Bestelakoak

Erretiratuak ez dira aspertuko Gabonetan

2012/12/12
Nork

Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako egitarau zabala prestatu dute aste honetatik hasita. Ekintza guztiak neguko festa horrekin lotutakoak izango dira, eta ostegunean hasiko dira Santa Luzia Egunarekin. San Tomas Eguna ere ospatuko dute, eta Olentzero eta Errege Magoen bisita ere jasoko dute. Egitaraua Kaputxinoetako San Jose elkartea: Hilaren 14ean, bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas Jaia 18:30ean. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Herriko bost kirolari eta talde omenduko dituzte Kirolan Galan

2012/12/05
Nork
Herriko bost kirolari eta talde omenduko dituzte Kirolan Galan

Hilaren 14an (larunbata) Kirolaren Gala egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldiaren hirugarren urtea da, baina aurten bultzada berezia eman nahi izan dute herriko kirolari eta taldeek egin duten denboraldi “berezia” dela eta. Guztira, bost izango dira ekitaldi horretan omenduko dituzten kirolari edo taldeak: Touring kirol taldea, Ereintza Eskubaloia, Hibaika arraun elkartea, Mikel Odriozola [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Zukgua prestatzen hasteko gazte afaria egingo dute bihar

2012/11/30
Nork

Zukgua gazte erakunde berria martxan da, eta makineria ondo prestatzen ari dira Errenteria-Oreretako gazteak. Proiektu berria hasteko biharko Gazte Afaria baliatuko dute, eta arratsaldetik hainbat ekintza egingo dituzte. 19:00etan Txiki tabernatik hasita, gazte poteo kritikoa egingo dute. Zukguak jakinarazi duenez, hainbat joko egingo dituzte gazte erakunde berriak zein balore eta ezaugarri izan behar dituen kontuan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Ipuinez betetako maletatxoa’, bihar

2012/11/28
Nork

Ipuinak gustuko dituzten haurrek saio berri bat izango dute, bihar, 18:00etan, haur liburutegian: Ipuinez betetako maletatxoa kontatuko dute. 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago ekitaldi hori.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ipuin kontaketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Euskararen Astea egingo dute Gamon ikastetxean

2012/11/26
Nork

Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira, Cristobal Gamon ikastetxean ere toki bat egin nahi izan diote euskarari, eta aste osorako egitaraua prestatu dute. Egunero, esaterako, sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika egongo da jarrita txikienentzat. Horrez gain, 3. zikloko ikasleek karaokea egingo dute. Egun potoloena, astelehena izango da, abenduaren 3a. Mural handi bat egingo dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara | Ez dago iruzkinik »

Etxe kaleratzeen gaineko mozioa eztabaidatuko dute udalbatzarrean

2012/11/23
Nork

Asteartean izango da azaroko ohiko udalbatzarra, eta zinegotziek bost puntu izango dituzte mahai gainean. Horien artean, laugarrena, pil-pilean dagoen gai bat izango da: etxe kaleratzeak. Aurretik, hirugarrenean, Errenteriako Udala tokian tokiko energia iraunkorraren aldeko Alkateen Itunera atxikitzea bozkatu beharko dute zinegotziek. Aurrekoak tramiteak izango dira: irailaren 25eko udalbatzarreko aktaren onespena eta hainbat ebazpenen berri ematea. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herria Martxan, Errenteria-Oreretatik pasatuko da

2012/11/23
Nork

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Euskal Herria Martxan ekimena egingo dute datorren astean zehar, eta Euskal Herriko hemezortzi herritan mobilizazioak egingo dituzte lan duina, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publikoa eta fiskalitate justu eta progresista aldarrikatzeko. Herri horietako bat izango da Errenteria-Orereta, eta asteartean, hilak 27, egingo dute protesta, nahiz eta eguna eta tokia ez duten oraindik zehaztu. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Gazteek parte hartzea sustatzeko proiektuaren hurrengo bilera, larunbatean

2012/11/22
Nork

Hezizerb elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalak Oarsoaldea Etorkizunari Begirada Iragana Erreparatuz proiektua martxan jarri dute, gazteek eskualde inguruan parte har dezaten sustatzeko. Joan den astean pare bat ekimen egin zituzten, eta asteburuan berriro jarraituko dute. Hala, etzi, memoria historikoa landuko dute ekintza ireki batean, 11:00etatik-13:00etara, Foru Plazan. Hainbat belaunalditako lagunek parte hartuko dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ekimenak, Europako Hondakinen Prebentziorako Astearen harira

2012/11/21
Nork

Hilaren 17tik 25era, Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatzen da, eta Errenteria-Oreretan ere egin diote txoko bat ekimen horri. Errenteriako Ingurumen Sailak herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 40 esperientzia bildu ditu, eta horiek auzoz auzo erakusten ari da. Astelehenean Erdigunean (Gamon Zumardian) egon zen informazio karpa hori, eta larunbatean Xabier Olaskoaga plazan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

SAT sindikatuko kideek parte hartuko dute Herrien Astean

2012/11/13
Nork

Ez du hutsik egingo aurtengo udazkenean Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Herrien Asteak, eta egitarau oparoa prestatu dute Euskal Herritik kanpoko kulturak, mugimenduak eta bestelakoak ezagutu ahal izateko. Aurtengo egitarauan SAT Andaluziako sindikatuko kideek egingo duten bisita nabarmendu daiteke. Hori izango da, hain zuzen, lehenbiziko ekitaldia: datorren astearte, hilak 20, 20:00etan, Mikelazulon. Pepe Caballero SATeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Iruzkin bat »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)