Lehiaketak

Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea ireki dute

2012/12/14
Nork

Dagoeneko aurkez daitezke lanak Mariasun Landa Sarietarako, eta urtarrilaren 31 arteko epea izango da horretarako. Aurten hirugarrenez aurkeztu du Berdintasun Kontseiluak lehiaketa hori, beste behin, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpena sustatu, aitortu eta saritzeko asmoz. Modu horretara, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dutela azaldu du Berdintasun Kontseiluak, eta herri kronika osatu. Bi sari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 15era arte aurkez daitezke lanak Pinturas Iztietaren lehiaketara

2012/12/05
Nork

Pinturas Iztieta saltokiak berriro egin du deialdia, dagoeneko hamazazpigarrenez, antolatzen duen pintura lehiaketan parte hartzeko. Dagoeneko aurkez daitezke lehiarako lanak hilaren 15era bitartean. Ohi bezala, haur, gazte zein helduei zuzenduta dago lehiaketa, eta helduek, esaterako, 150 eta 350 euroko sariak izango dituzte jokoan. Haur zein gazteentzako saria, berriz, olio margoekin maletin bat izango da. Saririk [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 15era arte aurkez daitezke lanak Pinturas Iztietan

2012/12/01
Nork

Gaurtik hasi eta hilaren 15era arte izango da epea margolanak Pinturak Iztietak urtero antolatzen duen pintura lehiaketan aurkezteko. Lehiaketa horretan, haurrek, gazteek zein helduek parte har dezakete, eta gaia eta teknika erabat libreak dira. Horiek Pinturas Iztietan bertan entregatu beharko dira. Epaimahaiak hilaren 26an (larunbata) emango du erabakiaren berri, eta guztira, sei sari banatuko ditu. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »

Ereintzaren 66. kantu lehiaketan izena eman daiteke

2012/11/02
Nork

Abenduaren 29an jokatuko dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketa. Egun, Ereintza elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta aurtengoa 66. ekitaldia izango da. Ereintzak jakinarazi duenez, jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko. Horretarako, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin jarri beharko dira harremanetan interesa dutenak: koralakgaf[abildua]euskalnet.net -en posta elektroniko bidez bada, edo 943 53 69 73 telefono zenbakira deituz. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Irabazleek badute saria

2012/10/31
Nork
Irabazleek badute saria

OARSO BIDASOKO HITZA-ren Udako Argazki Lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak. Errenteria-Oreretako Valentin argazkilaritza dendak babestu du aurten ere irudien lehiaketa, hortaz, Maialen Montero irabazleak, eta Errenteria-Oreretako argazki onenaren egile Carlos Bayonek Valentinen bertan jaso zituzten sariak atzo. Iasone Paradak, bigarren sariaren irabazleak, ez zuen atzoko banaketara agertzerik izan. Irudian, saridunak, Valentineko Orhi Aizpururekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Errenteriako bertsopaper lehiak abian dira

2012/10/16
Nork

Xenpelar Bertso Eskolaren zilarrezko ezteiak direla eta, aurten bereziagoak izango dira Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala sariak. Bi bertsopaper lehiaketa horiek 24.enez eta 16.enez antolatu ditu Errenteria-Oreretako bertso eskolak, baina inoiz baino sari handiagoa eraman ahal izango dute irabazleek. Interesa dutenek azaroaren 16a baino lehen entregatu behar dituzte lanak. Helduen lehiaketan 700 euro eta oroigarria [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Lehiaketak, Paperekoa | Iruzkin bat »

Herriko toponimiaren ezagutza freskatzeko lehiaketa

2012/09/28
Nork

Errenteriako Euskara Departamentuak laugarrenez antolatu du Ezetz asmatu Internet bidezko lehiaketa . Bertan, herriko toponimiari buruzko hainbat galderari erantzuteko aukera izango dute lehiakideek, “norberaren ezagutzaz jabetu, eta ezagutza hori areagotzeko”. Euskara izango da lehiaketako beste protagonista. Izan ere, hizkuntza hori erabili eta sustatzea da ekimen horren helburu nagusia. Era berean, teknologia berriak ere sustatuko dituzte. Parte hartzen duten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »

Film laburren lehiaketara aurkez daitezke lanak

2012/09/05
Nork

Hilaren 28ra arte daukate aukera interesdunek euren lanak Errenteria Hiria Film Laburren lehiaketara aurkezteko. Gaia librea eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Aukeratutako lanekin emanaldiak egingo dituzte azaroaren 9, 10 eta 11n. Epaimahaiak azaroaren 10ean hartuko du erabakia, eta hurrengo egunean izango da sari banaketa. Honakoak izango dira sariak: 1. saria: 1.000 euro, diploma eta garaikurra. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »

Euskal kultura sustatzeko ekintzen artean bolo lehia antolatu du Niessenek

2012/07/12
Nork

Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, otxoteak, toka, euskal pilota… Orain beste ekintza bat gehitu behar dio urteko agendari: bolo txapelketa. Lehenengo aldiz egingo dute igandean, Foru plazan, eta herriko zein kanpotik etorritakoak ariko dira bolotan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Niessen elkarteko Jose Antonio Lopez de Aberasturik eta Fernando Lopetegik, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zuketz taberna izan da nagusi pintxo lehiaketan berriz ere

2012/06/26
Nork
Zuketz taberna izan da nagusi pintxo lehiaketan berriz ere

Bigarren urtez jarraian Zuketz taberna izan da presoen aldeko III. Pintxo Lehiaketako irabazlea. Epaimahaiak pintxoaren zaporea eta batik bat, dekorazioa nabarmendu ditu, Herrirak, lehiaketaren antolatzaileak, jakinarazi duenez. Pintxoa lata batean aurkeztu dute, eta horren barruan, maskor batean itsaskiak sartu dituzte. Pintxo guztiak “itsasoa” gogoratzen zuela azaldu du Herrirak. Pintxo onena egiteagatik Errenteriako Arte Plastikoetako Xenpelar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)