Kirola

Alebin Mailako haurrentzako entrenamendu saioa prestatu du Oiarsok

2012/12/13
Nork

Oiarso Saskibaloiak bigarren entrenamendu saioa antolatu du Alebin Mailako haurrei zuzenduta (2001-2002an jaiotakoak). Don Boscoko kiroldegian izango da (Basanoagako eskolatik sartu beharko da); 10:00etan neskentzat eta 11:30ean mutilentzat. Senior Mailako taldeak asteburuan sartuko dira lehian berriro aurreko jardunaldiko atsedenaren ostean. Nesken taldeak etxean izango du partida —Galtzarabordako kiroldegian— Erroibideren kontra, 11:45ean. Mutilen taldeak, berriz, Zarautzen, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Janaria eramateagatik, Ereintza ikusteko sarrera doan

2012/12/11
Nork

Ereintza eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, akordio batera iritsi da Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin, eta horren arabera, larunbateko partida ikustera joaten denak hiru kilo janari eramaten baditu, sarrera doan eskuratu ahal izango du. Lehia larunbatean izango da, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian, BM Torrelavegaren kontra.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Kadete Mailako Euskadiko Txapelketa antolatu du Rentoksek

2012/12/04
Nork

Kadete Mailako Areto Softboleko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute larunbatean, 10:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Lau taldek parte hartuko dute, horien artean, Errenteria-Oreretako Rentoksek, txapelketaren antolatzaileak. Gainonontzeko hiruak Atletico San Sebastian, Lazkao eta OBB (Orio) izango dira. Goizean eta arratsaldean izango dira lehia guztiak, eta talde guztien artean lehiatuko dira, irabazlea zehaztu bitartean. Partidak 10:00-10:50: Atletico San Sebastian-Rentoks. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Naiara Casik txakurkroseko Espainiako Kopako lehen lasterketa irabazi du

2012/11/22
Nork
Naiara Casik txakurkroseko Espainiako Kopako lehen lasterketa irabazi du

Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko korrikalariek ongi baino hobeto hasi dute denboraldia. Batik bat, Naiara Casi larratxoarrak. Espainiako Kopako lehenengo lasterketa irabazi zuen Ruka txakurrarekin, Zizur Nagusian (Nafarroa) hilaren 10 eta 11n egindako lasterketetan. Ez zuen zorte bera izan Urrotzen Iban Angulo lezoarrak. Hilaren 18 eta 19an jokatutako Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen Triziklo Mailan, eta laugarren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liderra hartuko du etxean gaur Touringek

2012/11/17
Nork

Liderrarengatik zortzi puntutara dagoen arren, gaur, Ohorezko Mailako bi lehen sailkatuen arteko lehia ikus ahal izango da Fanderiako futbol zelaian, 16:30etik aurrera: Touring-Hernani. Denboraldi hasiera bikaina izan du Touringek, aurten bertan Erregional Preferentetik Ohorezkora igo ostean. Lehia zaila izango da Hernanik ez baitu partida bakarra galdu denboraldi osoan. Touring, ordea, indartsu dabil etxean, oraindik ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko dituzte igandean, Fanderian

2012/11/08
Nork

Partida askotako asteburua izango da Fanderiako pilotalekuan, ohiko partidez gain, igandean, Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko baitituzte, 09:30etik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte. Lehenengoa, 22 urtez azpiko larruzko paletan: Oiangu, Landare-Altzatarra lehiako irabazlearen kontra. Bigarrena, pala motzeko nagusien hirugarren mailako partida izango da, Altzatarra 2 Altzatarra 1en kontra. Hirugarrena, berriz, bigarren mailari dagokio, Usurbil 1-Txost, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Iruzkin bat »

Euskadiko Trialsin Txapelketako azken proba izango da etzi

2012/10/19
Nork

Trialsin proba egingo dute etzi, Txoritokietan inguruan, Berrozpi parajean eta, era berean, Euskadiko Trialsin Txapelketarako puntuagarria izango da. Pilotuak 10:30ean irtengo dira, eta hiru orduko proba izango dute aurretik. Errenteriako Euskal Trial Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatu du, Udal Kirol Patronatuarekin elkarlanean. Joaquin Rodriguez antolatzailearen esanetan, izena egunean bertan ematen den arren, 60 bat pilotu irtengo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Sexatloiaren lehen saioa egingo dute bihar gazteek

2012/10/19
Nork

Gaztetxearen 12. urteurrena ospatzeko ekintzen barruan, bihar, kirola egiteko txanda izango da. 18:00etatik aurrera, sexatloia egingo dute herriko koadrilen artean. Sei proba antolatu ditu gazte asanbladak, eta lehenengoa biharkoa izango da. Zumardian hasiko dira. Bizikletari giltzarrapoa kendu beharko diote, baina ez dute lan erraza izango, hiru giltzen artean aukeratu beharko baitute irekitzeko. Bizikleta hartu, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

EATek denboraldi berria aurkeztuko du ostegunean

2012/09/17
Nork

EAT Errenteriako Atletismo Taldea motorrak berotzen ari da denboraldi berrirako, eta ostegun honetan egingo du aurkezpena Beraungo Mikel Odriozola estadioan. Atletak, atletismo eskolako haurren gurasoak eta herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpen horretara. Mikel Odriozola ibilketariak ere parte hartuko du, eta Londresko esperientzia olinpikoaren berri emango die bertaratutakoei. Aurkezpena 18:30ean hasiko da atleta eta gurasoentzat, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Igeldo eta Usurbil EPLEren hurrengo kontrarioak

2012/09/14
Nork

EPLEk bi partida jokatuko ditu bihar, Fanderian: 10:30ean, Igeldoren kontra, eta jarraian, Usurbilen kontra. Bi lehiak eskuz binakakoak izango dira, eta nagusien mailakoak, lehenengoa 3. mailakoa, eta bigarrena, 2. mailakoa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)