Ekitaldien egutegia

Ekitaldien zerrenda Egutegia
iCal inportazioa

2012/05/18

Bertshow ikuskizuna ostiralean Arkaitzan

Bertso eta musika uztartuko dituzte ostiraleko Bertshow ikuskizunean, Arkaitzan. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin, Jokin Labayen eta Manex Mujika, eta zuzeneko musikak zuzenduko die doinua. Sierra eta Ima ariko dira musika jotzen. Era berean, ingurura moldatu beharko dute bertsolariek. Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatu dute ekimena.

Hasi: 2012/05/18 23:30
Amaitu: 2012/05/18 23:30
Lekua: Arkaitza tabernan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia ostiralean

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, kirol nutrizioari buruzko hitzaldia emango dute, ostiralean, 17:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Ruben Reyesek emango du hitzaldi hori, Serviocio Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetako kirol teknikariak.

Hitzaldian kirolari batentzat lagungarri izan daitezkeen laguntza ergogenikoei buruz ariko dira: kirola egiteko har daitezkeen osagarriak aipatuko dituzte eta beren onurak eta aukerak aztertu. Hitzaldira joateko aurretik izena eman behar da Galtzarabordako zein Fanderiako kiroldegietan. Plazak mugatuak direla aurreratu dute, eta gehienez, hogei lagunek eman dezaketela izena.

Hasi: 2012/05/18 17:30
Amaitu: 2012/05/18 19:00
Lekua: Galtzarabordako kiroldegian
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Ura moztuko dute bihar Beraunen

Bihar, 08:30etik 11:30era, ura moztuko dute Beraungo hainbat etxetan. Zehazki, 17. ataritik hasi 27. ra arteko etxebizitzei eragingo die. Ur hoditerian eta giltzan egin behar dituzten aldaketa batzuk dira mozketaren arrazoia. Aldez aurretik barkamena eskatu du udalak eragozpenengatik.

Hasi: 2012/05/18 08:30
Amaitu: 2012/05/18 11:30
Lekua: Beraungo 17, 19, 21, 23, 25 eta 27 atariak
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/05/17

‘Andrea Chenier’ opera emango dute bihar

Umberto Giordanoren Andrea Chenier opera emango dute, bihar, Niessen Zinemetan. Zuzeneko emanaldia izango da, Bregenz Festivaletik emango dutena. Sarrerak Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan daude salgai 15 (orokorra) eta 12 (murriztua) euroan; 11, 50 euroan eros dezakete T-club-eko kideek. Hector Sandoval, Scott Hendricks, eta Norma Fantini dira abeslariak.

Hasi: 2012/05/17 20:30
Amaitu: 2012/05/17 22:30
Lekua: Niessen zinemetan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/05/16

White Towelsekin bluesa, De Cyne Reynan

Blues zaleek zita daukate etzi, 22:30, De Cyne Reynan. White Towels taldea igoko da oholtzara, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, “bluesa ulertzeko duen moduak ez du inor epel utziko”. Bost kide ditu taldeak: Carlos Malles (bateria), Javi Zarranz (baxua), Alberto Cosgaya (gitarra), Kixki (armonika), eta Lisi Garcia (ahotsa).

Hasi: 2012/05/16 22:30
Amaitu: 2012/05/16 22:30
Lekua: De Cyne Reynan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Ate irekiak Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartean

Gaurtik hasi eta ekainaren 7ra arte ate irekiko jardunaldiak izango dira Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta. Horrenbestez, interesa duten umeek igeriketa taldearekin entrenatzeko aukera izango du. Parte hartzeko, zuzendaritza[a bildua]oarsoaldeaike.com helbidera idatzi behar da haurraren datuak eta zein egunetan joatea gustatuko litzaiokeen zehaztu behar dira.

Hasi: 2012/05/16
Amaitu: 2012/06/07
Lekua: Galtzarabordako igerilekuan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Erraldoi eta buruhandi erakusketa

Erraldoi eta buruhandi erakusketaErraldoi eta buruhandien erakusketa hartu dute herriko 40 saltokik, ekainaren 17ra arte. Jose Luis Insaustiren ekimenez, Errenkoalde merkaritza elkarteak antolatu du erakusketa, eta bertan, 130 erraldoi eta buruhandiren miniaturak eta 225 argazki ikus daitezke. Miniaturak Insaustik berak 90. hamarkadatik hona bildutakoak dira, hainbat herritan, eta azaldu duenez, “Errenkoalde eta nire familiaren laguntzari esker, betidanik izan dudan ametsa bete dut erakusketa honekin”.

Hasi: 2012/05/16
Amaitu: 2012/06/17
Lekua: Saltokietako erakusleihoetan
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/05/14

Eskulangintza tailerrak egingo dituzte astelehenetako merkatuan

Astelehenetan Zumardian egiten duten merkatuarekin batera, eskulangintza tailerrak egingo dituzte datozen asteetan. Hain zuzen, astelehenean bertan izango da lehenengoa. Zurezko jostailuak, metalizatutako hosto naturalak eta larrua dira  tailerren gaiak; eta horrenbestez, larruzko zorroak, gerrikoak, apaingarriak, bitxiak eta bestelako elementuak nola egiten diren ikasiko dute.

Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotziak jakinarazi duenez, ekimen horren bidez, eskulangintzari balorea eman nahi diote.

Hasi: 2012/05/14
Amaitu: 2012/05/28
Lekua: Zumardian
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Agustin Diaz de Islaren margolanak Gaztelun

Erakusketa berri bat jarri dute Gaztelu ostatuan: Agustin Diaz de Islaren margolanak. Olioan egindako lanak dira, eta erretiroa hartu zuenean hasi zen margotzen. Gazteluk jakinarazi duenez, autodidakta da, eta era guztietako gaiak lantzen ditu: itsaso paisaiak, bodegoiak… Ekaina bukaera arte egongo da martxan.

Hasi: 2012/05/14
Amaitu: 2012/06/15
Lekua: Gaztelu ostatuan
Helbidea:
Erre

2012/05/13

Etxe kaleratzeen kontra sinadurak bilduko dituzte

Igandean sinadurak bilduko dituzte herrian etxe kaleratzeen kontra. Mahaiak 10:00etatik 13:00etara egongo dira jarrita Galtzarabordako udal kiroldegian. Ereintza eskubaloiaren partiduen harira jarriko dituzte mahaiak bertan.

Herri Ekimen Legegilea da, eta Espainiako Estatuan ari dira sinadurak biltzen. Horren bidez, etxe kaleratzeen kasuetan hipoteka etxebizitzarekin ordaintzea nahi dute; alegia, bezeroak behin etxebizitza entregatuta bankuarekiko dituen zor guztiak amaitutzat ematea, “horrela bizitza berria has dezan”. Ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, 500.000 sinadura lortu behar dituzte urriaren 31 baino lehen, Espainiako Diputatuen Kongresura eman eta hipoteken legearen aldaketa ahalbidetzeko.

Hipoteka etxebizitzarekin ordaintzeaz gain, etxe kaleratzeak gelditzeko eskatuko dute, eta baita alokairu soziala bultzatzea ere.

Hasi: 2012/05/13 10:00
Amaitu: 2012/05/13 13:00
Lekua: Galtzarabordako kiroldegian
Helbidea:
Errenteria-Orereta
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 33 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munduko ipuinen kontaketa, astelehenean gunean   duela 2 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Ipuin-kontaketa saioa izango da kultur etxean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hilaren 21ean. Izaskun Mujikak Munduko ipuinak saioa eskainiko du, 18:00etan.