Eguberriko ekitaldi akademikoa egingo dute; Oiartzoko ikasleek diploma jasoko dute Orereta Ikastolan hogeita bost urte lanean bete dituztelako, Juan Mari Barrenetxea Lekuona eta Fatima Gonzalez Egiluz irakasleak omenduko dituzte. Omenaldia etzi Errenteria Hiria Kulturgunean egingo duten Eguberriko ekitaldian izango da, 12:00etan. Ez dira omendu bakarrak izango, ordea. Oiartzo Ikastolan batxilergoa bukatu duten 72 ikasleei diploma emango diete. Aitor Sarriegi bertsolariak hartuko du lehen hitza ekitaldian [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:diploma, Ikastola, irakasle, oiartzo, omenaldia, Orereta
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan. Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuzendaritzapean Gabon abestiez osatutako emanaldia eskainiko dute. Errepertorioan ez dira faltako abesti klasikoak zein modernoak. Horren barruan, Orereta Abesbatzak Alemaniako Ohian Beltzean emandako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, Andra, gabon, kantak, Mari, Oinarri, Orereta
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzerok Iraultza dantza taldearen laguntza izango du Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzero etzi aterako da Madalen ermitatik, 17:00etan. Eguna, baina, ez da horretara mugatuko: 12:00etan, Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias kalean, topoaren geltoki parean), tradiziozko ahozko ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Egun osoan zehar baserritar jantzia soinean izateko eskatu dute elkarteko kideek, eta opariak egiteko garaian «euskal kulturaren alde» egiteko aholkatu dute. 17:00etan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:domingi, Haizetara, lau, Mari, Olentzero
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hondakin Batzordeak lanean jarraitzen du, eta bosgarren bilera egingo dute hilaren 27an. 19:00etan izango da Merkatuzarren. Gaiak duen garrantzia ikusita, herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzordea, Bilera, bosgarren, hondakin
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailako haurrekin batera abestiak tartekatuko dituzte Udal Txistulari Bandak eta Orereta Ikastolako LHko 3. eta 4. mailetako ikasleek Gabonetako kontzertua emango dute etzi, igandean, 12:30ean, udaletxean. Txistulariek eta haur abeslariek euren kantak tartekatuko dituzte, eta bukaeran, denek elkarrekin, Gau erdian, Hator, hator eta Olentzero interpretatuko dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:banda, Gabonetako, ikasleak, Ikastola, kontzertua, Orereta, txistulari, udal
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak. Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurkezpen, batzorde, eguna, herritar, San, Tomas
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Dagoeneko aurkez daitezke lanak Mariasun Landa Sarietarako, eta urtarrilaren 31 arteko epea izango da horretarako. Aurten hirugarrenez aurkeztu du Berdintasun Kontseiluak lehiaketa hori, beste behin, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpena sustatu, aitortu eta saritzeko asmoz. Modu horretara, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dutela azaldu du Berdintasun Kontseiluak, eta herri kronika osatu. Bi sari [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurkeztu, lanak, Landa, Mariasun, sariak
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »
Oiarso Saskibaloiak bigarren entrenamendu saioa antolatu du Alebin Mailako haurrei zuzenduta (2001-2002an jaiotakoak). Don Boscoko kiroldegian izango da (Basanoagako eskolatik sartu beharko da); 10:00etan neskentzat eta 11:30ean mutilentzat. Senior Mailako taldeak asteburuan sartuko dira lehian berriro aurreko jardunaldiko atsedenaren ostean. Nesken taldeak etxean izango du partida —Galtzarabordako kiroldegian— Erroibideren kontra, 11:45ean. Mutilen taldeak, berriz, Zarautzen, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alebin, entrenamendu, haurrentzako, Maila, saio
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Mikelazulok literatura eskola antolatu du etzirako, 10:00etan, elkartean. Karlos Del Olmo EIZIEko kide eta itzultzaileak bere gremiokoei buruz hitz egingo du. Hala, lehen itzultzaileak nortzuk izan ziren azalduko du, eta euskarara zein ekarpen egin zuten. Izena emateko oierguillan[a bildua]hotmail.com -era idatzi behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:eskola, Literatura, mikelazulo
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
2013ko aurrekontuak astelehenean aurkeztuko ditu udalak, 18:30etik aurrera, Merkatuzarren. Errenteriako Udalak adierazi duenez, udal ordezkari zein teknikariak herritarrekin batera aritu dira aurrekontu horiek egiten, “zenbakiak egiten, lehentasunak jartzen eta elkarrekin ikasten”. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi horretan parte hartzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:astelehenean, aurkeztu, aurrekontu, Udala
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Udala | Ez dago iruzkinik »