Asteartean hasiko da Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Mendi Astea, eta bost egunetarako, mendiarekin lotutako hainbat ekintza prestatu dituzte: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, Bizikloia, mendi irteera… Azken bi ekitaldiak astebururako utzi dituzte. Larunbatean izango da 25. Bizikloia. Txirrinduz Mateo-Sorondo tartea egin beharko dute parte hartzaileek (7 km), eta jarraian, berriz, Sorondo inguruan krosa (7 km). Igandean, berriz, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:anitz, astea, ekitaldi, mendi, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Nafarroa Beherean ibiliko dira Urdaburu elkarteko mendizaleak hilaren 17an (larunbatean). Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 5.etaparekin jarraituko dute, horrenbestez, eta Surzaiko lepotegi Azpegiko lepora arteko bidea egingo dute. Bidean Okabe eta Errozate mendiak zeharkatuko dituzte. Ibilbide osoa egiteko sei ordu beharko dituzte. Ohi bezala, 07:30ean bilduko dira Zumardiko autobus geltokian. Izena emateko astearte eta ostegunetan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beherea, mendizale, Nafarroa, okabe, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean irteera egingo dute erretiratuek. Inguruko herri eta txokoak bisitatuko dituzte, eta oraingoan, Orio-Itxaspera joango dira. Ekimen horretan parte hartzeko nahikoa da 08:15ean Topoko geltokian agertzea.
Irakurri gehiago
Etiketak:bisitatu, erretiratu, irteera, itxaspe, orio
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »
Urdaburu mendizale elkarteak Baztanera irteera antolatu du iganderako. Zehazki, Baztan eta Kintoa inguruan zehar ibiliko dira mendizaleak, eta Urkiaga mendatetik Elizondorainoko ibilbidea egingo dute. Tartean, Okoro (1.259), Argintzu (1.209) eta Alba (1.074) igoko dituzte. 19 kilometro egingo dituzte guztira, eta 6 orduko iraupena izango duela kalkulatu du Urdaburuk. Izena emateko elkartearen bulegotik pasatu beharko da [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:baztan, irteera, mendi, Nafarroa, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren laugarren etapa egingo du hurrengo larunbatean (hilaren 20an). Iratiko basoan ibiliko dira, eta ibilbidea Bagargitik Surzai leporaino luzatuko da. Bost ordu iraungo ditu. Izena emateko asteartetan eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara pasatu beharko da elkartetik edo 943 52 78 79ra deitu.
Irakurri gehiago
Etiketak:basoa, iratiko, irteera, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroan jarraitzen du, eta hurrengo larunbatean laugarren etapa egingo dute. Iratiko basoan ibiliko dira, eta ibilibidea Bagargitik Surzai leporaino izango da. Bidean, Escaliers, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltz eta Saroberri mendiak zeharkatuko dituzte. Bost orduko ibilbidea izango da. Hilaren 20ean, 07:30ean elkartuko dira Zumardiko geltokian autobusa hartzeko. Izena emateko astearte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bagargi, basoa, iratiko, surzai, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean bukatuko du Urdaburu mendizale elkarteak azken hilabeteotan egiten aritu den Iruñerriko bira. Azkeneko etapan, seigarrenean, Ardanatzetik Noainera joango dira mendizaleak. Ibilbide osoak 21 kilometro izango ditu, 800 metroko malda, eta sei orduko iraupena. Goizean goiz aterako dira herritik. 07:00etan geratu dira Iztietako geltokian. Izena ostegunera arte eman daiteke Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal 23), 20:00etatik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azken, bira, etapa, iruñerriko, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek ibilaldia antolatu dute larunbaterako. Lezo eta Gaintxurizketa arteko ibilbidea egingo dute, eta hankak mugitzera animatzen direnak 08:50ean Topoko geltokian egon beharko dute. Egun horretan bertan 2012-2013 denboraldiko egutegia jakinaraziko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:erretiratu, gaintxurizketa, ibilbide, lezo
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »
Urdaburu mendizale elkarteak alpinismo irteera antolatu du hurrengo astebururako (hilak 28, 29 eta 30). Huescara joango dira, eta han Arista Ferbos, Arista 3 Conseillers Al Neuville, eta Foradada del Toscarrera joango dira. Elkarteak jakinarazi duenez, parte hartzeko esperientzia eta gutxieneko maila bat behar dira. Izena emateko elkartetik pasatu beharko da astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era.
Irakurri gehiago
Etiketak:alpinismo, huesca, irteera, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »
Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren hirugarren etapa antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak hurrengo larunbaterako (hilak 15). Ibilbidea Iturzaetatik (Larrauko gaina) Bagargira (Iratiko txaletak) izango da, eta bidea, Orhi, Zazpigaina, Hodeizugaina eta Pellusagaina mendiak zeharkatuko dituzte. Ibilbidea sei ordukoa da. Ohi bezala, larunbatean, 07:00etan aterako dira Zumardiko autobus geltokitik. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:irteera, orhi, Urdaburu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »