Musika

Andra Mariren harrobi diren koruek kontzertua emango dute etzi

2012/12/21
Nork

Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan. Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuzendaritzapean Gabon abestiez osatutako emanaldia eskainiko dute. Errepertorioan ez dira faltako abesti klasikoak zein modernoak. Horren barruan, Orereta Abesbatzak Alemaniako Ohian Beltzean emandako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Udal Txistu Bandaren Gabonetako kontzertua, igandean

2012/12/21
Nork

Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailako haurrekin batera abestiak tartekatuko dituzte Udal Txistulari Bandak eta Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailetako ikasleek Gabonetako kontzertua emango dute etzi, igandean, 12:30ean, udaletxean. Txistulariek eta haur abeslariek euren kantak tartekatuko dituzte, eta bukaeran, denek elkarrekin, Gau erdian, Hator, hator eta Olentzero interpretatuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Musika klasikoa landuko dute Mikelazulon

2012/12/11
Nork

Klasikoak Badatoz egitasmoa martxan jarri du Mikelazulo kultur elkarteak, eta igandean, pieza klasikoak landuko dute elkartean. Berpizkundetik gaur egunerainoko musika klasiko eramatea proposatu du Mikelazulok, eta gero joaten diren aurrean aurkeztea, pieza horren azalpen bat emanez. Ekimen hori igandean izango da, 10:30ean, Mikelazulon. Pieza horiek artxibo digitalean, CDan edo biniloan eramateko eskatu dute.  

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Xabi San Sebastianek ‘Erraiak’ diskoa aurkeztuko du

2012/12/06
Nork

Xabi San Sebastian musikari donostiarrak Erraiak diskoa aurkeztuko du hilaren 13an, Errenteria-Oreretan. Azken lau urteetan berarekin agertokiz agertoki ibili den bandarekin batera joko du, 22:30etik aurrera, De Cyne Reyna tabernan. Sentimenduetan, “erraietan”, murgilduko da San Sebastian disko horretan. “Gure barruan, erraietako mundu horretan, bihozkada, gobernatuko ezinezko sentimenduak eta gure animali izatearen esentzia gordetzen dira”, adierazi du. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Pontikan ibiliko dira txistulariak igandean

2012/12/06
Nork

Udal Txistulari Banda auzoz auzo ibiltzen da igandetan, eta oraingoan, Pontika auzoko kaleak girotuko ditu. Goizean zehar ibiliko dira hainbat kanta ezagun jotzen, ohi bezala, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Golden Apple Quartetek azken lana aurkeztuko du igandean

2012/12/04
Nork

Aurten 25 urte bete ditu Golden Apple Quartet laukoteak, eta Errenteria-Oreretan ere ospatuko du urteurrena. Igandean, 20:00etan, Erase una vez… Los Golden ikuskizuna emango du, Errenteria Hiria Kulturgunean. Lan horretan taldeak berari buruz hitz egingo du: “Gizon heldu eta arduratsuak bihurtu aurretik, gure ordura arteko bizipenak kontatzea erabaki dugu”. Zentzu horretan, ipuin formatua edukiko du lanak, off ahots batek gidatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Errenteria Musikalek kontzertuak emango ditu datozen asteetan

2012/12/03
Nork

Kontzertu sorta emango du Errenteria Musikalek hilaren 10etik hasi 18ra bitartean. Lehen egunean, soka landuko dute, eta gero etorriko dira, haizea eta perkusioa, pianoa, eta akordeoi eta trikitia. Hilaren 17an, berriz, musika eta mugimendua, eta hurrengo egunean baxu elektronikoa, klarinetea, kontrabaxua, dultzaina, perkusioa, pianoa, tronboia, biola, biolina, gitarra eta biolontxelo tailerra. Guztiak izango dira 18:00etan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Udal Txistulari Bandak kaleak alaituko ditu igandean

2012/11/30
Nork

Gaztañotarrek edukiko dute aukera etzi, Udal Txistulari Bandaren doinuak entzuteko. Goizean zehar ibiliko dira kaleak alaitzen, eta ezagunak diren hainbat doinu jotzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Txistu eta danbor doinuak, igandean

2012/11/23
Nork

Santa Zezilia Zikloaren barruan, txistu eta danbor doinuak entzun ahal izango dira, igandean, 10:00etatik aurrera, erdialdeko kaleetan. Udal Txistulari Banda, Errenteriako Txistulari Taldea eta Amulleta Danborraren Kofradiak egingo dute ibilbide hori.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

EATeko Mercedes Bautista beteranoa, bigarrena Txingudin

2012/11/22
Nork
EATeko Mercedes Bautista beteranoa, bigarrena Txingudin

EAT Errenteria Atletismo Taldeko atletak Txingudiko krosean izan ziren igandean, Irunen. Guztira, hamabi kirolari federatuk parte hartu zuten, eta eskolartekoetan, berriz, 11k. Guztietan markarik onena Mercedes Bautistak lortu zuen, Beteranoen Mailan bigarren iritsi baitzen helmugara 9:17ko denbora eginez. EATko gainontzeko lau emakume beteranoak lehen hamarren artean sailkatu ziren. Gizonetan, berriz, 4.380 metroko ibilbidea zeukaten egiteko, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)