Azpiegiturak

Auzolanean ari dira gaztetxeko boulderra egiten

2012/01/28
Nork

Gaur, 10:00etan, Errenteria-Oreretako hainbat gazte bertako gaztetxean bildu dira, helburu batekin: bertan eskaladarako boulderra egitea. Gogotsu hasi dira lanean, baina aldez aurretik bazituzten hainbat gauza prestatuta. Honako bideoan ikus daitezke prestaketa lan horiek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Azpiegiturak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Neurri zuzentzailerik ez

2011/12/07
Nork
Neurri zuzentzailerik ez

Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzkik antolatuta, egungo kaiaren gaineko hitzaldia eman zuen Jose Manuel Cortizo CCOOko delegatuak joan den ostegunean. Cortizok kanpo kaiaren beharra justifikatzeko txostenetan gastatzen ari diren dirutza salatu zuen, barne portuaren egoera «jasangaitza» konpontzeko inolako neurri zuzentzailerik hartzen ez duten bitartean. Egungo kaiak Ingurumen Kudeaketa Planik ez duela ere nabarmendu zuen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Erraustearen aurka

2011/11/23
Nork
Erraustearen aurka

Errausketaren Aurkako Oarsoaldeko Plataformek panelak jarri zituzten joan den igandean Zumardian. Bertan, errauste plantak eragindako kalteen berri emateaz gain, hondakinak kudeatzeko alternatiba osasuntsuagoak aldarrikatu zituzten errauste plantaren kontrako plataformako kideek. Halaber, hondakinak errausteak eragindako kalteak eta beraiek proposatutako alternatiben gaineko informazioa banatu zuten herritarren artean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

EB: “Beharrezkoak dira Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak”

2010/11/04
Nork

Errenteria-Oreretako Ezker Batuak adierazi du “beharrezkoa” dela Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak egitea eta Juan Carlos Merino Errenteria-Oreretako alkateari eskatu diote “lanekin lehenbailehen hasteko”. Horren harira, EBk gaineratu du beraiek orain urtebete proposatu bezala, Udaleko alderdi guztien arteko “akordioa” lortu beharko litzatekeela aurretik. Horretarako, “orain arte egon den kudeaketa txarra” alde batera utzi eta “informazioa eta gardentasuna” beharrezkoak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 30 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 30 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]