Ekitaldien egutegia

Ekitaldien zerrenda Egutegia
iCal inportazioa

2012/02/07

Literatura solasaldiak hasiko dira berriro otsailetik aurrera

Udazkenean hasitako egitasmoarekin jarraituz, otsailean, martxoan, apirilean eta maiatzean ere literatur solasaldiak egingo dituzte. Otsailaren 7ean hasiko dira berriro solasaldiekin, eta Lluis Maria Todoren El mal francés liburuari buruz ariko dira.

Errenteriako Udal Liburutegiak antolatu du ekimen hori, “irakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoiak garatzen laguntzeko asmoz”.

Jarduerak irekiak dira, eta irakurtzea gustatu eta iritziak taldean konpartitzea gustatzen zaien herritar guztiei zuzenduta daudela jakinarazi dute. Liburua udal liburutegian lortu ahal izango dute parte hartzaileek, maileguan.

Solasaldiak gaztelaniaz nahiz euskaraz egingo dituzte. Euskarazko lehen solasaldia otsailaren 8an izango da, eta Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua iruzkinduko dute.

Hurrengo hilabetean, gaztelaniazko proposamena Peter Handkeren Desgracia impeorable izango da; euskarazkoa, berriz, Ixiar Rozasen Edo zu edo ni. Lehenengoa martxoaren 6an izango da, eta bigarrena, 14an.

Apirilean Jose Maria Perez Alvarezen Nembrot liburuari buruz hitz egingo dute gaztelaniaz (apirilaren 3an), eta euskaraz, berriz, Anjel Lertxundiren Ihes betea nobelari buruz (18an).
Azkeneko saioak maiatzean egingo dituzte: maiatzaren 2an Barbara Jacobsen Las hojas muertas liburuari buruz ariko dira, eta 16an, berriz, Jose Inazio Basterretxearen Azken tranbiaren itzala-ri buruz.

Solasaldi guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:00etan. Gaztelaniazko saioak Jose Luis Canchok dinamizatuko ditu, eta euskarazkoak Ane Mayozek

Hasi: 2012/02/07
Amaitu: 2012/05/16
Lekua: Xenpelar Etxean
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/02/16

Ahoarekin eta oinarekin margotzen duten artisten lanak, Xenpelar Etxean

Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak erakusketa jarri duAhoa eta oinarekin margotzen duten artisten lanen erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean. Errenteriako Udalaren laguntzarekin ahoa eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak antolatutako erakusketan 30 lan bildu ditu guztira, eta martxoaren 2ra bitarte ikus daiteke, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Elkartearen Espainiako Estatuko zuzendari Ricardo Charlofe izan zen herenegungo aurkezpen ekitaldian. Azken horrek azaldu zuenez, erakusketan diren 30 margolanak ez daude salgai: “Erakusketaren helburua ez da komertziala, gure elkarteko kide diren artisten lana erakustea da, ezagutzera ematea”. Elkartea osatzen duten kideek ahalmen urritasuna dute, “eskuak ezin dituzte erabili, kasu gehienetan istripuengatik”.

Beren lanetik bizimodua atera
Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkartea 1957. urtean sortu zen, adimen urriko artista talde batek elkarri laguntzeko erakunde bat sortu zuenean. Charlofek zehaztu zuenez, elkartearen helburu nagusia da artista horien lanak merkaturatzea, beraien lanekin Gabonetako txartelak edo egutegiak eginez.

Azken hori da elkartearen diru iturri bakarra. “Jatorrizko obren erreprodukzioak egin eta produktu horiek saltzen ditugu. Horrekin elkarteko kide diren artistei soldatak eta bekak emateko beharrezko dirua biltzen dugu, eta beren lanetik bizimodua ateratzea lortzen dute”, esan zuen elkartearen presidenteak.

Mundu mailako arte mugimendua sortzea izan da ekimenaren emaitza, Charlofen hitzetan. Egun, 74 herrialdetan dabil lanean elkartea, 850 artistarekin.

Lehenengo aldiz Gipuzkoan
Lehenengo aldia da elkarte horrek erakusketa egiten duela Gipuzkoan, “baina espero dugu, Errenteriako erakusketak harrera ona izan eta datozen urteetan errepikatzea”, esan du Charlofek.
Xenpelar  Etxean zabalik dagoen erakusketan, Italia, Suitza, Australia, Zeelanda Berria, Txina, Finlandia, Frantzia, Israel, Hego Afrika, Britainia Handia edo Danimarkako margolariek egindako lanak ikus daitezke, guztiak, ahoa edota oinarekin margotutakoak. Lan horiek, ordea, eskuekin margotzen duen edozein margolariren lanen maila berbera duela nabarmendu du Charlofek.

Elkartearen ordezkariak dei egin die Oarso Bidasoan halako egoeran izan daitezkeen pertsonei elkartera hurbiltzeko, “informazioa lortzeko 902 11 60 05 telefono zenbakira deitu dezakete”.

Hasi: 2012/02/16 17:00
Amaitu: 2012/03/02 20:00
Lekua: Xenpelar Etxean
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/02/25

Andaluziako Egunean, sevillanak nagusi

Andaluziako Eguna ospatuko dute herrian, hilaren 25ean eta 26an, Concha Rociera elkarteak antolatuta. Honakoa jaialdiaren hemezortzigarren ekitaldia izango da, eta askotariko ekimenak antolatu dituzte. Hilaren 25ean, larunbata, afaria egingo dute 21:00etatik aurrera, eta ondoren, sevillana dantzen jaialdia.

Igandean, meza
Hurrengo egunean, berriz, meza egingo dute, 13:30ean, elkartearen egoitzan, bertako folklore taldeak girotuta. Halaber, egun osoan zehar Andaluziako produktuak jarriko dituzte salgai, eta giroa alaitzeko sevillana dantzen erakustaldia egingo dute.

Hasi: 2012/02/25
Amaitu: 2012/02/26
Lekua: Concha Rociera elkartean
Helbidea:
Errenteria-Orereta

Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean

'Gun hill road' izango da Glam Zinemaldian emango duten filmetako batGlam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik bat transexualena, bera baita “ezkutuen” dagoen gaia, Mikel Martin EHGAMeko kideak esan duenez.

Martinen arabera, zinemaldi horrek, “munduko zenbait txokotan sexu identitatea edo genero sexual identitatea bizi duten pertsonen hainbat errealitate” ezagutarazi nahi ditu. Gogorarazi duenez, Les-Gay-Trans filmak ikustea oso zaila da, eta Bilboko Zinegoak jaialdia baliatuz, ekarri dituzte filmak herrira.

Azken finean, identitate, sexu, rol eta genero dibertsitateak hobeto ulertzea, eta gay, lesbiana eta transexualen bizimodua ezagutaraztea nahi dute antolatzaileek Glam Zinemaldiaren bidez. “Helburua da jendea hezitzea, erabateko askatasunean oinarritutako irizpideak eduki ditzaten, generoa dena delakoa izanda”, azaldu du Martinek.

Pasa den astean Donostian izandako bidea jarraitu nahi dute Errenteria-Oreretan. Espero baino jende gehiago izan da, eta horretan lehen aldiz Antzoki Zaharrean emateak eragina izan duela iritzi dio Martinek.

Sarrerak erosteko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilatik pasatu beharko da ohiko ordutegian. Lau euroren truke erosi ahal izango dira.

Filmen sinopsiak

LARUNBATA

  • ‘Die jungs vom Bahnjof zoo’ (Alemania, 2011). Berlineko txapero gazteen errealitate gordina islatuko du dokumental horrek. Gehienak ekialdeko etorkinak dira, eta beharrarengatik egiten dute. Haien motibazioak, istorioak, familiak eta batik bat bizirauteko duten grina azalduko du dokumentalak.
  • ‘Vamos a quemar’ (Espainia, 2010). Postpornoan oinarritutako performancea da dokumental hori: emakume batek ukabila sartuko dio beste bati, kamara eusten ari den bitartean; liburu aurkezpen bat faloaren heriotza era sinbolikoan ospatzen duen ekitaldi publiko bat bihurtuko da. Horren atzean, gorputz adierazpenaren aldeko bilaketa kolektibo bat dago genero eta sexu estereotipoen aurrean. Horri deitzen diote postpornoa.

IGANDEA

  •  ‘Mikel’ (Euskal Herria, 2011). Film labur honek Mikelen barne eztabaida kontatuko du. Mikel 17 urteko nerabe bat da. Biologikoki ez dagokion gorputz batekin bizi da, eta lagunen babesari esker, sekretua kontatzeko erabaki zaila hartu beharko du.  Euskal Herrian ekoitzitako zinemaldiko film bakarra da.
  • ‘Gun Hill Road’ (AEB, 2011). Bronx-era bueltatuko da Enrique kartzelan hiru urte egin ostean. Angela emazteak ahaleginak egingo ditu bizi duen amodio istorioa ezkutuan mantentzeko. Bitartean, Michael semeak aitak ulertu ezin duen eraldaketa sexuala biziko du. Enriquek gizon idealei tinko eutsiko die, eta Angelak, berriz, Michael babestu eta familia elkartuta mantentzearen alde egingo du. Ideia finkatu horiek aldatuko al ditu?
Hasi: 2012/02/25 19:00
Amaitu: 2012/02/26 21:00
Lekua: Errenteria Hiria Kulturgunean
Helbidea:
Errenteria-Orereta

2012/03/10

Ondartxokoek bazkaria egingo dute martxoan

Ondartxoko bizilagunek urteko bazkaria antolatu dute  martxoaren 10erako. Versalles jatetxean egingo dute, eta parte hartu nahi dutenek Ondartxoko Conchi fruta dendan eman behar dute izena. Bazkariari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenak, berriz, Mari Julirekin harremanetan jar daitezke, 666 81 39 56 telefono zenbakira deituta edo Ramonekin, 686 71 24 20 telefono zenbakira deituta.

Hasi: 2012/03/10
Amaitu: 2012/03/10
Lekua: Versalles jatetxea
Helbidea:
Errenteria-Orereta
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]