Oarso taldeak antolatuta, etzi, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, Israel Gazan egiten ari den aire erasoak gaitzesteko. Hain zuzen, ehundik gora palestinar hil dira eraso horietan eta 900 baino gehiago zauritu dira. Lau hildakoetatik bat haurrak dira.
Irakurri gehiago
Etiketak:bonbardaketa, elkarretaratze, Israel
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »
UGT eta CCOOk egindako greba orokorraren deialdiarekin bat eginez, gaur, 19:00etan, protesta zaratatsua egingo dute Herriko Plazan. Murrizketen kontra daudela adieraziko dute sukaldeko tresnak astinduz. Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak ere bat egin du deialdi horrekin.
Irakurri gehiago
Etiketak:greba, orokorra, protesta, zaratatsu
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oarso taldeak deituta, protesta zaratatsua egingo dute bihar, 19:00etan, Herriko Plazan. Lapikoak eta zarata ateratzeko tresnak baliatuko dituzte murrizketekiko euren desadostasuna adierazteko. Hain zuzen, protestaren leloa Murrizketarik ez, ez dugu euren zorra ordainduko izango da. Greba egunarekin kointzidituko du protestak.
Irakurri gehiago
Etiketak:lapikoen, oarso, protesta, talde, zaratatsu
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean burrunba izango da Errenteria-Oreretan. Zenbait herritarrek protesta zaratatsua egingo dute murrizketen kontra kazolak joz. Euren zorra ez dugu guk ordainduko lelopean bilduko dira Niessen merkataritza zentroaren atarian, 19:00etan.
Irakurri gehiago
Etiketak:kazerolada, murrizketak, protesta, zaratatsu
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »
Etzi aztertuko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuek aurkeztutako helegiteak, eta epe laburrean espero dute erabakiaren berri jasotzea. Espetxeratuak izan aurretik euren eskaerak kontuan hartzeko duten azken aukera izango da. Horren harira, egun horretan bertan, arratsaldean, elkarretaratzeko deia egin du Eleak mugimenduak. Protesta 20:00etan izango da Herriko Plazan. “Gazteriari egindako eraso horren aurrean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetu, eleak, elkarretaratze, gazte, sei
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean Niessen merkataritza gunearen atarian bilduko da Herrira 197/2006 doktrina eteteko eskatzeko. 12:30ean jarri du ordua. Herrirak gogorarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan argitaratutako ebazpenaren arabera, doktrina hori “ez legezkoa eta eskubide urratzailea” dela. Herriraren esanetan, Espainiako Auzitegi Gorenaren neurri horren eraginez 2006tik 84 presoren zigorrak luzatu dituzte: “Gaur egun, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:197/2006, doktrina, eten, herrira, protesta
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 26ko grebaren harira, elkarretaratzea antolatu du ELAk gaurko. 12:00etan elkartuko dira, eta ordu erdi beranduago Kutxa eta Eroskiren aurrean geldituko dira, banketxeen jokabidea eta supermerkatuak Sabecoko langileen eskubideekiko duen jarrera salatzeko.
Irakurri gehiago
Etiketak:ELA, kutxa, protesta, Sabeco
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Herriko Enparantzan ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarrateratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano Raxoik proposatutako azken neurri sorta. Elkarretaratzean bertan, langabeen batzarrak emandako datuen arabera, 3.043 langabe daude Errenteria-Oreretan, 1.235 Pasaian, 528 Oiartzunen, eta 442 Lezon.
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratze, zaratatsua
Bidalita Elkarretaratzea, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Hamarnaka lagunek egin dute bat ELA, LAB, ESK, ESTEE-EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek zein askotariko giza eragileek Espainiako Gobernuak onartu duen azken neurri sortaren aurka egiteko deitutako elkarretaratzearekin. Goizeko hamaiketan hasi dute protesta Errenterian Lanbideren egoitzaren aurrean, eta txistu eta lapiko hots artean salatu dituzte murrizketak. Besteak beste, “Murrizketa gutxiago, lanpostu gehiago”, “Espainiarekin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, eragileak, murrizketak, salatu, sindikatuak
Bidalita Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »
Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen harira , elkarretaratzea egingo dute, ostiralean, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Antolatzaileek “soinua egiten duen zerbait” eramateko eskatu diete hara joateko asmoa dutenei. Hala nola, BEZ arrunta %18tik %21ra igotzea erabaki du Madrilek, eta murriztua, berriz, %8tik %10era. Langabezia sarian ”erreformak” egingo ditu. Orain arte bezala, langabezia saria 24 hilabetekoa izango da gehienez, baina lehen sei hilabeteotan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, kontra, mobilizatu, murrizketen
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Elkarretaratzea | Ez dago iruzkinik »