Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ez dira faltako egun osoan zehar. Horrez gain, 12:00etan, muxikoak dantzatuko dituzte. Herritar guztiak gonbidatu dituzte Iztietara.
Irakurri gehiago
Etiketak:Iztieta, San, Tomas
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Inoiz haurrentzat antolatutako egunik handiena izatea zuen helburu, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, antolatzaileek bete dute asmoa. Ehunka lagun hurbildu ziren Errenteria-Oreretara atzokoan Irritxoen Egunaren harira antolatutako hamaika ekimenetan parte hartzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Elkartasuna, Euskara, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Goizeko hamaiketan eman diote hasiera Irritxoen Egunari. Ordu horretan ekin diote hasiera ofizialari Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean hamarnaka lagunen aurrean. Naroa Iturrik egin du aurkezpena, eta gogora ekarri ditu ehunka kilometrora amarekin batera espoetxean dauden haurren, eta aita,ama,izeba,osaba… ikusteko ehunka eta ehunka kilometroko bidaiak egin behar izaten dituzten haurren errealitatea. Irikiera ekitaldi horretan izan da [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkate txikia, irtrien lagunak
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
La Magdalena Alabergako erretiratuen elkarteak urrian hasiko du ikasturtea, eta aurretik, ostegunean, kurtso hasierako jaia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bertan, luntxa eta bingoaz gain, datorren ikasturterako programatutako jardueren gaineko informazioa emango dute. Norbaitek elkarteko bazkide izateko interesa badu, bulegotik pasatu daiteke astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alaberga, hasiera, jaia, kurtso, la, Magdalena
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Gaurtik hasita, nahiko ekintza izango da Beraunen, Guadalupe Jaiak direla eta. Gaur bertan, Leyre Mendozaren eskutik, sabel dantza egingo dute Sanmarkosene zentroan.Bihar atseden hartuko dute, eta ostegunean, berriz, Monfrague dantza taldearen emanaldia izango da. Asteburuarekin batera hasiko da giroa pizten. Orduan lehiaketak, musika eta zer jan eta zer edan izango da auzoan. Beheko egitarauan dago [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:AMA, Beraun, guadalupe, jaiak
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Madalenen atarian, jai batzordeak gaur aurkeztuko du egitaraua, 18:30etik aurrera, Kabia Espazio Kreaktiboan. Udalaren arabera, egin dituzten bileretan 45 eragilek parte hartu dute. Aurtengo madalenek 192.200 euroko aurrekontua izango dute. Jai batzordeak antolatutako ekimenentzat 53.200 euro bideratuko dira, gainontzeko “ezinbesteko” gastuentzat 96.000 euro. Horri elkarteek jasotzen duten laguntza batu behar zaio 43.000 euro. Bestetik, egitaraua [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurkeztu, batzordea, egitaraua, jai
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Gaur Erromeria Eguna ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Ereintza dantza taldeak antolatuta. Hauxe da egitaraua: 10:00. Diana, herriko kaleetan. 11:00. Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria). 12:00. Kalez kale, musikariak eta dantzariak herriko kaleetan. 13:15. Neskatzen soka dantza, Zumardian. 14:30. Herri bazkaria, Esmalterian. 18:00. Erromeri nagusia, Zumardian eta herriko kaleetan. 19:00. Aiko taldea.
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, erromeria
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Atzo aurkeztu zuten udal ordezkariek jaietako egitarau ofiziala eta madalenak iragarriko dituen kartela. Astelehenean banatuko dituzte udaleko harreran 10:00etatik aurrera. Irune Balentziagak jai batzordearen aipamen berezia egin zuen, “parte hartu duten 40 elkarte eta eragileek, errespetua, aniztasuna eta berdintasuna oinarri hartuta, jaiak antolatzeko beste modua badela erakutsi dutelako”. Halaber, kartel lehiaketaren irabazle Iñaki Fernandezi saria [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:banatu, egitaraua, kartela, Madalenak
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Madalenetako egitarau ofiziala eta jaiak iragarriko dituen kartela aurkeztu dituzte gaur Irune Balentziaga, Jose Manuel Ferradas, Jose Ignacio Irastorza, Jose angel Rodriguez eta Txema Herzog zinegotziek. Balentziagak jai batzordearen aipamen berezia egin du eta protagonismoa aitortu dio, “errespetua, aniztasuna eta berdintasuna oinarri hartuta, bertan parte hartu duten 40 elkarte eta eragileek, jaiak antolatzeko beste modua [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:egitaraua, eskukoa, jaiak, ofiziala, poltsikokoa
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Amalatz, Bilgune Feministak eta Garaipen emakume taldeek “iraintzat” hartu dute aurtengo madalenetan Josetxo Ule omentzea. Ule aurtengo txupinazoa jaurtiko duen Alabergako Tanborradaren zuzendari ohi gisa omentzea onartu du udalak Mitxel Blanco Txuri egungo zuzendaria, Mila Urrutia haurren danborradaren zuzendaria eta beti danborradaren atzean izan den Maite Hernandezekin batera. “Danborrada zuzendu duen urte guztietan, bera zuzendari [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »