Hondakin Batzordeak lanean jarraitzen du, eta bosgarren bilera egingo dute hilaren 27an. 19:00etan izango da Merkatuzarren. Gaiak duen garrantzia ikusita, herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Irakurri gehiagoHondakin Batzordeak lanean jarraitzen du, eta bosgarren bilera egingo dute hilaren 27an. 19:00etan izango da Merkatuzarren. Gaiak duen garrantzia ikusita, herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Irakurri gehiago2013ko aurrekontuak astelehenean aurkeztuko ditu udalak, 18:30etik aurrera, Merkatuzarren. Errenteriako Udalak adierazi duenez, udal ordezkari zein teknikariak herritarrekin batera aritu dira aurrekontu horiek egiten, “zenbakiak egiten, lehentasunak jartzen eta elkarrekin ikasten”. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzera.
Irakurri gehiagoOarsoaldeko Langabeen Batzarrak bilkura irekia deitu du beste behin ostiralerako. Aste honetan ere, astelehenetik ostiralera pasatu du deialdia batzarrak. Ohi bezala, 19:00etan, bilduko dira Herriko Plazan. “Berriro diogu ez bagara mugitzen inor ez dela mugituko gure egoera aldatzeko”, adierazi du. Kalera atera eta haserrea erakutsi behar dela gaineratu du. Lanbideren azaroko datuen arabera, Errenteria-Oreretan 3.259 [...]
Irakurri gehiagoBerdintasun Kontseiluak memoria bat egiteko asmoa du Errenteria-Oreretako emakumeek herriari egin dioten ekarpena biltzeko, eta ostiralean aurkeztuko du egitasmo hori, 18:30ean, Merkatuzarren. Bi bide edukiko ditu memoria horrek: batetik, Emakumeen aztarnen mapa Errenteriako prozesu industrialean, eta bestetik, Gertatu zen hura ez dadila ahantz . Lehenengoan XIX. mendetik 1975. urtera arte emakumeek garapen industrialari egindako ekarpena jaso nahi du, eta bigarrenean, 1975etik gaur egun arte borroka feministak herriari egindako ekarpena. [...]
Irakurri gehiagoErrenteriako Hondakinen Batzordeak hondakin solidoen gaineko hausnarketa egiten ari da, eta dagoeneko hiru bilera egin ditu. Laugarrena, asteartean izango da, 19:00etan, Merkatuzarren. Astearteko bilera irekia da, eta edonork joan ahal izango du. Hori bai, asistentzia jakinarazi beharko da aitor[a bildua]izadi21.net helbidera idatzita edo 943 49 22 15 telefono zenbakira deituta. Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, laster [...]
Irakurri gehiagoErrenteria-Oreretako Herrira bilguneak batzarra antolatu du asteazkenerako, eta bertan, hiru gai nagusi jorratuko dituzte: 2012. urteko balorazioa, Gabonak eta urtarrilaren 12ko mobilizazio orokorra. Batzar horretan parte hartzeko deialdia egin dute. 19:00etan hasiko da Xenpelar Etxean.
Irakurri gehiagoHerrira presoen eskubideen aldeko atxikimenduak lortzen ari da, eta gai horri buruz hitz egiteko bilera antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Orain arte, herritar askoren babesa lortu du, horien artean hainbat aurpegi ezagun: Josu Mitxelena musikaria, Reyes Karrere eskubaloi entrenatzailea, Joserra Trebiño apaiza, Mikel Ugalde… Herrirak egungo testuinguru politikoan presoen gaia mahai gainean jarri behar [...]
Irakurri gehiagoErrenteriako Udalak hainbat lokal dauzka Beraungo Jose Maria Usandizaga kalean, eta horiei irtenbide bat ematearren, bilera egingo du etzidamu, Merkatuzarren, 17:00etan. Zehazki, lau lokal dira, eta 8, 10, 12 eta 14 zenbakietan daude. Lokal horiek erabiltzeko baimenari buruz hitz egingo dute.
Irakurri gehiagoHirugarren lan saioa egingo du Hondakinen Batzordeak asteartean, Merkatuzarren. Bilera horien asmoa “herrian dagoen hondakinen arazoari irtenbide bat ematea” dela gogorarazi du Ingurumen Sailak. Batzarra 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, eta antolatzaileen arabera, gehienez ere bi ordu iraungo du. Bileran parte hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar da, edo [...]
Irakurri gehiagoOarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langileak mugitzearen garrantzia, “inor ez baita mugituko gure egoera aldatzeko”.
Irakurri gehiago