Irri ñimiñoz beteko da Errenteria-Orereta etzi, Landare elkarteak antolatu duen Irritxoen Egunaren harira. Ezer ez da faltako, zehaztasun txikiena ere zaindu dutelako antolatzaileek. Horretarako, zortzi gunetan banatuta hamaika ekimenekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek bereziki, baina baita haien gurasoek ere. Puzgarriak, jokoak, txokolate jatea, erraldoi eta buruhandiak, dantzaldia… hamaika ekimen, txikienen irritxorik zabalena [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, irritxoen, marrazten
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Iruzkin bat »
Garai hauetan ohikoa denez kintoak ospatzea, 1952an jaiotakoak ere elkartuko dira; horiek azaroaren 24ean. Irungo Kateako Atalaia jatetxean egingo dute bazkaria. Joateko 65 euro sartu behar dira Euskadiko Kutxako 3035 0011 21 0111249233 kontu korronte zenbakian, azaroaren 20a baino lehen. Handik lau egunetara meza izango dute 12:30ean Madalena ermitan, eta 14:30ean bazkaria.
Irakurri gehiago
Etiketak:1952, bazkari, kinto
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gabierrotako Laguntasuna elkartea laster jarriko da martxan ikasturte berriari begira. Hala, bihar, jaia egingo dute ikasturtea inauguratzeko, 17:30ean elkartean. Bertan, urria hasieran martxan jarriko diren jarduerei buruzko informazio emango dute, eta bingo partida eta merienda ere ez dira faltako. Izena emateko asmoa duenak hilaren 24 eta 25ean egin beharko dute, 16:00etatik 18:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:elkartea, ikasturte, jaia, Laguntasuna
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Erdiko Erreka Fanderiako auzo elkartean patinaje ikastaroa antolatu du astelehenerako. Haur, gazte zein helduk parte har dezakete, eta 18:30ean abiatuko dira auzo elkartetik (Vicente Cobreros kaletik sartzen da). Bidegorrian barrena ibiliko dira lau gurpiltxoen gainean. Hala ere, antolatzaileek ohartarazi dute ezagutza txiki bat eduki behar dela.
Irakurri gehiago
Etiketak:bidegorri, Fanderia, ikastaro, patinaje
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Aurten taloak ongi datorkion laguntzaile bat izango du: ardoa. Bihar egingo dute Koldo Mitxelena plazan Talo eta Ardo Eguna, Landare elkarteak antolatuta. Egun osoan zehar taloa esku batean eta bestean, berriz, ardo kopa edukitzeko aukera izango dute hara joaten direnek. Antolatzaileen arabera, Talo Eguna egiten duten 31.en aldia da, baina aurtengo berritasun nagusia ardoarekin etorriko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ardo, eguna, Landare, talo
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Sagardo Egunera itxaron ezin dutenek gaur aukera bikaina izango dute sagardoa probatzeko. Izan ere, gaur, 19:00etatik aurrera, kata berezia egingo dute udaletxeko areto nagusian. Elkarte antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo berritasun nagusia horixe izango da. Enologo batek emango ditu dastatzeko pausoak; alegia, “sagardoa nola gozatu behar den” irakatsiko du. Beraz, agertzen diren guztiek izango dute jakintza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:areto, kata, nagusi, Sagardo, sagardo_eguna, udaletxe
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
San Marko Eguna herenegun izan arren, Errenteria-Oreretako mendian etzi egingo dituzte ekimenak. Aurten, gainera, inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu udalak herritarrekin elkarlanean, eta horien artean, Ze esatek taldearen kontzertua nabarmendu daiteke. Urtero moduan, krosa izango da protagonista goizean. Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markorako Igoera 10:30ean aterako da Herriko Plazatik. Aurretik izena eman [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, esatek, kontzertu, Marko, San, ze
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
XXIV. Sagardo Eguna izango da etzi, eta aurten 59 sagardogileren sagardoa probatzeko aukera izango da Zumardian eta Agirre Lehendakaria plazan egun osoz, eta goizean, Foru plazan. Urtero sagardotegi eta sagardogile bat omentzen dituzte, eta aurten Lesakako Linddurren Bordako Juan Mari Lopez izan da omendua. Antton Mendizabalek egindako eskultura jaso zuen herenegun, bere sagardotegian bertan, Sagardo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2012, borda, eguna, lesaka, linddurren, Sagardo
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gazteria Sailak jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk geratzen dira Udako Oporrak udalekuetarako, zehazki, 2000tik 2008ra jaiotako haurren tartean. Parte hartzeko Gazte Informazio Bulegotik pasatu behar da astelehenetik hilaren 27ra. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara dago zabalik, astelehenetik ostiralera. Ostiral arratsaldeetan itxita dago.
Irakurri gehiago
Etiketak:libre, oporrak, plaza, udako, udaleku
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Astelehenean Libururen Eguna den aitzakiarekin igandean artista liburua erraldoia osatuko dute Zumardian, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Merkatuzarren. Liburua osatzeko protagonistak haurrak izango dira. Liburuak, zehazki, 1,90 metroko luzera eta 1,25eko zabalera izango du. Ikastetxeak gonbidatu dituzte hori betetzeko, eta hiruk egin dute bat ekimenarekin: Langaitz, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena. Hiruren artean bost [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erraldoi, haurrek, Liburu, osatu
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »