Gabonak gainean dira, eta etxeak apaintzen hasiak dira hainbat herritar. Udalari dagokio, ordea, herria bera apaintzea, eta azken asteetan mantenuko langileak argiak jartzen ibili ondoren, herenegun ikusi ahal izan ziren piztuta, Santa Klara kalean zein udaletxean, esaterako. Horrenbestez, festek iraun bitartean Gabonetako kolorez jantziko da Errenteria-Orereta.
Irakurri gehiago
Etiketak:argiak, Gabonetako
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Gabonekin lotutako ekintzak ugaritu egin dira azken egunetan, eta horren adibide da Alabergan jarriko dute jaiotza eta Olentzeroren erakusketa. Erakusketa hilaren 21etik aurrera egongo da martxan, baina guztia muntatzeko laguntza eskatu diete auzotarrei, eta jaiotza eta Olentzeroak eramatera animatu dituzte. San Tomas Egunetik aurrera, berriz, 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da erakusketa Arditurri auzo elkartean. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alaberga, Arditurri, erakusketa, jaiotza, Olentzero
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Erakusketak | Ez dago iruzkinik »
Oraindik hilabete pasatxo falta dira Gabonetarako, baina Errenteria-Oreretako kaleak argiekin apaintzen hasi dira. Gaur goizean langile batzuk erdialdeko kaleetan ibili dira argiak jartzen.
Irakurri gehiago
Etiketak:argiak, Gabonetako, jarri
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Inoiz haurrentzat antolatutako egunik handiena izatea zuen helburu, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, antolatzaileek bete dute asmoa. Ehunka lagun hurbildu ziren Errenteria-Oreretara atzokoan Irritxoen Egunaren harira antolatutako hamaika ekimenetan parte hartzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Elkartasuna, Euskara, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Antolatzaileak azken ukituak ematen ari dira Irritxoen Egunerako dena prest izateko. Herriko Enparantzan, eskalada gunea hartuko duena, bulderra dagoneko prest da udal arkupetan eta gomming berezia ere gune berean.
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Kabia Espazio Kreaktiboan egindako buruhandien tailerrean egindako lanak Biteri txikiko erakusleiho batean daude jarrita. Guztira, zazpi lan daude bertan, eta era guztietako pertsonaia mitologikoak aurki daitezke bertan.
Irakurri gehiago
Etiketak:biteri, buruhandi, kabia, tailerra, txiki
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Herrirak bigarren deialdia egin zuen Gernikako koadroaren zozketarentzat, eta zenbaki sariduna asteleheneko ONCEren zozketaren arabera atera da. Zenbaki hori 5019 izan da. Saria tokatu zaionak hemendik aurrera hamabost eguneko epea izango du Gernikako koadroa hartzeko.
Irakurri gehiago
Etiketak:gernikako, herrira, koadroa, zozketa
Bidalita Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Eroskiren supermerkatu berriak gaur zabaldu ditu ateak eta jende ugari bildu da goiz partean erosketak egitera. Atzo inauguratu bazuten ere, gaur hasi dira lanean eremu berrian. Niessen merkatalgunean kokatutako zentro berria zabalduta, Elizegi kalean zegoen supermerkatua itxi du Eroskik. Atzo, berriz, Sabecoko langileek protesta egin zuten lan talde berrian Sabecoko langile izan zirenak kontuan ez hartzeagatik.
Irakurri gehiago
Etiketak:berria, eroski, Niessen, supermerkatu, zabalik
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Denboraldi berria aurkeztu du larunbatean, 12:00etan, Zintzilik irrati libreak, eta dagoeneko 28.ena izango da. Aurkezpenera joatera animatu dituzte bereziki irratian kolaboratu nahi dutenei. Hala, irratsaio batean lan egin nahi izanez gero, Perrategitik azaltzeko deia egin diete larunbatean. Hala eta guztiz ere, egun horretan azaldu ezin badute zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidera idaztea edo Twitter edo Facebooken bidez harremanetan jartzeko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:berria, denboraldi, irratia, zintzilik
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Inauteriak urruti daudela iruditu arren, horiek prestatu ohi dituztenek badute lanean hasteko garaia, eta horren adibide da Telleriko konpartsa. Larunbat eta igandetan ditu entseguak ikastetxean bertan: larunbatetan, 18.30tik 20:00etara biltzen dira eta igandetan 12:00etatik 13:30era. Konpartsan sartu nahi duenak nahikoa du entseguetan azaltze edota comparsatelleri[a bildua]gmail.com helbidean izena eman beharko du.
Irakurri gehiago
Etiketak:entseguak, hasi, konpartsa, Telleri
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »