eta hamahiru B sailean (12 eta 15 urte artekoak). Etzi izango da lehia, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean.

A saileko haurrek bi dantza egin beharko dituzte, Alpargata eta agurra, eta B saileko haurrek, berriz, desafioa eta zortzikoa. Epaimahaia izango dute aurrez aurre, hiru kidek osatutakoa: Xabier Mendizabal Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea eta Nagore Indakoetxea eta Iñigo Oiarbide dantzariak.

Bukaeran, sariak banatuko dituzte, eta bi kategorietako dantzari onenei txapela eta gerrikoaz gain, Landare elkartearen saria emango diete. Horrez gain, ligaxkako garaileak ere sarituko dituzte —A mailan Aitor Lasa hernaniarra eta B mailan Aimar Odriozola ibartarra—, eta baita ligaxka horretan toki onenean geratu den herritarra ere, kasu horretan, Beñat Salegi.

Parte hartuko duten haurrak abendutik hasi eta apirilera arte egindako ligaxkan hoberen sailkatutakoak dira. Txapelketaren hastapenean, bi egunetakoa izaten zen lehia: lehenengoan aukeraketa bat egiten zuten, eta bigarrengoan, berriz, hamar onenen artean jokatzen zuten finala, Juantxo Maia Landare elkarteko kideak azaldu duenez.

Parte hartzaile asko zirela eta horrek antolakuntzari ezartzen zizkion trabak kontuan hartuta, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrarekin jarri ziren harremanetan, eta Gipuzkoan zehar ligaxka bat egitea erabaki zuten, eta gero finalak Errenteria-Oreretan egitea.

Horrenbestez, Errenteria-Oreretako finala jokatu aurretik Gipuzkoako zein Nafarroako hainbat herritatik pasatu dira etzi taularatuko diren dantzariak: Legazpi, Oiartzun, Beasain, Altsasu, Villabona eta Ibarra.

1986an antolatu zuen Landarek lehen aldiz Haur Mailako Aurresku Txapelketa. Abiapuntua izan zen Pasaian jokatzen den Euskal Herriko Aurresku Txapelketatik beherako mailarik ez zegoela, eta horrenbestez, Gipuzkoako txapelketa antolatzen hastea erabaki zuten. Landarek hainbat ekimen antolatzen ditu,  baina hori da zaharrenetako bat.

Soka dantza
Aurresku Txapelketaz gain, beste ekitaldi bat ere antolatu dute etzirako: goizean Ereintza dantza taldeko neskek soka dantza egingo dute. Hamabi dantzarik desfilea egingo dute dantza eskolatik hasi eta Zumardiraino. 12:30erako iristea espero dute.

Egitaraua

  • 12:30. Soka dantza Zumardira iritsiko da.
  • 18:00. Haur Mailako Aurresku Txapelketa, kulturgunean.

 

Hasi: 2012/05/19 08:00
Amaitu: 2012/05/19 08:00
Lekua: Herriko zenbait tokitan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Belaunaldien arteko jaia egingo dute hilaren 19an

Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 19rako (larunbata), Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera. Goizetik hasi eta egun osoz hainbat ekimen prestatu dituzte antolatzaileek jai egun horretarako.

Eguraldi ona eginez gero, San Markoko zelaian bertan egingo dute jaialdia, antolatzaileek zehaztu dutenez: “Txarra egiten badu, berriz, gotorlekuko goiko solairuan egingo ditugu prestatu ditugun ekimenak”, gaineratu dute.

Bestalde, belaunaldien arteko jaia Errenteria-Oreretako erretiratu elkarte guztietako bazkide eta haien senideen arteko “topagunea” izan nahi duela zehaztu dute antolatzaileek, “batez ere biloben kasuan”. Horrenbestez, erretiratuak zein senideak egun osoa iruango duen festan parte hartzera deitu dituzte.

Egitaraua

  • 11:00etan. Harrera.
  • 11:30ean. Helduentzako jokoen zirkuituaren hasiera.
  • 12:00etan. Gazteentzako jokoak.
  • 16:00ean. Tute txapelketa.
  • 17:00etan. Dantzaldia.
  • 18:00etan. Sari banaketa irabazleei.
  • 19:00etan. Jaiaren amaiera.
Hasi: 2012/05/19 11:00
Amaitu: 2012/05/19 19:00
Lekua: San Markon
Helbidea:
Errenteria-Orereta
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 34 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.