Hitzaldiak

Literatura eskola izango da etzi, Mikelazulon

2012/12/13
Nork

Mikelazulok literatura eskola antolatu du etzirako, 10:00etan, elkartean. Karlos Del Olmo EIZIEko kide eta itzultzaileak bere gremiokoei buruz hitz egingo du. Hala, lehen itzultzaileak nortzuk izan ziren azalduko du, eta euskarara zein ekarpen egin zuten. Izena emateko oierguillan[a bildua]hotmail.com -era idatzi behar da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hurrengo ostegunean iraupen eskiari buruz hitz egingo dute Urdaburun

2012/12/05
Nork

Urdaburu elkarteak aurreratu bezala, urteko ekintzak Mendi Astera mugatu beharrean urte osoan zehar egingo dituzte. Azaroko ekitaldiaren ondoren, hurrengo ostegunean jarraituko dute ekintzekin, eta iraupen eskiari buruzko hitzaldia antolatu dute, 20:00etan, elkartean. Txomin Eskarmendi elkarteko kideak emango du hitzaldia. Eskarmendik iraupen eskiko probetan parte hartzen du, eta duela gutxi Espainiako Txapelketa irabazi du. Bazkide direnei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Mitxelenaren gaineko hitzaldia, astelehenean

2012/11/30
Nork

Goiko kaletik izenburupean, Koldo Mitxelenaren gaineko hitzaldia egingo dute astelehenean Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena bete denean, hizkuntzalaritzaren arloan errenteriarrak euskararen alde egindako lan handia gogora ekarri eta omenaldi txikia egin nahi dio udalak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Banku etikoa ezagutzeko aukera, astelehenean

2012/11/29
Nork

Errenteriako Udalak eta Fiarek sinatutako hitzarmenaren ondotik, banku etikoaz gehiago jakiteko aukera izango da astelehenean, Reina aretoan, 19:00etan. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Beñat Irasuegik hitzaldi bat emango dute. Banka etikoa zer den azalduko dute, eta Fiareren helburuak, oinarriak, proiektua babesten duten gizarte erakundeak, egitasmoaren egoera, etorkizuna eta parte hartzeko modua jakinaraziko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Koldo Mitxelenari buruz hitz egingo du Elixabete Perez Gazteluk astelehenean

2012/11/29
Nork

Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik . Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Xenpelar Etxean. Ekitaldi horren bidez, Koldo Mitxelenaren oroitzapena eta ondarea bizirik mantentzea da helburua, “euskararen inguruan egindako lan handia izan baita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hilzorian daudenen familientzako jardunaldia egingo dute asteartean

2012/11/22
Nork

Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak elkarteak antolatuta, hilzorian daudenen inguruko familientzako jardunaldia egingo dute Errenteria-Oreretan, asteartean. Komenigarria dela iritzi diote familientzat halako ekintzak antolatzea, “komunikazioa hobetu, zainketa antolatu, sufrimendua arindu eta etxean oreka mantendu ahal izateko”. Izan ere, zaintzaile asko ez daudela prestatuta gogorarazi du, eta zaintzaileei laguntza ematea da helburua. Arratsaldean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Ramon Jauregik hitzaldia emango du bihar

2012/11/21
Nork

Ramon Jauregi PSOEko Presidentzia ministro ohia Errenteria-Oreretan izango da bihar, hitzaldi bat emateko: Sozialdemokrazia eta Europa . Hitzaldia Reina aretoan izango da, 19:30ean, eta sarrera doakoa da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ekitaldi anitzeko Mendi Astea prestatu du Urdaburuk

2012/11/16
Nork

Asteartean hasiko da Urdaburu mendizale elkarteak antolatzen duen Mendi Astea, eta bost egunetarako, mendiarekin lotutako hainbat ekintza prestatu dituzte: hitzaldiak, ikus-entzunezkoa, Bizikloia, mendi irteera… Azken bi ekitaldiak astebururako utzi dituzte. Larunbatean izango da 25. Bizikloia. Txirrinduz Mateo-Sorondo tartea egin beharko dute parte hartzaileek (7 km), eta jarraian, berriz, Sorondo inguruan krosa (7 km). Igandean, berriz, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak, Irteerak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Elixabete Perez Gazteluk hitzaldia emango du Euskararen Egunean

2012/11/15
Nork

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Euskara departamentuak antolatuta, Elixabete Perez Gazteluk gai horri buruzko hitzaldia emango du, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Herritar guztiak animatu dituzte hitzaldi horretan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Raul Castroren alabak Kubako egoera azalduko du Mikelazulon

2012/10/30
Nork

Mikelazulo kultur elkarteak Kubaren gaurko egoerari buruzko hitzaldia antolatu du elkartean bertan. Azaroaren 8an (osteguna) izango da, 19:30ean. Bi hizlarik egingo dute aurkezpena: Mariela Castro Espin eta Carlos Tablada Perezek. Mariela Castro Raul Castro egungo Kubako presidentearen alaba da, Kubako iraultzaren defendatzailea da, eta giza eskubideen ekintzailea, batik bat, LGTBena. Tablada, berriz, Ekonomia Zientzietan doktorea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)